IRAKASLEA: Txente Rekondo, GAINeko kidea.
DATAK: 2008 ko Otsailaren 7, 14, 21 eta 28an. Martxoaren 6, 13 eta 27an.
ORDUTEGIA: 18:00- 20:00
ORDU-kopurua: 14 ordu
Izen-emate epea zabalik egongo da urtarrilaren 25era arte.
Gaia: "1960-2000 bitarteko euskal poesia"
Hizlaria: KOLDO IZAGIRRE
Data: azaroaren 17an, goizeko 10etan
Tokia: Gasteizen, Alde Zaharreko "Landatxo" gizarte etxean.
Sarrera: irekia


Euskarazko komunikazioan 700 bat profesional eta 250etik gora hedabide aritzen dira gaur egun. Horietan asko, eskarmentu handiko profesional eta hedabideak dira egun; gehienak, baina, jarduera honetan arestian hasiak: azken hauek bizi dugun hamarkadan herriz herri eta sektorez sektore sortzen joan den hedabide txiki eta ertainen sare zabala osatzen dute.
Bereziki hasi berriek, eta neurri apalagoan bada gehiago arituek ere, pairatzen dituzte egun komunikazioen esparruan euskaraz aritzeko dauden eskasiak eta oinarrizko premiak. Eskasia eta premia horiek ikertu behar dira, eta ikerketatik ondorioztatzen diren arazoei aurre egiteko jarraibideak proposatu behar dira. Azken hori da hain zuzen ere master honen egitasmo nagusia: egungo euskarazko komunikazioaren diagnosia egin asmo dugu, aipatu eskasietan eta premietan sakondu ahal izateko.
Horrekin batera, ikasleari eman nahi zaio jarduera profesionala euskaraz egin ahal izateko behar duen trebakuntza osagarria.
Masterra 6 nahitaezko ikasgai eta 11 hautazko ikasgaiez osatuta dago.
Masterraren sustatzaile den UEU , beste erakunde hauekin topatuko duzue masterra aurrera eramateko orduan:Aldaketa hamasei , ARGIA , berria , EiTB , Elhuyar Fundazioa , Eusko Ikaskuntza eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak .
Izen ematea uztailaren 13ra arte dago zabalik.
Informazio gehiago eta izena emateko argibideak, Masterraren web orrian aurkituko dituzue.
Propaganda egiteko bideo bat sortu dute: BIDEOA
Saioa "e-makumeak" izeneko taldeak antolatu du.
Talde hau kezka baten ondorioz sortu zen; informatika ikasten gero eta neska gutxiago dago.
Joera horren aurka egitearren, DVD bat sortu dute zeinetan Informatikako
ikasketak aurkeztu, informatikan eragin handia izan duten emakumeen
historia azaldu eta informatikari emakumezko batzuei egindako
elkarrizketa erakusten duen.
Bihar, arratsaldeko 16:30etan UEUren Eibarko egoitzan talde honek
"Informatika eta emakumea" izeneko DVD emanaldia eta solasaldia egingo du.
Sarrera irekia izango da.
Animatu zaitez!

Tailerrak antzezlearen gorputza eta akzio dramatikoa ditu oinarritzat. Nola sortzen dugun akzio dramatikoa akzio fisiko zehatz eta organikoen bitartez (presentzia eszenikoa, akzioa, pertsonaia edo estiloa). Tailerrak hiru atal nagusi ditu: