DOCTYPE html PUBLIC "-//W3C//DTD XHTML 1.0 Transitional//EN" "http://www.w3.org/TR/xhtml1/DTD/xhtml1-transitional.dtd">

ueu365

2008-06-02

Permalink 13:35:05, Atalak: ueu365  

bloga etxez aldatu dugu!

UEUren jarduera akademikoaren bolga - ueu362 bloga - etxez aldatu dugu.
Hemendik aurrera, hemen aurkituko gaituzue: http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365

Ez adiorik Blogari.net

Hurren arte,

ueu365 blogariak
----------

2008-02-18

Permalink 09:15:41, Atalak: ueu365  

EGILE ESKUBIDEEN LEGEA (mintegia)

Egile eskubideen gaia pil-pilean dugu, eta ugariak dira horri buruzko adierazpenak. Baina, horiek guztiak ulertzeko, behar-beharrezkoa da gutxieneko informazioa edukitzea. ELENA LAKA abokatuak idazlearen egile eskubideen  babesaren nondik-norakoak azalduko ditu, legeak zer dion argituko du, eta, horren arabera, ohiko arazo edo akatsak aipatuko ditu, egilearen ikuspegitik betiere. Idazleen figura aipatzen bada ere, testu sortzaileak ez dira literaturakoak soilik, hori kontutan izanda bestelako egoerak ere landuko dira.

Kontsultak egiteko aukera:
Abokatuari kasu konkretuen kontsulta egiteko aukera egongo da (pribatasuna eta konfidentzialtasuna gordeko da), galderak bidali ahal dira otsailaren 27a arte ondoko helbidera: ikastaroak@ueu.org

Antolaketa: UEU eta EIEren (Euskal Idazleen Elkartea) artean antolatutako mintegia,
Matrikula: bi elkarte hauetako bazkideak onartuko dira soilik, matrikula DOAN.

Data: otsailaren 29an (ostirala)
Tokia: Markeskoa Jauretxea, Eibar.
Ordutegia: 16.00-20.00 ordutegian.

Izena emateko:

  • epea: otsailaren 27a arte
  • bidea: idatzi ikastaroak@ueu.org helbidera edo deitu 943 82 14 26 (Irati)
----------

2007-12-03

Permalink 09:17:34, Atalak: ueu365, 4. ikastaroak NAFARROAN  

NAZIOARTEKO GEOPOLITIKAN AKTORE BERRIEN AGERTZEA

Egungo mundu egituran, eta momentuz, AEBko gailentasuna zalantzarik gabeko errealitate bat da.
Hala ere, hainbat herri indartsuen agerpenak, epe ertain zein luzean egoera hau zalantzan jar dezake.

Herri bakoitzaren egoeraren errealitateari eginiko errepasoak, hurrengo hamarkadetan izango den munduaren diseinua aurreikusten ahalbidetuko digu. Parte bakoitzaren nahiak, lehiak eta tentsioak munduaren norabidea baldintzatuko dute. Inperioa, globalizazioa, polo bakarreko mundua, hegemonia… etorkizuneko nazioarteko harremanetan desagertu daitezkeen terminoak dira, edota, indar handiagoz koka daitezkeenak.


Guzti hau aztertzeko UEUk Nafarroako eskaintzaren barruan ikastaro bat antolatu du.

Ezaugarriak:

IRAKASLEA: Txente Rekondo, GAINeko kidea.

DATAK: 2008 ko Otsailaren  7, 14, 21 eta 28an. Martxoaren 6, 13 eta 27an.

ORDUTEGIA: 18:00- 20:00

ORDU-kopurua: 14 ordu


Izen-emate epea zabalik egongo da  urtarrilaren 25era arte.

----------

2007-11-23

Permalink 11:12:00, Atalak: ueu365  

Geneen manipulazioa. Gosari akademikoa UEUn.


Atzo, hilak 22, UEUren ikasturte akademikoa aurkezteko aitzakiarekin Geneen manipulazioaren inguruko tertulia interesgarria izan zen Abando hotelean.

Lore Erriondok, UEUren zuzendariak aipatu zuen moduan, ikasturte honetan ELKARLANA, KALITATEA, BERRIKUNTZA eta ERREFERENTZIALTASUNAk markatu dute jarduera akademikoaren iparra. Eta horren adibide izan zen antolatutako gosari akademikoa: elkarlanean oinarritutakoa, kalitatezkoa, formato berria eta gaurkotasun handiko gaiarekin eta  euskarazko goi mailari lotutakoa.

Bertan izan ginenok benetan  gustura egon ginen.  Erabat gertua,  eskerrak Ana Zubiaga eta Itziar Alkortak erabilitako maila dibulgatiboari, oso ongi egituratua, Pili Kaltzada kazetariari esker, eta benetan giro gozoan aurrera eramandakoa.

Tertuliaren izenburua: GENEEN MANIPULAZIOA. NOBEL SARIETATIK ITXAROPEN TERAPEUTIKORA.



Parte hartzaileak:
  • Lore Erriondo, UEUren Zuzendaria
  • Pili Kaltzada, kazetaritzan aditua
  • Ana Zubiaga, Genetikan aditua
  • Itziar Alkorta, Zuzenbidean aditua

Guztira, ordu betez egon ginen, beraz, eta praktikotasunera jotzeko, hona Gosari Akademikoa atalka entzuteko:

Gosari akademikoa
Hitzaldiaren sarrera: Sarrera jaitsi
Gaiaren kokapena: Gaiaren kokapena jaitsi
Tertulia
----------

2007-11-16

Permalink 09:13:25, Atalak: ueu365  

1960-2000 bitarteko euskal poesia

Larrabetzuko Literatura Eskolako kideak, UEUko Literatura Saila lagunduta, literaturaren inguruko hainbat saio antolatu dituzte.

Larunbatetan batuko dira, hilean behin, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.

Hona asteburu honetarako zita:

Gaia:     "1960-2000 bitarteko euskal poesia"
Hizlaria:  KOLDO IZAGIRRE
Data:     azaroaren 17an, goizeko 10etan
Tokia:    Gasteizen, Alde Zaharreko "Landatxo" gizarte etxean.
Sarrera:  irekia


 

 

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

ueu365

UEUren jarduera akademikoaren berri emango da blog honetan. Era arin eta erakagarrian egin nahi dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Kontaktua: titulazioak@ueu.org

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution