Argazkiak I

2009-07-21

GARAIO

 ZIKIN EGUNA

 

ETXEAN

ESKERRIK ASKO!!

2009-07-14

Udaroan udalekuak bukatu dira eta gure aldetik, amaiera ematen diogu blog honetan agertutako egunerokoari. Hemendik aurrera argazki batzuk tarteka sartuko ditugu.

Beste barik, eskerrik asko gurekin udalekuetan parte hartu duzuen guztioi. Eskerrik asko, batez ere, Ozaetako taldeari, hainbeste momentu on eskaini dizkiguzuelako. Ondo ibili eta laster arte!!!

 

Berbaro Elkartea

UZTAILAK 8

2009-07-08

8. eguna: Egun berezia izan dugu gaurkoa. Garaionetik etorri zaizkigu naturartea izeneko proiektu bat gurekin egiteko. Ozaetako frontoian egin dugu: buztinarekin jolas bat, gorputzean tatuaiak ... Adierazpen teknika ezberdinak izan dira eta egunero egiten dugunarekin ez du zerikusirik. Gainera, arratsaldean laburmetrai bat sortu dugu taldeka eta bertatik hainbat pertsonai irten dira: iñurri atomikoa, txori txoria, futbolari famatuak, amama zaharrak ... Oso egun berezia eta ezberdina bizi izan dugu!!

UZTAILAK 7

2009-07-08
7.eguna: Gaur berriro Garaion egon gara. Aurrekoan bizikletan ibili ez ginenak, oraingoan 22km egin ditugu urtegiaren inguruan eta ia Landara heldu gara. Oso nekatuta, baina Garaiora heldu, bazkaldu eta bainua hartu dugu!!! Eguraldi oso arraroa izan dugu: tarteka haizea eta hotza eta bestela eguzkia irten eta kriiiiiiiiiston beroa!! Gauean piropo-posta kolektiboa izan dugu eta konturatu orduko, ohera joateko ordua heldu da!! Gabon! Ozaetako taldea

:: Hurrengo orrialdea >>

Hau blogaren deskribapen luzea da.

| Hurrengoak >

Bilaketa

Atalak


Estekak

    Artxiboak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution