UEUk Iruñean eskaini dituen ikastaroak amaituta, aurtengo eskaintzak izan duen harrera ebaluatzeko unea heldu da. Gainera, 35. edizio honek hainbat aldaketa ekarri du eta ildo berriaren behin-behineko emaitzak aztertuko ditugu.
Aurten bi ikastaro gehiago eskaini ditugu eta, guztira, ehun ikasle gehiago ere etorri dira. Eibarren eskaini ditugun ikastaroek, aldiz, ikasle berri horiek guztiak ekarri ditu. Ikastaroa eta ostatuaren formulak eragin zuzena izan du Baionan: iaz baino 47 ikasle gutxiago etorri dira, denak Hegoaldekoak. Horixe baloratu eta erantzuna emango dio UEUk. Iruñean, azkenik, ondo funtzionatzen duen formula topatu dugula ematen du, UEUk bere eskaintza etengabe hobetzeko esfortzuak egiten baditu ere. >>
al" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt">
Ikasle gehienek Gipuzkoa eta Bizkaitik etortzen jarraitzen badute ere, ikastaroak non eman eta bertako herritarren parte-hartzea nabarmen igo egiten da. Horrela izaten da Baionan eta Iruñean: bakoitzak bere herrialdeko ikasleak erakartzen ditu. Nafarroaren kasuan, gainera, aurten ikasle nafar asko izan dugu, ia-ia bizkaitarrak beste. Lanbideari dagokionez, UEUk bere eskaintza etengabeko prestakuntzaren atalean kokatzea lortu du. Izan ere, parte-hartzaileen erdia profesionalek osatzen dute. Bestetik, erakarri ditugun unibertsitarioak ikasketen azken urteetan dabiltza eta UEU hezkuntza osagarritzat hartzen dute.>>"MsoNormal" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt">
ortEmptyParas]-->
>="EU" style="font-family: Arial">Guretzat hainbat arlotako adituren arteko zubiak eraikitzea ere oso garrantzitsua da eta bilgune izaera sustatzeko bi ekimenek harrera beroa jaso dute, hala nola, blog hau eta Zer-OH! (Zergatik Orain eta Hemen)
http://www.flickr.com/photos/ui2007">http://www.flickr.com/photos/ui2007 argazki-bloga. >>
Eskerrik asko!