>>
;text-align: justify">Gatazka politikoa testuinguru duten liburuak asko dira. Duela urte biko ikastaroetan hainbat idazlek gatazka literaturan lantzeko hausnarketa egin zuten, eta “Maldetan sagarrak” liburuan bildu ziren gero. Liburuko koordinatzaile Ibon Egaña eta Markos Zapiain partehartzailea izan dira hizlariak.>>
;text-align: justify">Egañak nabarmendu duenez, ipuin eta nobelek ez dute berdin gaia jorratzen: “Nobeletan gatazkaren jatorrian zentratzen dira, eta ipuinetan berriz, gatazkak sortutako ondorio eta minetan”. Ipuinetan indarkeria politikoak eguneroko bizitzan nola eragiten duen kontatu ohi da, eta sarri “pertsonaien psikologian beldurra ematen duen hurbiltasunaz sartzen dira idazleak”.>>
;text-align: justify">Zapiainek liburuetako etakideek izaten dituzten amets eta nahigabeko irudikapenei buruz egin du berba. Amets gehienak amesgaiztoak direla eta heriotzarekin zerikusia dutela ondorioztatu du 24 amets aztertu eta gero. Baina, ondorio horrek argi zer esan nahi duen ez daki: “Azken finean idazleek irudikatzen dituzten ametsak dira; ez dakigu etakideek zer amesten duten”.>>
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |