
Printzeak, printzesak, herensugeak, dorre altuak... guztiok ikusi ditugu marrazki bizidunetan gazteluak. Guztiok amestu dugu noizbait munduko gaztelu ederrenean bizitzearekin, gure bizitzako printze/printzesa urdinarekin. Amestea gauza ederra da.
Baina inork gutxik daki Nafarroan berrehun gaztelu inguru daudela, hori azaldu zigun Joseba Asironek. Gazteluak gaztelu izateko ez du zertan goian aipatutako ezaugarririk izan behar, dorre txiki, ate jasoak, dorretxeak... guztiak dira gaztelu.
Esan beharra dago Nafarroako gazteluen egoera penagarria dela, ez direla zaindu eta ez zaiela oraindik jaramonik egiten. Batzuk ukitu orduko lurrera erortzeko moduan omen daude.
Guztioi gustatuko litzaiguke geztelu batean bizitzea, baina ez gara ohartu Nafarroa gazteluz josirik dagoela. Etxebizaitza berriak garesti eta gaztelu zaharrak merke. Norbaitek kasu pixka bat noiz egin zain.
Fauna mehatxatua ezagunagoa egiten bazaigu ere, hainbat landareren desagerrarazteko arriskuaz jabetu dira Natur Zientziak Sailekoak. Biologo eta UEUkide Arantza Aldezabalek Euskal Herrian ere mehatxatutako flora badela azaldu digu. Lehenengo eta behin, mehatxatu kategoriarik gorenean banaketa geografikoaren araberako landare hazidunak ditugu, goi mendiko espezieen kasua, esaterako. Horiek klima hotzagoa egon zen garaiko azken aztarnak dira. Bigarrenik, garo pantropikalak ere badaude eta klima beroagoetatik etorri ziren. Hirugarrenik, miatu ahala gero eta espezie gehiago arriskuan topatzen dira. Azkenik, ez dut duna eta hareatzen egoera ahaztu nahi, hainbat espezie galdu dugu eta, kostaldea bereziki jipoitua izan baita, espekulazio urbanistikoaren interesek aginduta. Hortaz, Euskal Herri osoan dagoeneko existitzen ez diren bi espezie daude Zarauzko hondartzan.
Gainera, Ranunculus lingua kasua oso esanguratsua da. Gironakotzat hartu izan zen eta bertan desagertuta dago, baina Iñaki Aizpuruk (ikastaroan gaur izan dugun irakasleetariko batek) ezustean Nafarroan horren populazio oso bat topatu du. Orain, Ranunculus lingua duen iberiar penintsula osoko leku bakarra Nafarroa da.>>
t;Floraren babesa gure esku dago. Ingurugiroaren heziketak eta kontzientziak herritar guztiengana heldu behar dute, politikariek gizartearen eskakizunei erantzungo dielakoan.Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||