Egunerokotasunean, minak, zorabioak, tentsioak... izaten ditugu tarteka, baina ez gaude gaixorik. Inguruneak, metabolismoak, lanak... eragiten dizkigute ondoez horiek. Emakumeek eta gizonek kulturalki eta genetikoki dituzten desberdintasunek ere, badute zeresanik horretan. Emakumea eta psikologiari buruzko ikastaroan, emakumeek gehiago pairatzen dituzten gorputz sintomez aritu dira.
Emakumeek gizonek baino errazago komunikatzen omen dituzte euren ondoezak. Baina hori ez da kexati batzuk direlako: hauteman ere, gizonek baino errazago hautematen dituzte, eta hainbat arrazoigatik, gizonek baino ondoez gehiago izaten dituzte. Gizartean emakumeak izan duen paperak garrantzia du horretan, adibidez, emakumea etxeetako osasun zaintzailea izan ohi denez, sintomak ezagutu eta bere barnean egon daitezkeen sintomei arreta gehiago jartzen dizkie. Gizartearen presioek, estimulagarriak ez diren lanek... emakumeak ondoezik sentitzea eragiten dute.
Hilerokoaz ere aritu dira ikastaroan. Hilerokoaren inguruan bi diskurtso nagusi egon direla esan du Leire Aperribai psikologia irakasleak: "Tradizionalki hilerokoan gaizki pasatzea emakumeen berez duten sindromea dela esan da. Mugimendu feministak batez ere, diskurtso hori gezurtatu du, hori egia ez dela esanez. Izan ere, hilerokoaren kontura, emakumeak diskriminatuak izan dira". Erdibideko ildoari jarraituz, emakume bakoitzak modu batean bizi duela eta ziklo bakoitza desberdina dela aipatu da ikastaroan. Aperribaik, hilerokoak eguneroko bizitza baldintzatzen dien emakumeen inguruan ikerketa egiteko metodologia bat proposatu du.>>
="font-size: 12pt; font-family: "Times New Roman"">>>
;EU" style="font-family: "Arial Narrow"">Gerra zibileko fusilatuen oroimena berreskuratzeko lanean dabil Aranzadi Zientzi-Elkartea. Lan horrek hiru urrats ditu: deshobiraketak, dokumentazio-bilketa eta testingatzak. Mikel Errazkinek pausu horiek “gure ingurukoen oroimen demokratikoaren berreskurapenerako erabiltzea” proposatu zigun, azken batean, “bizitza txikiez osatutako mosaikoa baita oroimen historikoa”.
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||