Mezua: Nafarroako Foru Hobekuntzaren aurrekariak azaldu ditu Floren Aoizek

2007-07-17

Permalink 10:58:04, Atalak: udaneurrira, 306 hitz  

Nafarroako Foru Hobekuntzaren aurrekariak azaldu ditu Floren Aoizek

UEUko Iruñeko ikastaroei hasiera eman zien atzo arratsaldean Floren Aoiz idazleak Hizkuntza Eskolako hitzaldi aretoan eskaini zuen berbaldiarekin. Aoizek Foru Hobekuntzaren aurrekariak azaldu zituen, zergatik gaur egun Nafarroa Espainiako autonomia erkidego txikia baino ez dela ulertzeko asmoz.

 


Foru Hobekuntzaren Hitzaurrean bere jatorriari buruzko bi aipamen agertzen dira. Batetik, Nafarroaren eta Espainiaren arteko itunaren ondorioa dela eta, bestetik, 1982ko lege hori foruen iraunarazpenean oinarritzen dela. Floren Aoizek, ordea, bi baieztapenak ukatu zituen. Lehenengo eta behin, Espainiak “Nafarroa 1512an indarrez konkistatu zuen eta, horregatik, ez zuten hitzarmenik adostu”, azaldu zuen Aoizek. Bigarrenik, “independentzia galdu eta gero Espainiak Nafarroan aplikatu zuen lege-sistema aldatu zuen berriz 1841eko Lege Pakzionatuak”.

U" style="font-family: "Arial Narrow"">Gainera, Floren Aoizen arabera, 1917ko Sobiet Batasuna sortu zuen iraultzak “nafar eskuin indarren norabide aldaketa ekarri zuen; ordura arte euskaltzalea eta euskal herrialdeen batasunaren aldekoa izan ziren eskuindarrek espainiartasunaren eta militarren defentsa goraipatu zuten”. Komunismoaren zabalpenaren beldur, “Primo de Riveraren diktadurak sortutako Unión Patriótica alderdiak gaur egun UPNren printzipioak aldarrikatu zituen: «Nafarroa, forala eta espainola», hain zuzen”. Euskal abertzaletasunaren kontrako bide hori 1931ko Errepublika garaian ere nabarmendu zuen Nafarroako eskuinak. Jimeno Jurioren ikerketek egiaztatu dutenez, Hego Euskal Herriko lau herrialdeak batuko lituzkeen Lizarrako Estatutuaren bozkaketan “Nafarroako udal ordezkari askok iruzurra egin zuten” eta hitzarmena bertan behera geratu zen. Ondoren, Errepublika zilegiaren aurkako altxamendu militarraren babespean, «Nafarroa, forala eta espainola» eredu horrek “3.500 lagun erahil zituen Nafarroan bertan”. Frankismo garaian, azkenik, Nafarroa gainerako euskal herrialdeetatik isolatzeko saiakeran tematu ziren, “Opus Dei-ren paperari esker”. Diktaduraren trantsizioa prestatzean, “Nafarroaren isolamenduaren aldeko estrategia argia garatu zuten eta polizia errepresioa helburu horri begira zegoen”. Horren adibide ditugu Montejurrako gertakizunak,  1978ko Sanferminak eta Lemoizeko zentral nuklearraren aurkako manifestaldi batean Tuteran tiroz hildako nafarra.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution