Mezua: UEU Iruñean, urte osoko jarduera

2007-07-16

Permalink 18:37:25, Atalak: udaneurrira, 135 hitz  

UEU Iruñean, urte osoko jarduera

UEU ikasleen ohitura bilakaera gertutik jarraitzen ahalegintzen da. Horretarako, barnetegi formulak indarra galdu duenean, egoera berriari moldatzeko saiakera egin du. Iruñeko ikastaroen kokaleku berria Hizkuntza Eskola dugu. Bertan, eraikinaren baldintza teknikoek (gela guztiek telebista eta musika ekipoa dituzte) ikastaroen kalitatea ere bermatzen dute.

UEUk Nafarroako herritarrei unibertsitate mailako ikasketak euskaraz egiteko aukera ematen die. “Horixe da oraindik orain NUPek bete ezin izan duen aldarrikapen historikoa”, adierazi du UEUko Nafarroako ordezkari Saioa Jaimek. UEUk 2007/08 ikasturtean bere proiektuan praktikara eramateko berezko eskaintza eta etengabeko prestakuntza ere landuko ditu. Azken horrek, gainera, Nafarroako Irakasleen Laguntzarako Zentroarekin eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroarekin elkarlanean, irakasleei zuzendutako ikastaroak eskainiko die UEUk. “Aurtengo ikastaroek izan duten emaitza onek UEUren eskaintzaren beharra azaltzen dute, euskal komunitatea hezten jarraitzeko guneak sortzeko premia, hain zuzen”, azaldu du Saioa Jaimek.


Erantzunak:

Bidaltzailea: Iruñetik [Bisitaria]
Kaixo, saio osagarriei buruz informaziorik? Milesker!!
Permalink-a mezu RSS 2007-07-17 @ 14:43
Bidaltzailea: Iruñetik [Bisitaria]
Kaixo!!

Sentitzen dugu, baina aurten ez dugu saio osagarririk izango.Kokaleku aldaketak, San Ferminak horren gertu eduki izanak eta mamitutako ideiak egikaritzeko baliabide eskasiak, azken momentuan saio osagarriak bertan behera uztera bultzatu gaitu.
Dena den, zin egiten dugu, datorren ikastaldian SAIO OSAGARRI MUNDIALAK izango ditugula.

Dena den, egun hauetan LIZARRAN hitzaldi sorta bat izango dugu:

.Gaur,17 Gerra zibileko fusilatuen oroimena.
.Bihar, 18 Nafarroako erresuma eta gazteluak.
.Etzi, 19 Maldetan sagarrak: euskal gatazka euskal literaturan.
(Informazio gehio gure webguean)

Horretaz gain, egun hauetan Iruñean zenbait ikuskizunekin difrutatzeko aukera izango duzue.

Mila esker!!Animo zuek!!
Permalink-a mezu RSS 2007-07-17 @ 16:22

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution