Artxiboak: Uztaila 2007, 16

2007-07-16

Permalink 18:37:25, Atalak: udaneurrira, 135 hitz  

UEU Iruñean, urte osoko jarduera

UEU ikasleen ohitura bilakaera gertutik jarraitzen ahalegintzen da. Horretarako, barnetegi formulak indarra galdu duenean, egoera berriari moldatzeko saiakera egin du. Iruñeko ikastaroen kokaleku berria Hizkuntza Eskola dugu. Bertan, eraikinaren baldintza teknikoek (gela guztiek telebista eta musika ekipoa dituzte) ikastaroen kalitatea ere bermatzen dute.

UEUk Nafarroako herritarrei unibertsitate mailako ikasketak euskaraz egiteko aukera ematen die. “Horixe da oraindik orain NUPek bete ezin izan duen aldarrikapen historikoa”, adierazi du UEUko Nafarroako ordezkari Saioa Jaimek. UEUk 2007/08 ikasturtean bere proiektuan praktikara eramateko berezko eskaintza eta etengabeko prestakuntza ere landuko ditu. Azken horrek, gainera, Nafarroako Irakasleen Laguntzarako Zentroarekin eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroarekin elkarlanean, irakasleei zuzendutako ikastaroak eskainiko die UEUk. “Aurtengo ikastaroek izan duten emaitza onek UEUren eskaintzaren beharra azaltzen dute, euskal komunitatea hezten jarraitzeko guneak sortzeko premia, hain zuzen”, azaldu du Saioa Jaimek.


Permalink 18:14:49, Atalak: udaneurrira, 81 hitz  

Kultur ondarera gerturatzen

Paleolitikoko aztarnategiak, Erdi Aroko jauregiak, artzain-bideak... gure arbasoek hainbat ondare utzi zizkiguten. Berauek zaintzea beharrezkoa da gaur arteko historia eta ohiturak ezagutzeko, eta baita etorkizunerako zubi-lana egiteko ere.

Iruñean asteazkenera arte historiari errepasotxo bat eman eta ondare materialak aztertzen ibiliko dira. Garaian garaiko eraikinak, eskulturak, aztarnategiak... ikusiko dituzte hiru egunetan. Ostegunean, Iruñea utzi, eta Aezkoa bailarara joango dira ikasleak, Orbaitzetara. Han, ikasitako praktikan jartzeko aukera izango dute, bertako ondarea aztertu eta katalogatuz. Larunbatera arte han izango dira.


Permalink 17:32:26, Atalak: udaneurrira, 100 hitz  

San Ferminen ondoren, UEU


San Ferminen eromenaren ondoren, urtero bezala, UEU dator Iruñeko ajetutako hiria biziberritzera. Aste honetan zortzi ikastaro egingo dira Hizkuntza Eskola Ofizialean:

    +Kultur Ondarearen azterketa (Artea, Historia).
    +AJAX bidezko programazioa praktikaren bitartez. ­(Informatika)
    +Flora mehatxatua. (Natur Zientziak)
    +Emakumea eta psikologia.  (­­Psikologia)
    +Sexuen esanhaiak eta esan nahiak (Sexologia).
    + Hizkuntza plangintza: teoriak eta aplikazioak ­(Soziolinguistika).
    +Harreman harmonikoa izateko komunikazio-­trebetasunak.
    +Oteiza, izpi.rituaren (h)arian. (Yoga)

Hasiera behintzat goxoa izan da!

Azken erantzunak

Uztaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution