Ezer ere ez ezkutatzeko
Gaur bukatuko da Baionan sexologiako ikastaroa. “Sexualitatea da gure izate osoa” izenburupean aritu dira. Sexualitatea mundua bera baino zabalagoa da, baina asko murriztu du plazerrezko mundu hori gizarteak. Koitozentrismoa nagusi den gizarte honetan, izateari bigarren buelta bat ematea izan dute helburu ikastaro honetako irakasle eta ikasleek.
Azken aldian sexualitateari buruzko pentsaera aldatzen ari den arren, oraindik lehengoan jarraitzen dugu. Izkutuko gauza bezala hartzen da eta horrek esan nahi du oraindik aldaketak handiagoa, naturalagoa izan behar duela.
Goizez hainbat autoreen inguruko gogoetak egin dituzte eta arratsaldez garapen pertsonala landu dute. Baina ez dira gelan egotera mugatu, izan ere, azken egunetako eguraldia aprobetxatuz kalera irten dira. Ez baitute ezer ezkutatzeko.
Erantzunak:
Erantzun: