Artxiboak: Uztaila 2007, 13

2007-07-13

Permalink 16:30:54, Atalak: udaneurrira, 113 hitz  

Agurrik ez!


Gaur amaituko dira Baionako eta Eibarko ikastaroak. Eskerrak eman behar dizkizuegu Bernat Etxepare Lizeora eta Eibarko Markeskoa jauretxea hurbildu zareten guztioi: langile, ikasle, irakasle, kazetari, tekniko eta abarrei.

Baina agur esatea agian gaizki dago. Beraz ez dugu agur edo adiorik esango, gero arte baizik. Astelehen arte hobeto esanda. Izan ere, astelehenean, Iruñeko ikastaroak hasiko dira. Aurten gainera leku aldaketa izanen da Nafarroako hiriburuan. Bai, ia hogeita hamar urtez Larraonan egon ondoren, aurten Iruñeko hizkuntza eskolan izango gara. Iruñean honako ikastaroak izango ditugu:

Flora mehatxatuak, emakumea eta psikologia, sexologia, hizkuntza plangintza, harreman harmonikoak eta yoga. Aipatu Lizarran era hitzaldiak izango direla uztailaren 17tik 19ra.

Agurrik ez, laster arte!



Permalink 16:25:35, Atalak: udaneurrira, 90 hitz  

Paristik nator

BAIONA. Baionako ikastaroetan izan den presentzia arrado baten eman behar dizuegu.

Aurten lehen aldikotz Paris ondoan bizi den alemanierako erakasle bat etorri zaigu Berant Etxeparera. Baietz!

Cyril Taffin euskara ikasten hasi zen Alemanian egindako egonaldi batean. Frantziara itzultzean, euskara ondo ikasteko asmoz, AEKri dei egin zuen barnategi batean izena emateko. Behin hasiz gero, 10 urterengain Cyrilek 16 ikastaldi segitu ditu, bai Ipar bai Hego Euskal Herrian !

Gaur egun, alemana kurtsoak ematen ditu Parise inguruan bai eta ere euskrarko klaseak Pariseko euskal etxean.

Aupa Cyril, txalo bero bat zuretzat! Eta segi hola!

Permalink 14:55:56, Atalak: udaneurrira, 121 hitz  

Iazko literatur fruituak

BAIONA. Zaila dirudien arren literatura ikastarokoek lortu dute irudiekin idaztea eta hitzekin marraztea. Baionako ikastaro bisitatuena izan dira, beraien gelatik pasa baitira Antton Olariaga, Xabier Gantzarain, Asier Altuna, Marko Rampas, Iratxe Retolaza, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Mattin, Koldo Almandoz...

Irudiaren garaian bizi garen honetan zaila da ulertzen euskal komikiak itzalpean jarraitzea. Baina irudiaren garai honek hitzik gabe ezinezkoa duela bizitzea ikasi dute. Oreka aurki behar dute, hitzen eta irudien artean.

Marrazkiak, irudiak, hitzak, zinea, laburmetraiak, komikiak, gidoiak... denetik landu dute, denek eskaini dute zerbait. Tartean ere Paristik etorritako ikasle bat ere izan dute.

Iazko Iruñeko literatura ikastaroaren fruitua izan omen da aurtengo hau. Fruitu goxoa benetan, ea aurtengo haziak datorren urtean ere fruituak, irudiak eta hitzak ematen jarraitzen duen.


Permalink 14:50:36, Atalak: udaneurrira, 97 hitz  

Bernat Etxeparek ongi etorria UEUri

Ikastaroetako azken eguna zela eta, Bernat Etxepare lizeoko Gillermo Etxebarria zuzendariarengana jo dugu bere iritzia biltzeko.

Gillermok aspalditik ezagutzen du UEUren lana, maiz ikastaroetara hurbildu da eta.

Pena ematen dio iparraldetik jende gutti agertzea baina hori ez da fenomeno berria. Bere ustez, udako ikastaroek goi mailako irudi bat daukate oraindik « Unibertsitate » hitzak maiz beldur egiten diolako jendeari. Alta, apiterapia edo mimoa bezalako ikastaroak oso atseginak iduritzen zaizkio. UEUk oraindik promozio lan bat eraman behar duela pentsatzen du Gillermok.

Edozein gisaz, heldu den urtean UEUk berriro eskaera egin badio, zalantzarik gabe bai erranen luke!


Permalink 11:20:28, Atalak: udaneurrira, 108 hitz  

Ezer ere ez ezkutatzeko

Gaur bukatuko da Baionan sexologiako ikastaroa. “Sexualitatea da gure izate osoa” izenburupean aritu dira. Sexualitatea mundua bera baino zabalagoa da, baina asko murriztu du plazerrezko mundu hori gizarteak. Koitozentrismoa nagusi den gizarte honetan, izateari bigarren buelta bat ematea izan dute helburu ikastaro honetako irakasle eta ikasleek. Azken aldian sexualitateari buruzko pentsaera aldatzen ari den arren, oraindik lehengoan jarraitzen dugu. Izkutuko gauza bezala hartzen da eta horrek esan nahi du oraindik aldaketak handiagoa, naturalagoa izan behar duela. Goizez hainbat autoreen inguruko gogoetak egin dituzte eta arratsaldez garapen pertsonala landu dute. Baina ez dira gelan egotera mugatu, izan ere, azken egunetako eguraldia aprobetxatuz kalera irten dira. Ez baitute ezer ezkutatzeko.

Azken erantzunak

Uztaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution