BAIONA. Atzo eta gaur « Kanta dezagun » ikastaroak Bernat Etxepareko bazterrak alaitu ditu. Lizeoko atea pusatu bezain laster irri algarak, musika eta abestiak entzun zitezkeen. Benetan pozgarria!
Ikastaroko arduradunak diren Itziar Irigoien eta Ainhoa Ansarekin gelditu gara hitz egiten kafe denboran. Azaldu digute kantua ez dela bakarrik haur edo gaztetxoentzat egina baizik eta denentzat. Nahiz eta ikastaro hau gehien bat musika erakasleei idekia izan, kantuak informazioak errexkiago pasa arazten zituela. Hizkuntzako erakasleek hori jadanik dakite : nork ez ote du ikasi « I wish you a merry christmas » edo antzekorik ingeleseko klaseetan?
Baina beste gaientzat ere erabilgarria dela baieztatzen dute. Kantuak jendeak lasaitzen, animatzen eta nolazbait husten ditu.
Eta biologia edo historiako klaseak kantatuz, noizko?Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||