Artxiboak: Uztaila 2007, 12

2007-07-12

Permalink 18:02:12, Atalak: udaneurrira, 144 hitz  

Saltzen saltzen.... euskara?

EIBAR. Dena eros omen daiteke gure mundu eroan, lehen, txakur txiki baten karameluak eros zitezkeela esaten zen. Dena. Eta herri baten hizkuntza? Hori ere bai? Ze preziotan? Saldu egin behar da? Hori ez al da apur bat zatarra?

Militantziaren ikuspuntutik ikusi izan dugu euskaldunok gure hizkuntza. Ba UEUn ikuspuntu berri bat emateko jardunaldiak ditugu ostegunetik ostiralera. Marketina, marketinaren bidez salduko dugu euskara. Marketina engainurako tresna dela pentsatu ohi dugu. Ba ez da horrela. Hori ahazteko eskatu die Manu Castillak behintzat bere hitzaldira bertaratutakoei: Marketina baliagarria izan daiteke euskararekin zerikusia duten produktuak saltzeko.

ng="EU">Euskarazko produktuak eta euskararekin lotutako zerbitzuak zenbatek kontsumitu ditzakeen, zelan heldu eurengana, zelan ikertu zer gure duen publikoak... bufa! Marketinean eta komunikazioan aditu irtengo dira ikastaroko lagunak! Ea ba, jende gehiagok euskara bere etxera eramatea lortzen duen!


quot; style="font-size: 12pt; font-family: "Times New Roman"">
Permalink 17:49:51, Atalak: udaneurrira, 145 hitz  

-"ismo"en artean igerian



EIBAR. “Nazismoa, islamismoa vs sionismoa?” ikastaroan hiru ideologia handi horien inguruan aritu da Gabirel Ezkurdia. Hiru ideologiek talka egiten dute euren artean, kontrakoak dirudite, baina hirurekin hiruki bat sortu daiteke, eta horrela egin du Gabirelek. Komunean izan dituzten esperientzia batzuk ekarri ditu mahai gainera, eta taktika eta pragmatika aldetik hain desberdinak ez direla ikusi eta ikasi dute ikastaroko lagunek.

Bigarren Mundu Gerran nazien dibisioetan borrokan aritu ziren musulmanen istorioak kontatu ditu Gabirelek. Gerra ostean, nazi asko ekialde hurbileko herrialdeetan exiliatu zirela, eta islamiarrei mendebaldearen aurkako borrokan lagundu zietela argitu du. Eta azken puntua sionisten inguruan bota du; eurek nazien taktiken antzeko erabiltzen ari baitira Palestinan.

Hiru ideologia, hiru mundu konplexu, hetereogeno eta polemikoak. Hirurak baina, euren interesekin eta antzeko hainbat aspekturekin. Gaur egungo egoera ulertzeko ikerketa lerro berri bat. -"ismo"z amaitzen diren berba horiek apur bat gehiago ulertzeko era bat.

Permalink 17:17:15, Atalak: udaneurrira, 121 hitz  

Ikas dezagun… kantatuz !

BAIONA. Atzo eta gaur « Kanta dezagun » ikastaroak Bernat Etxepareko bazterrak alaitu ditu. Lizeoko atea pusatu bezain laster irri algarak, musika eta abestiak entzun zitezkeen. Benetan pozgarria!

Ikastaroko arduradunak diren Itziar Irigoien eta Ainhoa Ansarekin gelditu gara hitz egiten kafe denboran. Azaldu digute kantua ez dela bakarrik haur edo gaztetxoentzat egina baizik eta denentzat. Nahiz eta ikastaro hau gehien bat musika erakasleei idekia izan, kantuak informazioak errexkiago pasa arazten zituela. Hizkuntzako erakasleek hori jadanik dakite : nork ez ote du ikasi « I wish you a merry christmas » edo antzekorik ingeleseko klaseetan?

Baina beste gaientzat ere erabilgarria dela baieztatzen dute. Kantuak jendeak lasaitzen, animatzen eta nolazbait husten ditu.

Eta biologia edo historiako klaseak kantatuz, noizko?
Permalink 11:10:32, Atalak: udaneurrira, 120 hitz  

Sendagile finak

BAIONA. Atzo joan zitzaizkigun apiterapia ikastaroko lagunak. Gelan oraindik ezti usaina utzi digute eta aho zapore gozo gozoz ibili dira.

Baionan ikasi dugu erleei ez zaiela beldurrik izan behar, erleek egiten duten guztia ona delako. Ziztada bera ere bai, baliagarria da osasunerako nahiz eta pixka bat mingarria izan. Erleek sei produktu egiten dituzte, eztia, polena, propolia, erregina gela, argizaria eta pozoia. Guztiak dira onak, bakoitza bere neurrian, beti bezala.

Apiterapiara geroz eta jende gehiago ari da hurbiltzen. Medikuntzan aurkitzen ez dutena terapia alternatiboetan aurkitu nahian eta jendea apiterapiara geroz eta gehiago ari da hurbiltzen.

Erle panel bat egon da Baionako lizeoko ikasgela batean eta oso ondo portatu dira. Erleak farmazia natural bateko langile bezala definitu dizkigute. Langile finak azken batean.


Azken erantzunak

Uztaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution