BAIONA. Atzo Antton Olariaga hurbildu zitzaigun Baionara, Literatur saileko ikastaroan eskusartzera. Klasetik atera bezain laster harrapatu dugu bere lehen sentzazioen biltzeko. Oso gustura agertu zaigu. Alde batetik, errexki atxeman baitu Bernat Etxepare Lizeoa. Nahiz Baiona alde hori ez ezagutu, UEUk emandako planoa oso argia agertu zaio. Eta autoa aparkatzeko ? Primeran! Baionako ikasgunea, hau bai leku apropoxa!
Bestaldetik, poz handia egin dio bere arteaz hitz egitea. Ba ote zenekiten alor honetako artistek ez dutela elgar topatzen? Ez dituztela, zalantzak, gogoetak elgar trukatzen? Zakilixuten aitari behintzat pena ematen dio horrek. Horretarako Anttonek UEU eskertzen du, jakin mina daukaten lagunekin hitz egiteko parada eskaintzen diolako. Hartu emanek funtsean artista eraikitzen baitute!
Zakilixutek beti izaten ditu gogoan udako ikastaroak. Hauxe iazko marrazkia. Adi datorren astean!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |