Artxiboak: Uztaila 2007, 11

2007-07-11

Permalink 21:10:31, Atalak: udaneurrira, 102 hitz  

Hego Ameriketan gaindi

BAIONA. Bardako saio osagarria Arkotxarena baino arinagoa izan dela esan daiteke. Hots, Xan Durruti eta Eneko Gorrik Hego Amerikan zehar egin duten sei hilabeteko bidaiaren berri eman digute. Hirugarren bidai kide bat bazuten, Antton Moustirats, baina ezin izan du etorri.

Hala ta guztiz ere, bien artean eta ahal bezain motz eginez, zeharkatu dituzten lau herrietan ikusitakoa kondatu digute. Sei hilabetez hartutako 6000 argazkien artean selekzionatutako argazkiei esker irudikatu dute mintzaldia. Venezuelatik Kolonbiara, Guatemalatik Mexikora, hiru mutilek hego amerikako egoera ezberdinen tenperatura hartu dute eta atzo, hango « eguraldia » nolakoa zen azaldu, aurreiritzi guziei uko igenez.

Bidaiaren nondik norakoa blog honetan.
Permalink 18:39:41, Atalak: udaneurrira, 96 hitz  

Bernat Etxepare lizeora salto

BAIONA. Aurtengo Baionako ikastaroak lehen aldikotz Bernat Etxepare lizeoan iragaiten dira. Eneko Gorri iparraldeko UEUko arduradunari eskatu diogu zergatik ote aldaketa hori. Jaz lehen aldiz Baionara hurbildurik, bertan euskara hobekienik irudikatzen zuen gune bat bilatu dutela azaldu digu. Gogoeten ondotik, Bernat Etxepare lizeoaren hautua kasik naturalki agertu da, Etxepare baita Ipar Euskal Herriko 2.mailako euskal ikastetxe bakarra !

Aitortu behar da ere hego euskal herriko jendeak Iparraldea ez duela oso ongi ezagutzen. Baionako pestak eta agian ere Senpereko Herri Urratsi esker geografia pixka bat lan dezakete ! hi hi hi edo je je je…

 
Permalink 17:39:07, Atalak: udaneurrira, 130 hitz  

E-makumeak

EIBAR. Gero eta emakume gutxiago dago informatikako fakultateetan. Datuek hala diote: duela 20 urte gelakideen %40-a emakumea bazen, gaur egun, %20-a baino ez da Donostiko fakultatean. Baina zergatik? Akaso informatikak prestigioa galdu al du emakumeentzat?

E-makumeak taldea EHUko informatika fakultatean sortu den taldea da, eta jaitsiera datuekin kezkatuta, ikerketan aritu da emakume eta informatikaren harremana hobeto ulertzeko. Eibarren izan dira euren lanaren berri ematen.

Informatikarien inguruan egon daitezkeen estereotipoak_pertsona antisozialak, programadore eroak,..._ baztertu eta benetako errealitatearen berri ematera etorri dira Markeskoara. Arlo desberdinetan lanean dauden emakumeen testigantzak bildu dituzte DVD batean eta institutuz-institutu joango dira ikasleei informatikaren aplikazio desberdinak erakusten. Emakumea gura dute informatikan; informatikak gizonen ikuspuntuaz gain emakumearena ere behar duela bere garapenean.

MsoNormal">
Itziar Cortés, Edurne Larraza, Montse Maritxalar eta Bittori Fernandezekin hitz egiten aritu ginen.
Permalink 12:27:41, Atalak: udaneurrira, 115 hitz  

Bidezko merkataritza UEUn baita ere!

BAIONA. Kafetegiko giroak UEUri xarma gehiago ekartzen dio. Aste guztian kamarero bikain bat gure kafe inbidia eta goseei erantzuteko beti prest dago. Nor ote ? Xan, noski!

Goizero 11ak aldera, pausa-denborako kafetxoaren xeka doazenei harrera goxoa egiten die irrifartxu. Kafe edan eta eguerditan jateko gogoa duzun entsalada edo ogitartekoa apuntatu behar dugu. Ondotik, eta ziztu bizian, Xan kamarero bazkarien manatzera doa eta bazkalordurako ttanko ekartzen dizkigu. Beti irrifartxu !

Bidezko merkataritza eta Euskal Herriko mozkinek ere badaukate haien lekua. Kafeaz aparte, Xan kamarerok ondoko edariak salmentan proposatzen dizkigu. Ez edozein edari, otoi : EHKA (Euskal Herriko kola), Xuka eta Juka (Euskal Herriko llimonada eta laranja jusa), Eztigar sagarnoa, baita ere Milafrankako patxaran goxo-goxoa…

 

Permalink 11:06:27, Atalak: udaneurrira, 122 hitz  

Antton Olariaga, norabide arazorik gabeko marrazkilaria

BAIONA. Atzo Antton Olariaga hurbildu zitzaigun Baionara, Literatur saileko ikastaroan eskusartzera. Klasetik atera bezain laster harrapatu dugu bere lehen sentzazioen biltzeko. Oso gustura agertu zaigu. Alde batetik, errexki atxeman baitu Bernat Etxepare Lizeoa. Nahiz Baiona alde hori ez ezagutu, UEUk emandako planoa oso argia agertu zaio. Eta autoa aparkatzeko ? Primeran! Baionako ikasgunea, hau bai leku apropoxa!

Bestaldetik, poz handia egin dio bere arteaz hitz egitea. Ba ote zenekiten alor honetako artistek ez dutela elgar topatzen? Ez dituztela, zalantzak, gogoetak elgar trukatzen? Zakilixuten aitari behintzat pena ematen dio horrek. Horretarako Anttonek UEU eskertzen du, jakin mina daukaten lagunekin hitz egiteko parada eskaintzen diolako. Hartu emanek funtsean artista eraikitzen baitute!

Zakilixutek beti izaten ditu gogoan udako ikastaroak. Hauxe iazko marrazkia. Adi datorren astean!

Azken erantzunak

Uztaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution