BAIONA. Atzo arratsaldean izan zen UEUko Baionako ikastaroen aurkezpen ekitaldia, Elkar Megadendan. Baina lehenago hasi genituen ikastaroak; goizean goiz antzerkilaritzakoak hasi ziren, eta arrratsaldean berriz sexologiakoak etorri ziren Bernat Etxepare lizeora. Baina atzo ezagutu genuen sekula ahaztuko ez dugun pertsona, Agosti Xaho idazle, antiklerikal errepublikazalea.
Bere bizitzaren berri eman zigun Fermin Arkotxak, azken hamar urtez berari buruzko tesia egiten ari denak. Ezezaguna da askorentzat Agosti Xaho, baina euskararen alde izugarrizko lana egin zuen zuberotarrak eta euskalgintzaren aitzindarietako bat zela ere azaldu zigun Arkotxak.
Denboraz justu xamar ibili baginen ere, luntxerako tartea hartu genuen ikastaroak ondo hasteko eta hasitakoak indartsu jarraitzeko.
Lore Erriondo, UEUko Zuzendaria eta Fermin Arkotxa.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||