Artxiboak: Uztaila 2007, 10

2007-07-10

Permalink 17:46:22, Atalak: udaneurrira, 105 hitz  

Mimo bizkaitarrak

BAIONA. Mimo ikastaroak ez du esan nahi mimoso izaten irakasten dutenik. Hori bakoitzak fabrikatik egina ekartzen duelako.

Mimo ikastaroan gorputz espresioa lantzen dabiltza, gorputzari balio estetikoa eta dramaturgiakoa emateko. Akzio txiki eta handiko ariketekin dabiltza, oreka bilatzeko asmotan. Txikitik handira eta handitik txikira erdi bidea bilatzeko.

Baina lasai egon, ariketak egiten ez dira erotuko eta. Arratsaldeetan bideo emanaldiak izaten dituzte, ariketak antzerkian ze modutan erabiltzen dituzten ikasteko. Ikasleentzat barneratzea edo errazagoa delako horrela. Praktikak beti direla beharrezkoak esan digu Igor de la Cuadra irakasleak.

Bizkaitarrak dira mimo ikasle gehienak, beraz ez harritu aurtengo udaran Bizkaian mimo erausi bat jasaten baduzue. Gehienak Baionan baitaude aste honetan.


Permalink 17:33:44, Atalak: udaneurrira, 126 hitz  

Energia eta kutsadura, bertatik bertara

EIBAR. Zein izan daiteke Euskal Herriaren etorkizuna, energia iturriei begira? Zein da Zentral Termikoen funtzionamendua? Gure energia kontsumoa asetzeko energia berriztagarriekin nahiko izango al genuke? Eta Eibar bertan? Zer nolako kutsadura dago? Galdera ugari dira bai. Ba hauei guztiei erantzuten saiatzen ari dira “Eibarrek ba al du zeresanik energiaz eta kutsaduraz?” ikastaroan.

Energia iturriengandik dugun menpekotasunaren inguruan eta berauen aldizkatzeen inguruan eztabaidatuko dute ikastaroan. Fernando Mijangos, ikastaroko arduradunak esan digunez, Euskal Herrian sortzen den kutsadurari buruz ere ariko dira: "badirudi negutegi efektua hemendik kanpo gertatzen den zerbait dela, baina guk ere berotzen dugu planeta". Kutsadura eragozteko biodiesela etxean nola egin ere erakutsiko dute ikastaroan. Alternatibak onak dira, baina azkenean, Fernandok berak esaten duen bezala, kutsadura gutxitzeko gure kontsumoa jaisten hasi beharko genuke.



Permalink 17:18:39, Atalak: udaneurrira, 108 hitz  

Agosti Xaho Baionako aurkezpen ekitaldian

BAIONA. Atzo arratsaldean izan zen UEUko Baionako ikastaroen aurkezpen ekitaldia, Elkar Megadendan. Baina lehenago hasi genituen ikastaroak; goizean goiz  antzerkilaritzakoak hasi ziren, eta arrratsaldean berriz sexologiakoak etorri ziren Bernat Etxepare lizeora.

Baina atzo ezagutu genuen sekula ahaztuko ez dugun pertsona, Agosti Xaho idazle, antiklerikal errepublikazalea.

Bere bizitzaren berri eman zigun Fermin Arkotxak, azken hamar urtez berari buruzko tesia egiten ari denak. Ezezaguna da askorentzat Agosti Xaho, baina euskararen alde izugarrizko lana egin zuen zuberotarrak eta euskalgintzaren aitzindarietako bat zela ere azaldu zigun Arkotxak.

Denboraz justu xamar ibili baginen ere, luntxerako tartea hartu genuen ikastaroak ondo hasteko eta hasitakoak indartsu jarraitzeko.


Lore Erriondo, UEUko Zuzendaria eta Fermin Arkotxa.

Permalink 14:02:25, Atalak: udaneurrira, 139 hitz  

Autoan elkarrekin - IRUÑEKO ikastaroetarako joateko

IRUÑEKO Udako Ikastaroetara etortzeko hainbat joan-etorri egingo dituzue.
Askok zuen kotxeak erabiliko dituzue eta beste askok garraio publikoak.

AUTOA KONPARTITU nahi duzue?
Edo garraio publikoaren ordez prest zaudete AUTOZ etortzeko?
Hemen aukera!

Elkartrukea berri honi erantzunez egingo dugu, modu erraz eta argian egiteko arau sinple batzuk jarri ditugu:

KOTXEAN ETORRIKO ZARA...
... eta gastuak partekatzeko edota bakarrik ez joateko zurekin norbait eramateko prest zaude, honela egin:
  • erantzun berriari eta adierazi: autoa eramango dut eta nondik irtengo zaren.
  • Datak zehazten badituzu hobeto.
  • Adibidez: autoa eramango dut - GASTEIZ. Uztailaren 16tik 18ra.
KOTXEA BEHAR DUZU...
... garraio publikoaren ordez gustora joango zinake norbaitekin autoz, honela egin:
  • erantzun berriari eta adierazi: autoa behar dut eta nondik irtengo zaren.
  • Datak zehazten badituzu hobeto.
  • Adibidez: autoa behar dut - GASTEIZ. Uztailaren 16tik 18ra.
Ez ahaztu erantzunean zurekin kontaktatzeko modua jartzeaz!
posta elektronikoa edo telefonoa, zure esku!

Azken erantzunak

Uztaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution