EIBAR. Ummm! Markeskoako hirugarren pisua usain gozoz iratzartu da astelehen goizean. Aste osoan horrela izango da gainera, bertan emango baitute estetika naturaleko tailerra.Frutoterapia, buztina, zerealak, jogurtak, sendabelarrak... hainbat produktu natural erabiliz, batez ere azaleko gaixotasunentzako erremedioak ezagutuko dituzte.
Aromaterapia, sendabelarrak, kremak... ikastaroko irakasle Itziar Salegik esan digunez, oso baliagarriak dira horrelako elementuak, osasunari min egin barik osatzeko. Izan ere, azken aldian gorputzarentzat oso agresiboak diren teknikak agertu direla eta arduratuta dago Salegi.
Gorputza guretzako barik, besteentzako gauza denaren pentsamendua alde batera utzi behar dugula esan digu Itziarrek. Norberaren gorputza errespetatuz eta edertasunaren eredu estandarizatua baztertuz, erakargarritasunerako eta kimikaren jostagarritasunerako produktuak egingo dituztela aurreratu digu. Ea ba, asko ikasten duten! Asko probetarako prest gaude!
EIBAR. Ordenagailua, duda barik, mundu globalizatuko tresna protagonista da. Mundu mailan zabalduta egoteak, baina, ez du esan nahi bertakora moldatuta egon ezin daitekeenik. Horretan datza softwarearen lokalizazioa. Astelehenetik asteazkenera, Markeskoako ordenagailu gelan horretan dihardute, lan eta lan.
VLC deitzen den multimedia bisore bat lokalizatuko dute ikastaroan Librezale elkarteak lagunduta, berau euskaratu eta hainbat moldaketa egiten ikasiko dute. Baina ez hori bakarrik, lokalizazioaren inguruan lanean dabiltzanak euren harremanak sendotzeko aukera izango dute. Mundu horretara gerturatu gurako duenak, berriz, lokalizazio lanean dabilen taldea indartu ahalko dute.
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||