Erdian...
Gatazken tartean egotea, hori da euren lana. Banaketa prozesuetan egiten dute batez ere beharra bitartekari familiarrek. Lan mota horren nondik norakoak aztertu dituzte Bitartekaritza Familiarraren Hastapenak ikastaroan, Eli Moreno psikologo, pedagogo eta bitartekari familiarrekin.
Bitartekoak gatazken erdian egon ohi dira. Baina ez bakeak egiteko, ez, gatazkan dauden alde biei komunikatzen eta akordio batera heltzen laguntzeko baino. Negoziazioaren bidean, inplikatuek bestearen sentimenduak onargarriak direla onartzen ikasi beharko dute, eta arazoa kanporatu egin beharko dute. Azken finean, arazoa norberarengan dagoela pentsatzen badugu zaila izaten da arazoa konpontzea eta, menperatu egiten gaitu.
Erantzunak:
Erantzun: