Artxiboak: Uztaila 2007, 05

2007-07-05

Permalink 17:16:01, Atalak: udaneurrira, 89 hitz  

Erdian...

Gatazken tartean egotea, hori da euren lana. Banaketa prozesuetan egiten dute batez ere beharra bitartekari familiarrek. Lan mota horren nondik norakoak aztertu dituzte Bitartekaritza Familiarraren Hastapenak ikastaroan, Eli Moreno psikologo, pedagogo eta bitartekari familiarrekin.

Bitartekoak gatazken erdian egon ohi dira. Baina ez bakeak egiteko, ez, gatazkan dauden alde biei komunikatzen eta akordio batera heltzen laguntzeko baino. Negoziazioaren bidean, inplikatuek bestearen sentimenduak onargarriak direla onartzen ikasi beharko dute, eta arazoa kanporatu egin beharko dute. Azken finean, arazoa norberarengan dagoela pentsatzen badugu zaila izaten da arazoa konpontzea eta, menperatu egiten gaitu.
Permalink 16:43:28, Atalak: udaneurrira, 64 hitz  

Bertsolarientzat puntua


Amaitu da bertso lantegia. Markeskoan nabari da bertsolarien falta. Denek zintzo bete zituzten balorazio orriak baina gure blogean ere ikastaroan egindakoari buruz zuen iritzia jaso nahiko genuke. Bertso lantegia benetan LANTEGIA izan al da? Lanik egin al duzue? Zer moduz joan dira zuen arratsalde eta gauetako bertso saioak? Zuen neurrikoa izan al da?

Hemen dituzue puntuak erantzuteko, bakoitzak nahi eta hala duen neurrian erantzuteko.

Azken erantzunak

Uztaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution