Mezua: Euskal hiria non?
2007-07-04
Euskal hiria non?

Guggenheim museoak Bilbon hamar urte pasa ditu, baina ez da hori Euskal Hiria historian zehar antolatzeko arrazoia izan. Hiriak aspaldi hasi ziren aldatzen eta aurrerantzean ere aldatuko dira. Horretan dabiltza gure historiako sailak antolatutako ikastaroko parte hartzaileak.
Euro Hiria ere puri purian dagoen hitza da, nahiz eta askok ez jakin zer den. Mesederako izan daiteke, kalterako izan daitekeen beste. Puntu estrategiko bat omen da eta estrategia guztiek bezala marketing-ak indartzen du.
Eguerdi aldera Eibartik osteratxoa, Eibarrek ere bere hiri historia baduelako. Ezin baitira ahaztu bertan dauden Erdi Aroko aztarnak, ezta industrializazio garaia ere.
Oraindik bihar arteko tartea dute Euskal Hiria historian zehar aztertzeko, baina ostiralean Bernardo Atxaga dator Euskal Hiria ez dagoela inon esatera.
Erne ibili Euskal Hiria ez dagoela inon, Euskal Hiriaren historian sartu daitekeelako UEUren ikastaro honetan.
Erantzunak:
Erantzun:
Azken erantzunak