
Irati Iciar udako ikastoroko arduradunarekin berbetan izan gara, eta ikastaroek izan duten harrerarekin pozik, udako ikastaroek 35 urtetan ikasleen artean nolako aldaketa egon den ulertzen lagundu digu: “Orain dela 35 urte, euskaraz ikasteko aukera bakarra hau zen, udako ikastaroetan. Jendea euskaraz zirelako bakarrik etortzen zen, eta Iruñean mila pertsona elkartu ere izan ginen. Jendea ikastaro batetik bestera joaten zen hitzaldirik hitzaldi. Orain berriz, belaunaldi berriek ikastolatik hasi eta unibertsitatera arte euskaraz ikasi dute, eta ez dute lehengoen grina bera euskararekiko. Gai baten matrikulatzen dira, bertan emango dena ikasteko.” Momentuko gizarteari erantzunez moldatu izan dira ikastaroak.
Urterik urte gero eta jende gehiago izaten da ikastaroetan. Baina askok, gura bai, baina ezin izaten dute etorri, uztaila ez delako une egokia izaten eurentzako. Horregatik, etorkizun ez oso urrun baten ikastaroen aldia luzatzea aztertzen ari dira.
Euskal Hiria historian zehar ikastaroaren baitan Bernardo Atxaga izango dugu hizlari Euskal Hiria ez dago inon hitzaldiarekin.Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||