Artxiboak: Uztaila 2007, 03

2007-07-03

Permalink 18:12:31, Atalak: udaneurrira, 135 hitz  

Hitzak dira testigu


Denoi gustatzen zaigu beti arrazoia edukitzea. Nork ez du atsegin hitzaren gerran garaile izatea? Guztiok egin izan dugu noizbait hitzaren bidez borroka, besteen argumentuak bota nahian. Bertsolariak abilak dira horretan, baina ez dute sekula kontzienteki egin, hori diote behintzat. Historian askotan teorizatu izan da argumentazioaz, baina bertsolariek teorizaziorik gabe ikasi dute argumentatzen, ibilian-ibilian.

Andoni Egañak Schopenhauerren 38 estrategietatik 10 ekarri ditu UEUko Bertso lantegira. Detektatzen jakinez gero baliagarriak izan daitezkeenak eta argumentatzen ikastea beti da baliagarria bizitzarako. Azken batean hizketan ez baitago txarkeriarik. Txarkeria hitz horien atzean zer dagoen ezkutatuta ez dakigunean ematen baita.

Schopenhauerrek gorroto omen zituen apaizak, txakurrak eta burusoilak. Baina Egañak maite du Schopenhauer eta biei gustatzen zaie arrazoia edukitzearen artea. Amodio gorroto istorio honetan ikus daiteke elkarrentzat eginak daudela Schopenhauer eta Andoni Egaña. Hitzak dira horren testigu.


Permalink 17:42:34, Atalak: udaneurrira, 130 hitz  

GISekin, informazio dena bistan!!

Puntu batetik bestera zelan joan. Zenbat minututan, zenbat kilometrotan; mapa baten, zenbat biztanle dauden koloreen bidez adierazita; desertifikazio prozesuan dauden munduko parteak kolore horixkarekin margotuta ageri diren mapa horiek... espazioa eta datuak agerian dituzten grafikoak dira. Bisualak, informazioa aurkitzeko praktikoak. Baina egiteko zail samarrak, ezta? Ba ez, GISen bidez ez. Hori esan  digu Aitziber Elgezabal GIS libreen ikastaroko arduradunak. GIS siglek Geografia Informazio Sistema esan gura dute. Datuak kudeatzeko modu erraza da, bisualki ikusten baitira aldez aurretik batutako datu guztiak. Mapa baten puntu baten klik eginez gero, puntu horren informazio dena ikusi ahalko dugu, eta zehazki zer gura dugun erraz aurkitzeko modua izango dugu sistema honekin. Arlo zientifikorako oso baliagarria da, eta baita Udaletako kudeaketarako ere. Ea ba ondo ikasten duten ikasle fin hauek eta lan politak egiten dizkiguten!!

Permalink 14:01:49, Atalak: udaneurrira, 19 hitz  

Lehenengo ausartak

Zer-OH! ekimena martxan da dagoeneko udako ikastaroetan, eta dagoeneko ikasle ausart batzuk parte hartzen hasi dira:




Txalo bero bat!

Azken erantzunak

Uztaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution