Artxiboak: Uztaila 2007

2007-07-23

Permalink 12:40:11, Atalak: udaneurrira, 261 hitz  

Datorren urtera arte!

UEUk Iruñean eskaini dituen ikastaroak amaituta, aurtengo eskaintzak izan duen harrera ebaluatzeko unea heldu da. Gainera, 35. edizio honek hainbat aldaketa ekarri du eta ildo berriaren behin-behineko emaitzak aztertuko ditugu.

 
Aurten bi ikastaro gehiago eskaini ditugu eta, guztira, ehun ikasle gehiago ere etorri dira. Eibarren eskaini ditugun ikastaroek, aldiz, ikasle berri horiek guztiak ekarri ditu. Ikastaroa eta ostatuaren formulak eragin zuzena izan du Baionan: iaz baino 47 ikasle gutxiago etorri dira, denak Hegoaldekoak. Horixe baloratu eta erantzuna emango dio UEUk. Iruñean, azkenik, ondo funtzionatzen duen formula topatu dugula ematen du, UEUk bere eskaintza etengabe hobetzeko esfortzuak egiten baditu ere.

al" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt"> 
Ikasle gehienek Gipuzkoa eta Bizkaitik etortzen jarraitzen badute ere, ikastaroak non eman eta bertako herritarren parte-hartzea nabarmen igo egiten da. Horrela izaten da Baionan eta Iruñean: bakoitzak bere herrialdeko ikasleak erakartzen ditu. Nafarroaren kasuan, gainera, aurten ikasle nafar asko izan dugu, ia-ia bizkaitarrak beste. Lanbideari dagokionez, UEUk bere eskaintza etengabeko prestakuntzaren atalean kokatzea lortu du. Izan ere, parte-hartzaileen erdia profesionalek osatzen dute. Bestetik, erakarri ditugun unibertsitarioak ikasketen azken urteetan dabiltza eta UEU hezkuntza osagarritzat hartzen dute.
"MsoNormal" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt">ortEmptyParas]--> 
="EU" style="font-family: Arial">Guretzat hainbat arlotako adituren arteko zubiak eraikitzea ere oso garrantzitsua da eta bilgune izaera sustatzeko bi ekimenek harrera beroa jaso dute, hala nola, blog hau eta Zer-OH! (Zergatik Orain eta Hemen) http://www.flickr.com/photos/ui2007">http://www.flickr.com/photos/ui2007 argazki-bloga.

 

Eskerrik asko!

2007-07-20

Permalink 15:02:08, Atalak: udaneurrira, 178 hitz  

Historia handiko eraikina

Aste honetan Hizkuntza Eskolaren historiaren berri izan dugu. Bertan izan da Aitor Etxarte, Hegoalde ikastolako zuzendaria, eta berak kontatu dizkigu eraikinaren nondik norakoak.

XIV. mendean lursailak apezpikuarenak ziren, Albako dukearen lehengusu behamondar bat bertan bizitzen hasi zen arte. XV. mendean, Kontrarreforma garaian, ostera, herrira etorritako bi jesuitei aterpe eman zien familia nobleak, eta aurreraxeago seminarioa egiteko aukera izan zuten jesuitek. Seminario hori izango da gaur Hizkuntza Eskola dena. Kolonietan erregeen kontrako konspirazioa egiteagatik kanporatuak izan ziren baina, eta 1777an alde egin behar izan zuten.

Desamortizazio garaian, eraikina militarren kuartela izatera pasa zen. Iruñea hiri militarra zen, eta toki asko behar zuten tropak akuartelatzeko: Egoitza asko pasatu ziren kuartela izatera. Gero, erabaki ziren kuartel denak zentralizatzea, eta gaur egun dagoen lekura joan zen kuartela. Egoitza udalera pasa zen, eta eskola bihurtu zen. Eraikinaren beheko solairua biltegi moduan erabiltzen zen. Hemen gordetzen ziren San Ferminen konpartsa, garbiketarako tresnak...Eskola izan eta gero abandonatuta egon zen denbora luzean, behe solairuak biltegi izaten jarraitu zuen artean. Geroxeago Hizkuntza Eskola bihurtuko zuten.

Gustura asko egon gara Hizkuntza Eskolan. Datorren urtera arte!


Permalink 14:52:10, Atalak: udaneurrira, 106 hitz  

Esan nahi eta ezin

Hitzak, sentimenduak, keinuak... askotan sobera izaten ditugu. Baina behar ditugun guztietan falta. Sexuen esanahiak eta esan nahiak askotan bihurtzen dira, ezin esanak.

Gure gizarte honek moldeetan sartzen gaitu eta ez da erraza hortik ateratzea. Elkarrizketak ere garrantzitsua izan behar du, sinergia beharrezkoa dela ikasi dugu sexologiako ikasleei esker. Bai sexuen arteko kolaborazioa beti delako garaile, beti da sinergia. Fisikatik datorren kontzeptua den arren ez baitu zertan fisikoa izan beharrik.

Baina Zer gertatu da Euskal Herriko mutilekin? SExologiako ikastaroan ez dira behintzat azaldu. Lotsatuta geratuko ziren guztiak etxean. Eta ziur zer esana izango zutela ikastaro honetan. Sexuaren esanahiak eta esan nahiak, batzuentzat esan nahi eta ezinak dira.


Permalink 14:30:57, Atalak: udaneurrira, 184 hitz  

Gatazka, egunkaria ez den paperean

Hau amaitzear dago! Lizarran aurten izan diren hitzaldiak behintzat amaitu dira. Ostegunean izan da azkena, euskal literatura eta gatazka politikoaren ingurukoa.

 

;text-align: justify">Gatazka politikoa testuinguru duten liburuak asko dira. Duela urte biko ikastaroetan hainbat idazlek gatazka literaturan lantzeko hausnarketa egin zuten, eta  “Maldetan sagarrak” liburuan bildu ziren gero. Liburuko koordinatzaile Ibon Egaña eta Markos Zapiain partehartzailea izan dira hizlariak.

 

;text-align: justify">Egañak nabarmendu duenez, ipuin eta nobelek ez dute berdin gaia jorratzen: “Nobeletan gatazkaren jatorrian zentratzen dira, eta ipuinetan berriz, gatazkak sortutako ondorio eta minetan”. Ipuinetan indarkeria politikoak eguneroko bizitzan nola eragiten duen kontatu ohi da, eta sarri “pertsonaien psikologian beldurra ematen duen hurbiltasunaz sartzen dira idazleak”.

 

;text-align: justify">Zapiainek liburuetako etakideek izaten dituzten amets eta nahigabeko irudikapenei buruz egin du berba. Amets gehienak amesgaiztoak direla eta heriotzarekin zerikusia dutela ondorioztatu du 24 amets aztertu eta gero. Baina, ondorio horrek argi  zer esan nahi duen ez daki: “Azken finean idazleek irudikatzen dituzten ametsak dira; ez dakigu etakideek zer amesten duten”.

 

Permalink 11:19:48, Atalak: udaneurrira, 93 hitz  

Makulurik gabe

Gauza ederra harmonia goxoan bizitzea, komunikatzeko trebetasuna edukitzea, totelka egin gabe jende aurrean hitz egitea... Hori da UEUko ikastaro hauetan Gotzon Carcarren eskutik ikasi dutena. 

Txikitatik komunikatzen bizi gara, arnasa hartzea bezala delako komunikazioa, beharrezkoa. Beno, beharrezkoa baino gehiago nahitaezkoa. Eta beti da ona nahitaezkoa den zerbaitetan hobetzea.

Gotzon Carcarrek esanda dakigu hitz makuluak birus informatikoak bezala direla, guztiak noizbait hitz egin dugu eee... eee..., nola esan, hitz makuluekin. Hitz makuluak kutsakorrak dira. Makulu horiek gabe hitz egiten ikasten dugunean ikasiko dugu ondo hitz egiten. Oinez inoren laguntzarik gabe ikasten dugunean bezala.


Permalink 09:42:59, Atalak: udaneurrira, 16 hitz  

Zakilixut UEUn

Aurten ere, Zakilixuten bisita izan dugu Iruñeko udako ikastaroetan:

Gaurko BERRIAn,


Atzokoan,


Eta herenegun.

2007-07-19

Permalink 18:52:55, Atalak: udaneurrira, 114 hitz  

Gazteluak salgai

Printzeak, printzesak, herensugeak, dorre altuak... guztiok ikusi ditugu marrazki bizidunetan gazteluak. Guztiok amestu dugu noizbait munduko gaztelu ederrenean bizitzearekin, gure bizitzako printze/printzesa urdinarekin. Amestea gauza ederra da.

Baina inork gutxik daki Nafarroan berrehun gaztelu inguru daudela, hori azaldu zigun Joseba Asironek. Gazteluak gaztelu izateko ez du zertan goian aipatutako ezaugarririk izan behar, dorre txiki, ate jasoak, dorretxeak... guztiak dira gaztelu.

Esan beharra dago Nafarroako gazteluen egoera penagarria dela, ez direla zaindu eta ez zaiela oraindik jaramonik egiten. Batzuk ukitu orduko lurrera erortzeko moduan omen daude.

Guztioi gustatuko litzaiguke geztelu batean bizitzea, baina ez gara ohartu Nafarroa gazteluz josirik dagoela. Etxebizaitza berriak garesti eta gaztelu zaharrak merke. Norbaitek kasu pixka bat noiz egin zain.


Permalink 18:38:23, Atalak: udaneurrira, 177 hitz  

"Ranunculus lingua" duen iberiar penintsula osoko leku bakarra Nafarroa da

Fauna mehatxatua ezagunagoa egiten bazaigu ere, hainbat landareren desagerrarazteko arriskuaz jabetu dira Natur Zientziak Sailekoak. Biologo eta UEUkide Arantza Aldezabalek Euskal Herrian ere mehatxatutako flora badela azaldu digu. Lehenengo eta behin, mehatxatu kategoriarik gorenean banaketa geografikoaren araberako landare hazidunak ditugu, goi mendiko espezieen kasua, esaterako. Horiek klima hotzagoa egon zen garaiko azken aztarnak dira. Bigarrenik, garo pantropikalak ere badaude eta klima beroagoetatik etorri ziren. Hirugarrenik, miatu ahala gero eta espezie gehiago arriskuan topatzen dira. Azkenik, ez dut duna eta hareatzen egoera ahaztu nahi, hainbat espezie galdu dugu eta, kostaldea bereziki jipoitua izan baita, espekulazio urbanistikoaren interesek aginduta. Hortaz, Euskal Herri osoan dagoeneko existitzen ez diren bi espezie daude Zarauzko hondartzan.

 Gainera, Ranunculus lingua kasua oso esanguratsua da. Gironakotzat hartu izan zen eta bertan desagertuta dago, baina Iñaki Aizpuruk (ikastaroan gaur izan dugun irakasleetariko batek) ezustean Nafarroan horren populazio oso bat topatu du. Orain, Ranunculus lingua duen iberiar penintsula osoko leku bakarra Nafarroa da.

t;Floraren babesa gure esku dago. Ingurugiroaren heziketak eta kontzientziak herritar guztiengana heldu behar dute, politikariek gizartearen eskakizunei erantzungo dielakoan. 

2007-07-18

Permalink 18:24:39, Atalak: udaneurrira, 209 hitz  

Emakumeen osasunari buruz

Egunerokotasunean, minak, zorabioak, tentsioak... izaten ditugu tarteka, baina ez gaude gaixorik. Inguruneak, metabolismoak, lanak... eragiten dizkigute ondoez horiek. Emakumeek eta gizonek kulturalki eta genetikoki dituzten desberdintasunek ere, badute zeresanik horretan. Emakumea eta psikologiari buruzko ikastaroan, emakumeek gehiago pairatzen dituzten gorputz sintomez aritu dira.

Emakumeek gizonek baino errazago komunikatzen omen dituzte euren ondoezak. Baina hori ez da kexati batzuk direlako: hauteman ere, gizonek baino errazago hautematen dituzte, eta hainbat arrazoigatik, gizonek baino ondoez gehiago izaten dituzte. Gizartean emakumeak izan duen paperak garrantzia du horretan, adibidez, emakumea etxeetako osasun zaintzailea izan ohi denez, sintomak ezagutu eta bere barnean egon daitezkeen sintomei arreta gehiago jartzen dizkie. Gizartearen presioek, estimulagarriak ez diren lanek... emakumeak ondoezik sentitzea eragiten dute.

Hilerokoaz ere aritu dira ikastaroan. Hilerokoaren inguruan bi diskurtso nagusi egon direla esan du Leire Aperribai psikologia irakasleak: "Tradizionalki hilerokoan gaizki pasatzea emakumeen berez  duten sindromea dela esan da. Mugimendu feministak batez ere, diskurtso hori gezurtatu du, hori egia ez dela esanez. Izan ere, hilerokoaren kontura, emakumeak diskriminatuak izan dira". Erdibideko ildoari jarraituz, emakume bakoitzak modu batean bizi duela eta ziklo bakoitza desberdina dela aipatu da ikastaroan. Aperribaik, hilerokoak eguneroko bizitza baldintzatzen dien emakumeen inguruan ikerketa egiteko metodologia bat proposatu du.

="font-size: 12pt; font-family: "Times New Roman"">
Permalink 11:42:55, Atalak: udaneurrira, 106 hitz  

Mikel Errazkin: "Bizitza txikiez osatutako mosaikoa da oroimen historikoa"

LIZARRA. Iruñeko ikastaroak atzean utzi eta Mikel Errazkin Lizarrara eraman genuen, "Gerra zibileko fusilatuen oroimena" hitzaldira. Kultura Etxean, gela oso bat Mikelen berbaldia entzuteko prest genuen. UEUko informatikaria eta kronika hau idazten duena oxigenorik gabe geratu zen gela hartan bi ordu zutunik eman genituen, hori bai, adi-adi!
 

;EU" style="font-family: "Arial Narrow"">Gerra zibileko fusilatuen oroimena berreskuratzeko lanean dabil Aranzadi Zientzi-Elkartea. Lan horrek hiru urrats ditu: deshobiraketak, dokumentazio-bilketa eta testingatzak. Mikel Errazkinek pausu horiek “gure ingurukoen oroimen demokratikoaren berreskurapenerako erabiltzea” proposatu zigun, azken batean, “bizitza txikiez osatutako mosaikoa baita oroimen historikoa”.

2007-07-17

Permalink 16:52:19, Atalak: udaneurrira, 92 hitz  

Euskara? Ume, gazte, heldu eta nagusientzat

Astearte eta asteazkeneko lana dute soziolinguistika maite dutenek. Iruñean daude, hizkuntza-plangintzen inguruan sakontzen. Soziolinguistika Klusterreko lagunek antolatu dute ikastaroa, eta teorian eta praktikan, euskararen normalizaziorako planak zelan egin ikasten izango dira.

Lionel Joly ikastaroko antolatzailearekin solasaldia izan dugu. Plangintzen lehentasuna euskararen erabilera dela esan digu, eta berau adin tarte guztietan lortu behar dela. Gazteen inguruan Jolyren ustez alor hori bakarrik lantzea akats handia da: "Euskara umeen hizkuntza bihurtzen ari da hainbat jarrerengatik eta helduengana ere zabaldu behar da, bestela, gazteak nagusitzean beti erabiliko baitute erdara, helduen hizkuntza delakoan".

Permalink 10:58:04, Atalak: udaneurrira, 306 hitz  

Nafarroako Foru Hobekuntzaren aurrekariak azaldu ditu Floren Aoizek

UEUko Iruñeko ikastaroei hasiera eman zien atzo arratsaldean Floren Aoiz idazleak Hizkuntza Eskolako hitzaldi aretoan eskaini zuen berbaldiarekin. Aoizek Foru Hobekuntzaren aurrekariak azaldu zituen, zergatik gaur egun Nafarroa Espainiako autonomia erkidego txikia baino ez dela ulertzeko asmoz.

 


Foru Hobekuntzaren Hitzaurrean bere jatorriari buruzko bi aipamen agertzen dira. Batetik, Nafarroaren eta Espainiaren arteko itunaren ondorioa dela eta, bestetik, 1982ko lege hori foruen iraunarazpenean oinarritzen dela. Floren Aoizek, ordea, bi baieztapenak ukatu zituen. Lehenengo eta behin, Espainiak “Nafarroa 1512an indarrez konkistatu zuen eta, horregatik, ez zuten hitzarmenik adostu”, azaldu zuen Aoizek. Bigarrenik, “independentzia galdu eta gero Espainiak Nafarroan aplikatu zuen lege-sistema aldatu zuen berriz 1841eko Lege Pakzionatuak”.

U" style="font-family: "Arial Narrow"">Gainera, Floren Aoizen arabera, 1917ko Sobiet Batasuna sortu zuen iraultzak “nafar eskuin indarren norabide aldaketa ekarri zuen; ordura arte euskaltzalea eta euskal herrialdeen batasunaren aldekoa izan ziren eskuindarrek espainiartasunaren eta militarren defentsa goraipatu zuten”. Komunismoaren zabalpenaren beldur, “Primo de Riveraren diktadurak sortutako Unión Patriótica alderdiak gaur egun UPNren printzipioak aldarrikatu zituen: «Nafarroa, forala eta espainola», hain zuzen”. Euskal abertzaletasunaren kontrako bide hori 1931ko Errepublika garaian ere nabarmendu zuen Nafarroako eskuinak. Jimeno Jurioren ikerketek egiaztatu dutenez, Hego Euskal Herriko lau herrialdeak batuko lituzkeen Lizarrako Estatutuaren bozkaketan “Nafarroako udal ordezkari askok iruzurra egin zuten” eta hitzarmena bertan behera geratu zen. Ondoren, Errepublika zilegiaren aurkako altxamendu militarraren babespean, «Nafarroa, forala eta espainola» eredu horrek “3.500 lagun erahil zituen Nafarroan bertan”. Frankismo garaian, azkenik, Nafarroa gainerako euskal herrialdeetatik isolatzeko saiakeran tematu ziren, “Opus Dei-ren paperari esker”. Diktaduraren trantsizioa prestatzean, “Nafarroaren isolamenduaren aldeko estrategia argia garatu zuten eta polizia errepresioa helburu horri begira zegoen”. Horren adibide ditugu Montejurrako gertakizunak,  1978ko Sanferminak eta Lemoizeko zentral nuklearraren aurkako manifestaldi batean Tuteran tiroz hildako nafarra.

2007-07-16

Permalink 18:37:25, Atalak: udaneurrira, 135 hitz  

UEU Iruñean, urte osoko jarduera

UEU ikasleen ohitura bilakaera gertutik jarraitzen ahalegintzen da. Horretarako, barnetegi formulak indarra galdu duenean, egoera berriari moldatzeko saiakera egin du. Iruñeko ikastaroen kokaleku berria Hizkuntza Eskola dugu. Bertan, eraikinaren baldintza teknikoek (gela guztiek telebista eta musika ekipoa dituzte) ikastaroen kalitatea ere bermatzen dute.

UEUk Nafarroako herritarrei unibertsitate mailako ikasketak euskaraz egiteko aukera ematen die. “Horixe da oraindik orain NUPek bete ezin izan duen aldarrikapen historikoa”, adierazi du UEUko Nafarroako ordezkari Saioa Jaimek. UEUk 2007/08 ikasturtean bere proiektuan praktikara eramateko berezko eskaintza eta etengabeko prestakuntza ere landuko ditu. Azken horrek, gainera, Nafarroako Irakasleen Laguntzarako Zentroarekin eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroarekin elkarlanean, irakasleei zuzendutako ikastaroak eskainiko die UEUk. “Aurtengo ikastaroek izan duten emaitza onek UEUren eskaintzaren beharra azaltzen dute, euskal komunitatea hezten jarraitzeko guneak sortzeko premia, hain zuzen”, azaldu du Saioa Jaimek.


Permalink 18:14:49, Atalak: udaneurrira, 81 hitz  

Kultur ondarera gerturatzen

Paleolitikoko aztarnategiak, Erdi Aroko jauregiak, artzain-bideak... gure arbasoek hainbat ondare utzi zizkiguten. Berauek zaintzea beharrezkoa da gaur arteko historia eta ohiturak ezagutzeko, eta baita etorkizunerako zubi-lana egiteko ere.

Iruñean asteazkenera arte historiari errepasotxo bat eman eta ondare materialak aztertzen ibiliko dira. Garaian garaiko eraikinak, eskulturak, aztarnategiak... ikusiko dituzte hiru egunetan. Ostegunean, Iruñea utzi, eta Aezkoa bailarara joango dira ikasleak, Orbaitzetara. Han, ikasitako praktikan jartzeko aukera izango dute, bertako ondarea aztertu eta katalogatuz. Larunbatera arte han izango dira.


Permalink 17:32:26, Atalak: udaneurrira, 100 hitz  

San Ferminen ondoren, UEU


San Ferminen eromenaren ondoren, urtero bezala, UEU dator Iruñeko ajetutako hiria biziberritzera. Aste honetan zortzi ikastaro egingo dira Hizkuntza Eskola Ofizialean:

    +Kultur Ondarearen azterketa (Artea, Historia).
    +AJAX bidezko programazioa praktikaren bitartez. ­(Informatika)
    +Flora mehatxatua. (Natur Zientziak)
    +Emakumea eta psikologia.  (­­Psikologia)
    +Sexuen esanhaiak eta esan nahiak (Sexologia).
    + Hizkuntza plangintza: teoriak eta aplikazioak ­(Soziolinguistika).
    +Harreman harmonikoa izateko komunikazio-­trebetasunak.
    +Oteiza, izpi.rituaren (h)arian. (Yoga)

Hasiera behintzat goxoa izan da!

2007-07-13

Permalink 16:30:54, Atalak: udaneurrira, 113 hitz  

Agurrik ez!


Gaur amaituko dira Baionako eta Eibarko ikastaroak. Eskerrak eman behar dizkizuegu Bernat Etxepare Lizeora eta Eibarko Markeskoa jauretxea hurbildu zareten guztioi: langile, ikasle, irakasle, kazetari, tekniko eta abarrei.

Baina agur esatea agian gaizki dago. Beraz ez dugu agur edo adiorik esango, gero arte baizik. Astelehen arte hobeto esanda. Izan ere, astelehenean, Iruñeko ikastaroak hasiko dira. Aurten gainera leku aldaketa izanen da Nafarroako hiriburuan. Bai, ia hogeita hamar urtez Larraonan egon ondoren, aurten Iruñeko hizkuntza eskolan izango gara. Iruñean honako ikastaroak izango ditugu:

Flora mehatxatuak, emakumea eta psikologia, sexologia, hizkuntza plangintza, harreman harmonikoak eta yoga. Aipatu Lizarran era hitzaldiak izango direla uztailaren 17tik 19ra.

Agurrik ez, laster arte!



Permalink 16:25:35, Atalak: udaneurrira, 90 hitz  

Paristik nator

BAIONA. Baionako ikastaroetan izan den presentzia arrado baten eman behar dizuegu.

Aurten lehen aldikotz Paris ondoan bizi den alemanierako erakasle bat etorri zaigu Berant Etxeparera. Baietz!

Cyril Taffin euskara ikasten hasi zen Alemanian egindako egonaldi batean. Frantziara itzultzean, euskara ondo ikasteko asmoz, AEKri dei egin zuen barnategi batean izena emateko. Behin hasiz gero, 10 urterengain Cyrilek 16 ikastaldi segitu ditu, bai Ipar bai Hego Euskal Herrian !

Gaur egun, alemana kurtsoak ematen ditu Parise inguruan bai eta ere euskrarko klaseak Pariseko euskal etxean.

Aupa Cyril, txalo bero bat zuretzat! Eta segi hola!

Permalink 14:55:56, Atalak: udaneurrira, 121 hitz  

Iazko literatur fruituak

BAIONA. Zaila dirudien arren literatura ikastarokoek lortu dute irudiekin idaztea eta hitzekin marraztea. Baionako ikastaro bisitatuena izan dira, beraien gelatik pasa baitira Antton Olariaga, Xabier Gantzarain, Asier Altuna, Marko Rampas, Iratxe Retolaza, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Mattin, Koldo Almandoz...

Irudiaren garaian bizi garen honetan zaila da ulertzen euskal komikiak itzalpean jarraitzea. Baina irudiaren garai honek hitzik gabe ezinezkoa duela bizitzea ikasi dute. Oreka aurki behar dute, hitzen eta irudien artean.

Marrazkiak, irudiak, hitzak, zinea, laburmetraiak, komikiak, gidoiak... denetik landu dute, denek eskaini dute zerbait. Tartean ere Paristik etorritako ikasle bat ere izan dute.

Iazko Iruñeko literatura ikastaroaren fruitua izan omen da aurtengo hau. Fruitu goxoa benetan, ea aurtengo haziak datorren urtean ere fruituak, irudiak eta hitzak ematen jarraitzen duen.


Permalink 14:50:36, Atalak: udaneurrira, 97 hitz  

Bernat Etxeparek ongi etorria UEUri

Ikastaroetako azken eguna zela eta, Bernat Etxepare lizeoko Gillermo Etxebarria zuzendariarengana jo dugu bere iritzia biltzeko.

Gillermok aspalditik ezagutzen du UEUren lana, maiz ikastaroetara hurbildu da eta.

Pena ematen dio iparraldetik jende gutti agertzea baina hori ez da fenomeno berria. Bere ustez, udako ikastaroek goi mailako irudi bat daukate oraindik « Unibertsitate » hitzak maiz beldur egiten diolako jendeari. Alta, apiterapia edo mimoa bezalako ikastaroak oso atseginak iduritzen zaizkio. UEUk oraindik promozio lan bat eraman behar duela pentsatzen du Gillermok.

Edozein gisaz, heldu den urtean UEUk berriro eskaera egin badio, zalantzarik gabe bai erranen luke!


Permalink 11:20:28, Atalak: udaneurrira, 108 hitz  

Ezer ere ez ezkutatzeko

Gaur bukatuko da Baionan sexologiako ikastaroa. “Sexualitatea da gure izate osoa” izenburupean aritu dira. Sexualitatea mundua bera baino zabalagoa da, baina asko murriztu du plazerrezko mundu hori gizarteak. Koitozentrismoa nagusi den gizarte honetan, izateari bigarren buelta bat ematea izan dute helburu ikastaro honetako irakasle eta ikasleek. Azken aldian sexualitateari buruzko pentsaera aldatzen ari den arren, oraindik lehengoan jarraitzen dugu. Izkutuko gauza bezala hartzen da eta horrek esan nahi du oraindik aldaketak handiagoa, naturalagoa izan behar duela. Goizez hainbat autoreen inguruko gogoetak egin dituzte eta arratsaldez garapen pertsonala landu dute. Baina ez dira gelan egotera mugatu, izan ere, azken egunetako eguraldia aprobetxatuz kalera irten dira. Ez baitute ezer ezkutatzeko.

2007-07-12

Permalink 18:02:12, Atalak: udaneurrira, 144 hitz  

Saltzen saltzen.... euskara?

EIBAR. Dena eros omen daiteke gure mundu eroan, lehen, txakur txiki baten karameluak eros zitezkeela esaten zen. Dena. Eta herri baten hizkuntza? Hori ere bai? Ze preziotan? Saldu egin behar da? Hori ez al da apur bat zatarra?

Militantziaren ikuspuntutik ikusi izan dugu euskaldunok gure hizkuntza. Ba UEUn ikuspuntu berri bat emateko jardunaldiak ditugu ostegunetik ostiralera. Marketina, marketinaren bidez salduko dugu euskara. Marketina engainurako tresna dela pentsatu ohi dugu. Ba ez da horrela. Hori ahazteko eskatu die Manu Castillak behintzat bere hitzaldira bertaratutakoei: Marketina baliagarria izan daiteke euskararekin zerikusia duten produktuak saltzeko.

ng="EU">Euskarazko produktuak eta euskararekin lotutako zerbitzuak zenbatek kontsumitu ditzakeen, zelan heldu eurengana, zelan ikertu zer gure duen publikoak... bufa! Marketinean eta komunikazioan aditu irtengo dira ikastaroko lagunak! Ea ba, jende gehiagok euskara bere etxera eramatea lortzen duen!


quot; style="font-size: 12pt; font-family: "Times New Roman"">
Permalink 17:49:51, Atalak: udaneurrira, 145 hitz  

-"ismo"en artean igerian



EIBAR. “Nazismoa, islamismoa vs sionismoa?” ikastaroan hiru ideologia handi horien inguruan aritu da Gabirel Ezkurdia. Hiru ideologiek talka egiten dute euren artean, kontrakoak dirudite, baina hirurekin hiruki bat sortu daiteke, eta horrela egin du Gabirelek. Komunean izan dituzten esperientzia batzuk ekarri ditu mahai gainera, eta taktika eta pragmatika aldetik hain desberdinak ez direla ikusi eta ikasi dute ikastaroko lagunek.

Bigarren Mundu Gerran nazien dibisioetan borrokan aritu ziren musulmanen istorioak kontatu ditu Gabirelek. Gerra ostean, nazi asko ekialde hurbileko herrialdeetan exiliatu zirela, eta islamiarrei mendebaldearen aurkako borrokan lagundu zietela argitu du. Eta azken puntua sionisten inguruan bota du; eurek nazien taktiken antzeko erabiltzen ari baitira Palestinan.

Hiru ideologia, hiru mundu konplexu, hetereogeno eta polemikoak. Hirurak baina, euren interesekin eta antzeko hainbat aspekturekin. Gaur egungo egoera ulertzeko ikerketa lerro berri bat. -"ismo"z amaitzen diren berba horiek apur bat gehiago ulertzeko era bat.

Permalink 17:17:15, Atalak: udaneurrira, 121 hitz  

Ikas dezagun… kantatuz !

BAIONA. Atzo eta gaur « Kanta dezagun » ikastaroak Bernat Etxepareko bazterrak alaitu ditu. Lizeoko atea pusatu bezain laster irri algarak, musika eta abestiak entzun zitezkeen. Benetan pozgarria!

Ikastaroko arduradunak diren Itziar Irigoien eta Ainhoa Ansarekin gelditu gara hitz egiten kafe denboran. Azaldu digute kantua ez dela bakarrik haur edo gaztetxoentzat egina baizik eta denentzat. Nahiz eta ikastaro hau gehien bat musika erakasleei idekia izan, kantuak informazioak errexkiago pasa arazten zituela. Hizkuntzako erakasleek hori jadanik dakite : nork ez ote du ikasi « I wish you a merry christmas » edo antzekorik ingeleseko klaseetan?

Baina beste gaientzat ere erabilgarria dela baieztatzen dute. Kantuak jendeak lasaitzen, animatzen eta nolazbait husten ditu.

Eta biologia edo historiako klaseak kantatuz, noizko?
Permalink 11:10:32, Atalak: udaneurrira, 120 hitz  

Sendagile finak

BAIONA. Atzo joan zitzaizkigun apiterapia ikastaroko lagunak. Gelan oraindik ezti usaina utzi digute eta aho zapore gozo gozoz ibili dira.

Baionan ikasi dugu erleei ez zaiela beldurrik izan behar, erleek egiten duten guztia ona delako. Ziztada bera ere bai, baliagarria da osasunerako nahiz eta pixka bat mingarria izan. Erleek sei produktu egiten dituzte, eztia, polena, propolia, erregina gela, argizaria eta pozoia. Guztiak dira onak, bakoitza bere neurrian, beti bezala.

Apiterapiara geroz eta jende gehiago ari da hurbiltzen. Medikuntzan aurkitzen ez dutena terapia alternatiboetan aurkitu nahian eta jendea apiterapiara geroz eta gehiago ari da hurbiltzen.

Erle panel bat egon da Baionako lizeoko ikasgela batean eta oso ondo portatu dira. Erleak farmazia natural bateko langile bezala definitu dizkigute. Langile finak azken batean.


2007-07-11

Permalink 21:10:31, Atalak: udaneurrira, 102 hitz  

Hego Ameriketan gaindi

BAIONA. Bardako saio osagarria Arkotxarena baino arinagoa izan dela esan daiteke. Hots, Xan Durruti eta Eneko Gorrik Hego Amerikan zehar egin duten sei hilabeteko bidaiaren berri eman digute. Hirugarren bidai kide bat bazuten, Antton Moustirats, baina ezin izan du etorri.

Hala ta guztiz ere, bien artean eta ahal bezain motz eginez, zeharkatu dituzten lau herrietan ikusitakoa kondatu digute. Sei hilabetez hartutako 6000 argazkien artean selekzionatutako argazkiei esker irudikatu dute mintzaldia. Venezuelatik Kolonbiara, Guatemalatik Mexikora, hiru mutilek hego amerikako egoera ezberdinen tenperatura hartu dute eta atzo, hango « eguraldia » nolakoa zen azaldu, aurreiritzi guziei uko igenez.

Bidaiaren nondik norakoa blog honetan.
Permalink 18:39:41, Atalak: udaneurrira, 96 hitz  

Bernat Etxepare lizeora salto

BAIONA. Aurtengo Baionako ikastaroak lehen aldikotz Bernat Etxepare lizeoan iragaiten dira. Eneko Gorri iparraldeko UEUko arduradunari eskatu diogu zergatik ote aldaketa hori. Jaz lehen aldiz Baionara hurbildurik, bertan euskara hobekienik irudikatzen zuen gune bat bilatu dutela azaldu digu. Gogoeten ondotik, Bernat Etxepare lizeoaren hautua kasik naturalki agertu da, Etxepare baita Ipar Euskal Herriko 2.mailako euskal ikastetxe bakarra !

Aitortu behar da ere hego euskal herriko jendeak Iparraldea ez duela oso ongi ezagutzen. Baionako pestak eta agian ere Senpereko Herri Urratsi esker geografia pixka bat lan dezakete ! hi hi hi edo je je je…

 
Permalink 17:39:07, Atalak: udaneurrira, 130 hitz  

E-makumeak

EIBAR. Gero eta emakume gutxiago dago informatikako fakultateetan. Datuek hala diote: duela 20 urte gelakideen %40-a emakumea bazen, gaur egun, %20-a baino ez da Donostiko fakultatean. Baina zergatik? Akaso informatikak prestigioa galdu al du emakumeentzat?

E-makumeak taldea EHUko informatika fakultatean sortu den taldea da, eta jaitsiera datuekin kezkatuta, ikerketan aritu da emakume eta informatikaren harremana hobeto ulertzeko. Eibarren izan dira euren lanaren berri ematen.

Informatikarien inguruan egon daitezkeen estereotipoak_pertsona antisozialak, programadore eroak,..._ baztertu eta benetako errealitatearen berri ematera etorri dira Markeskoara. Arlo desberdinetan lanean dauden emakumeen testigantzak bildu dituzte DVD batean eta institutuz-institutu joango dira ikasleei informatikaren aplikazio desberdinak erakusten. Emakumea gura dute informatikan; informatikak gizonen ikuspuntuaz gain emakumearena ere behar duela bere garapenean.

MsoNormal">
Itziar Cortés, Edurne Larraza, Montse Maritxalar eta Bittori Fernandezekin hitz egiten aritu ginen.
Permalink 12:27:41, Atalak: udaneurrira, 115 hitz  

Bidezko merkataritza UEUn baita ere!

BAIONA. Kafetegiko giroak UEUri xarma gehiago ekartzen dio. Aste guztian kamarero bikain bat gure kafe inbidia eta goseei erantzuteko beti prest dago. Nor ote ? Xan, noski!

Goizero 11ak aldera, pausa-denborako kafetxoaren xeka doazenei harrera goxoa egiten die irrifartxu. Kafe edan eta eguerditan jateko gogoa duzun entsalada edo ogitartekoa apuntatu behar dugu. Ondotik, eta ziztu bizian, Xan kamarero bazkarien manatzera doa eta bazkalordurako ttanko ekartzen dizkigu. Beti irrifartxu !

Bidezko merkataritza eta Euskal Herriko mozkinek ere badaukate haien lekua. Kafeaz aparte, Xan kamarerok ondoko edariak salmentan proposatzen dizkigu. Ez edozein edari, otoi : EHKA (Euskal Herriko kola), Xuka eta Juka (Euskal Herriko llimonada eta laranja jusa), Eztigar sagarnoa, baita ere Milafrankako patxaran goxo-goxoa…

 

Permalink 11:06:27, Atalak: udaneurrira, 122 hitz  

Antton Olariaga, norabide arazorik gabeko marrazkilaria

BAIONA. Atzo Antton Olariaga hurbildu zitzaigun Baionara, Literatur saileko ikastaroan eskusartzera. Klasetik atera bezain laster harrapatu dugu bere lehen sentzazioen biltzeko. Oso gustura agertu zaigu. Alde batetik, errexki atxeman baitu Bernat Etxepare Lizeoa. Nahiz Baiona alde hori ez ezagutu, UEUk emandako planoa oso argia agertu zaio. Eta autoa aparkatzeko ? Primeran! Baionako ikasgunea, hau bai leku apropoxa!

Bestaldetik, poz handia egin dio bere arteaz hitz egitea. Ba ote zenekiten alor honetako artistek ez dutela elgar topatzen? Ez dituztela, zalantzak, gogoetak elgar trukatzen? Zakilixuten aitari behintzat pena ematen dio horrek. Horretarako Anttonek UEU eskertzen du, jakin mina daukaten lagunekin hitz egiteko parada eskaintzen diolako. Hartu emanek funtsean artista eraikitzen baitute!

Zakilixutek beti izaten ditu gogoan udako ikastaroak. Hauxe iazko marrazkia. Adi datorren astean!

2007-07-10

Permalink 17:46:22, Atalak: udaneurrira, 105 hitz  

Mimo bizkaitarrak

BAIONA. Mimo ikastaroak ez du esan nahi mimoso izaten irakasten dutenik. Hori bakoitzak fabrikatik egina ekartzen duelako.

Mimo ikastaroan gorputz espresioa lantzen dabiltza, gorputzari balio estetikoa eta dramaturgiakoa emateko. Akzio txiki eta handiko ariketekin dabiltza, oreka bilatzeko asmotan. Txikitik handira eta handitik txikira erdi bidea bilatzeko.

Baina lasai egon, ariketak egiten ez dira erotuko eta. Arratsaldeetan bideo emanaldiak izaten dituzte, ariketak antzerkian ze modutan erabiltzen dituzten ikasteko. Ikasleentzat barneratzea edo errazagoa delako horrela. Praktikak beti direla beharrezkoak esan digu Igor de la Cuadra irakasleak.

Bizkaitarrak dira mimo ikasle gehienak, beraz ez harritu aurtengo udaran Bizkaian mimo erausi bat jasaten baduzue. Gehienak Baionan baitaude aste honetan.


Permalink 17:33:44, Atalak: udaneurrira, 126 hitz  

Energia eta kutsadura, bertatik bertara

EIBAR. Zein izan daiteke Euskal Herriaren etorkizuna, energia iturriei begira? Zein da Zentral Termikoen funtzionamendua? Gure energia kontsumoa asetzeko energia berriztagarriekin nahiko izango al genuke? Eta Eibar bertan? Zer nolako kutsadura dago? Galdera ugari dira bai. Ba hauei guztiei erantzuten saiatzen ari dira “Eibarrek ba al du zeresanik energiaz eta kutsaduraz?” ikastaroan.

Energia iturriengandik dugun menpekotasunaren inguruan eta berauen aldizkatzeen inguruan eztabaidatuko dute ikastaroan. Fernando Mijangos, ikastaroko arduradunak esan digunez, Euskal Herrian sortzen den kutsadurari buruz ere ariko dira: "badirudi negutegi efektua hemendik kanpo gertatzen den zerbait dela, baina guk ere berotzen dugu planeta". Kutsadura eragozteko biodiesela etxean nola egin ere erakutsiko dute ikastaroan. Alternatibak onak dira, baina azkenean, Fernandok berak esaten duen bezala, kutsadura gutxitzeko gure kontsumoa jaisten hasi beharko genuke.



Permalink 17:18:39, Atalak: udaneurrira, 108 hitz  

Agosti Xaho Baionako aurkezpen ekitaldian

BAIONA. Atzo arratsaldean izan zen UEUko Baionako ikastaroen aurkezpen ekitaldia, Elkar Megadendan. Baina lehenago hasi genituen ikastaroak; goizean goiz  antzerkilaritzakoak hasi ziren, eta arrratsaldean berriz sexologiakoak etorri ziren Bernat Etxepare lizeora.

Baina atzo ezagutu genuen sekula ahaztuko ez dugun pertsona, Agosti Xaho idazle, antiklerikal errepublikazalea.

Bere bizitzaren berri eman zigun Fermin Arkotxak, azken hamar urtez berari buruzko tesia egiten ari denak. Ezezaguna da askorentzat Agosti Xaho, baina euskararen alde izugarrizko lana egin zuen zuberotarrak eta euskalgintzaren aitzindarietako bat zela ere azaldu zigun Arkotxak.

Denboraz justu xamar ibili baginen ere, luntxerako tartea hartu genuen ikastaroak ondo hasteko eta hasitakoak indartsu jarraitzeko.


Lore Erriondo, UEUko Zuzendaria eta Fermin Arkotxa.

Permalink 14:02:25, Atalak: udaneurrira, 139 hitz  

Autoan elkarrekin - IRUÑEKO ikastaroetarako joateko

IRUÑEKO Udako Ikastaroetara etortzeko hainbat joan-etorri egingo dituzue.
Askok zuen kotxeak erabiliko dituzue eta beste askok garraio publikoak.

AUTOA KONPARTITU nahi duzue?
Edo garraio publikoaren ordez prest zaudete AUTOZ etortzeko?
Hemen aukera!

Elkartrukea berri honi erantzunez egingo dugu, modu erraz eta argian egiteko arau sinple batzuk jarri ditugu:

KOTXEAN ETORRIKO ZARA...
... eta gastuak partekatzeko edota bakarrik ez joateko zurekin norbait eramateko prest zaude, honela egin:
  • erantzun berriari eta adierazi: autoa eramango dut eta nondik irtengo zaren.
  • Datak zehazten badituzu hobeto.
  • Adibidez: autoa eramango dut - GASTEIZ. Uztailaren 16tik 18ra.
KOTXEA BEHAR DUZU...
... garraio publikoaren ordez gustora joango zinake norbaitekin autoz, honela egin:
  • erantzun berriari eta adierazi: autoa behar dut eta nondik irtengo zaren.
  • Datak zehazten badituzu hobeto.
  • Adibidez: autoa behar dut - GASTEIZ. Uztailaren 16tik 18ra.
Ez ahaztu erantzunean zurekin kontakt