Mezua: Azken prentsaurrekoa, iuju!

2007-06-21

Permalink 14:07:26, Atalak: udaneurrira, 257 hitz  

Azken prentsaurrekoa, iuju!

Udako ikastaroen promozioak lan ugari ekartzen dizkigu, horregatik, hainbeste elkarrizketa, joan-etorri eta bileraren ondoren, azken prentsaurrekoa bukatzen denean arnasa sakon hartzen dugu (batez ere Iratik, udako ikastaroen arduradunak).



Gaurkoa etxean jokatzen genuen eta horrek gauzak ere errazten ditu, izan ere, Lore (Zuzendaria, argazkian erdian), Irati (udakoen arduraduna, argazkian eskuinean) eta Mari Jose Telleria (Eibarko Udaleko Kultura zinegotzia, argazkian ezkerrean) gustora eta lasai aritu dira kazetarien aurrean Eibarko ikastaroak aurkezten. Bertatik azpimarratzekoa:

  • Hirugarren urtea da udako ikastaroak Markeskoan egiten ditugula, baina lehen aldiz bi astez luzatuko dira. Aurreko urteetako arrakasta izan da erabaki hau hartzeko arrazoia.
  • Herritar guztiei zuzendutako saio osagarriak antolatu dira bi aste horietan:
    • Uztailak 2, 20:30etan Coliseoan "Gora gu ta gutarrak" bertso eta musika emanaldia. Sarrerak egunean bertan salgai.
    • Uztailak 3, 20:30etan Coliseoan "Bertso saio berezia". Andoni Egañaren gidaritzapean arituko dira Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Xabier Paya. Sarrerak egunean bertan salgai.
    • Uztailak 4, 22:30tan Klaustroan "Ornitorrinkus". Maialen Lujanbio eta Judith Montero. Sarrerak egunean bertan salgai.
    • Uztailak 10, 16:30etan Markeskoan "Informatika eta emakumea" hitzaldia. Doan.
  • Diru laguntza ugari daude ikastaroetara etorri nahi dutenentzat: UEUren 20 beka; ikasle, langabetu eta jubilatuentzat beherapenak; Eibarko Udalak Eibarko ikastaroen matrikularen %50a ordainduko die horrela eskatzen duten herritarrei.


Uzta ez da batere txarra izan: DV, El Correo, KTB, Herri irratia eta Radio Eibarrek zuzeneko jarraipena egin baitigute, eta ziur gaude ...eta Kitto! aldizkariak eta Arrate irratiak, betiko moduan, gure berri emango dutela.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Mezu honentzako erantzunak itxita daude.

Azken erantzunak

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution