Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-28

Permalink 13:49:30, Atalak: udaneurrira, 166 hitz  

Zer-OH!



Zer-OH! Zergatik orain eta hemen? Urterik urtera uztailean Euskal Herriko hainbat txokoetako euskaldunak UEUko udako ikastaroetan biltzen dira.

Arrazoia etologikoa izan daiteke, termometroak gora egiten duen neurrian, euskaldunak Baiona eta Iruñara, edo Biarritzera hurbiltzen gara. Ohiturei erreparatuz, udarako bikotea bilatzea, edo neguaren berokia –exubioa bihurtuta- kentzeko ohitura izan daiteke…

Arrazoia akademikoa izan daiteke, udako ikastaroek beste gai batzuetan sakontzeko aukera ematen digute. Yogatik aeronautikara, eta psikomotrizitatetik soziolinguistikara. UEUk besteek eskaintzen ez dutena eskaintzen du: gaur egunerokotasuna, kalitatea, euskaraz. Arrazoia merkantilista izan daiteke, kredituak behar eta UEUk eskaini. Interesik gabeko kredituak izan arren, interesgarriak. Eta nork ez du horrelako kreditu bat nahi?

 Wdydwyd egitasmoa eredu, Zer-OH! Jarri dugu martxan. Zergatik orain? Zergatik hemen? UEUk bere eskaintza urte osora zabaldu du, baina udako ikastaroek bilgune garrantzitsua izaten jarraitzen dute... Udako ikastaroak ere Baiona eta Iruñatik, Eibarrera eta Lizarrara ere zabaldu dira... Zergatik UEUn?

Ikasle eta irakasleei galdera egin eta erantzunekin argazki bilduma egingo dugu. Munduari erakusgarri, gure ohituren, gure lagunen bilduma.

2007-06-27

Permalink 16:15:09, Atalak: udaneurrira, 39 hitz  

Tentsioa gutxitzeko

Dagoeneko ez da ezer falta ikastaroak hasteko eta bulegoan arduradunen urduritasun maila Euriborra bezainbeste igotzen ari da. Tentsioa gutxitzeko iaz Antton Olariagak eta Tasiok udako ikastaroei buruz eginiko komikiak jartzea pentsatu dugu, umore pixka bat inoiz ez dagoelako soberan...

2007-06-25

Permalink 13:02:32, Atalak: udaneurrira, 137 hitz  

Autoan elkarrekin - EIBARko ikastaroetarako joateko

EIBARko Udako Ikastaroetara etortzeko hainbat joan-etorri egingo dituzue.
Askok zuen kotxeak erabiliko dituzue eta beste askok garraio publikoak.

AUTOA KONPARTITU nahi duzue?
Edo garraio publikoaren ordez prest zaudete AUTOZ etortzeko?
Hemen aukera!

Elkartrukea berri honi erantzunez egingo dugu, modu erraz eta argian egiteko arau sinple batzuk jarri ditugu:

KOTXEAN ETORRIKO ZARA...
... eta gastuak partekatzeko edota bakarrik ez joateko zurekin norbait eramateko prest zaude, honela egin:
  • erantzun berriari eta adierazi: autoa eramango dut eta nondik irtengo zaren.
  • Datak zehazten badituzu hobeto.
  • Adibidez: autoa eramango dut - GASTEIZ. Uztailaren 2tik 4ra.
KOTXEA BEHAR DUZU...
... garraio publikoaren ordez gustora joango zinake norbaitekin autoz, honela egin:
  • erantzun berriari eta adierazi: autoa behar dut eta nondik irtengo zaren.
  • Datak zehazten badituzu hobeto.
  • Adibidez: autoa behar dut - GASTEIZ. Uztailaren 2tik 4ra.
Ez ahaztu erantzunean zurekin kontaktatzeko modua jartzeaz!
posta elektronikoa edo telefonoa, zure esku!

2007-06-21

Permalink 14:07:26, Atalak: udaneurrira, 257 hitz  

Azken prentsaurrekoa, iuju!

Udako ikastaroen promozioak lan ugari ekartzen dizkigu, horregatik, hainbeste elkarrizketa, joan-etorri eta bileraren ondoren, azken prentsaurrekoa bukatzen denean arnasa sakon hartzen dugu (batez ere Iratik, udako ikastaroen arduradunak).



Gaurkoa etxean jokatzen genuen eta horrek gauzak ere errazten ditu, izan ere, Lore (Zuzendaria, argazkian erdian), Irati (udakoen arduraduna, argazkian eskuinean) eta Mari Jose Telleria (Eibarko Udaleko Kultura zinegotzia, argazkian ezkerrean) gustora eta lasai aritu dira kazetarien aurrean Eibarko ikastaroak aurkezten. Bertatik azpimarratzekoa:

  • Hirugarren urtea da udako ikastaroak Markeskoan egiten ditugula, baina lehen aldiz bi astez luzatuko dira. Aurreko urteetako arrakasta izan da erabaki hau hartzeko arrazoia.
  • Herritar guztiei zuzendutako saio osagarriak antolatu dira bi aste horietan:
    • Uztailak 2, 20:30etan Coliseoan "Gora gu ta gutarrak" bertso eta musika emanaldia. Sarrerak egunean bertan salgai.
    • Uztailak 3, 20:30etan Coliseoan "Bertso saio berezia". Andoni Egañaren gidaritzapean arituko dira Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Xabier Paya. Sarrerak egunean bertan salgai.
    • Uztailak 4, 22:30tan Klaustroan "Ornitorrinkus". Maialen Lujanbio eta Judith Montero. Sarrerak egunean bertan salgai.
    • Uztailak 10, 16:30etan Markeskoan "Informatika eta emakumea" hitzaldia. Doan.
  • Diru laguntza ugari daude ikastaroetara etorri nahi dutenentzat: UEUren 20 beka; ikasle, langabetu eta jubilatuentzat beherapenak; Eibarko Udalak Eibarko ikastaroen matrikularen %50a ordainduko die horrela eskatzen duten herritarrei.


Uzta ez da batere txarra izan: DV, El Correo, KTB, Herri irratia eta Radio Eibarrek zuzeneko jarraipena egin baitigute, eta ziur gaude ...eta Kitto! aldizkariak eta Arrate irratiak, betiko moduan, gure berri emango dutela.

2007-06-20

Permalink 12:40:01, Atalak: udaneurrira, 110 hitz  

Eibarko eskaintza

Bihar Eibarko ikastaroak aurkeztuko ditugula baliatuz, Markeskoako eskaintza zein den gogora arazi nahi dizuegu:


Aste bete daukazue hauetan izena emateko!

2007-06-18

Permalink 15:24:43, Atalak: udaneurrira, 74 hitz  

Izena emateko tarte gehiago

Ofizialki ostegun honetan amaitzen da ikastaroetan izena emateko epea, baina badakigu asko azterketetan zaudetela oraindik, beste batzuk ez dakizue oporrak nola antolatu, eta beste batzuk, sinpleki, gauzak azken unerarte uzten dituzue.


Hori dela eta, hainbatek egindako eskaera kontuan hartu eta matrikulatzeko epea zabaltzea erabaki dugu. Hona hemen data berriak:

  • Eibarko ikastaroetarako ekainaren 27ra arte.
  • Baionakoetarako uztailaren 4ra arte.
  • Iruñekoetarako uztailaren 11ra arte.

Ez esan gero zuen neurrira ez daudenik eginak ikastaro hauek!!

2007-06-15

Permalink 11:40:52, Atalak: udaneurrira, 165 hitz  

1973ko ikastaldi hura

Nolakoa izan zen UEUren lehen ikastaldia hura? Anztik ba al du gaur egungo udako ikastaroekin?



Udako Euskal Unibertsitatearen lehenengo ekitaldia 1973ko abuztuaren 28tik irailaren 8ra egin zen Donibane Lohizuneneko Maurice Ravel lizeoan. Frantziako Hezkuntza-Ministerioaren baimenaz egin zen, Ipar Euskal Herriko kontseilarien eta alkateen eta Euskaltzaindiaren babespean.

 g> arlotan banatu ziren ikastaroak: Literatura; Linguistika, Ixtoria/edergintza, Ekonomia, Matematika, Antropologia, Pedagogia eta Gogoeta.

ortLists]-->


Egia esan, ikastaroak baino gehiago hitzaldi- eta mintzaldi-segidak izan ziren; horrek argi eta garbi adierazten zuen non zuen unibertsitate hark sorlekua, Kultur Asteetan alegia.

hartan 80 partaidek hartu zuten parte,  eta, besteak beste, irakasle hauek: Luis Villasante, Ibon Sarasola, Jean Haritxelhar, Joseba Intxausti, Jose Luis Lizundia, Juan San Martin, Koldo Mitxelena, Alfontso Irigoien, Gurutz Antsola, Jean Luis Davant, Karlos Santamaria, Jose Luis Alvarez Enparantza, Jose Ramon Etxebarria, Klaudio Harluxet, Jose Mari Satrustegi, G. Bidart, Jose Miguel Barandiaran, A. Lertxundi, Patxi Altuna, Joxe Azurmendi, R. Garate, Piarres Xarriton eta Paulo Agirrebaltzategi. Euskal kulturan pisu handia izan duten eta duten pertsonak, hain zuzen ere.

2007-06-13

Permalink 16:05:21, Atalak: udaneurrira, 65 hitz  

Gaur Baionan II

Gaur bertan jakin dugu ordu berdinean beste hiru prentsaurreko zeudela Baionan. Hori dela eta, 11etan Euskal Herriko Kazetako kazetaria bakarrik genuen aurrean. Prentsaurrekoa berarentzat eman dugu eta amaitzen ari ginela azaldu dira ETBkoak, beraz, prentsaurreko berdina bitan eskaini behar izan dugu! Enekok, Lorek eta Iratik (argazkian ezkerretik eskuinera) guztiz profesionalki eta gustura errepikatu dituzte aurretik esandakoak.

Eskerrak etorri ezin izan dutenak beranduago deitzekotan geratu diren...


Permalink 09:33:15, Atalak: udaneurrira, 35 hitz  

Gaur Baionan

Gaur Baionako udako ikastaroak aurkeztuko ditugu bertan, Elkar megadendan goizeko 11etan. Prentsaurrekoa Lore Erriondok, UEUko Zuzendariak; Irati Iciarrek, UEUko udako ikastaroen arduradunak eta Eneko Gorrik, UEUko Ipar Euskal Herriko arduradunak emango dute.

Ea zorterik dagoen!

2007-06-12

Permalink 14:53:45, Atalak: udaneurrira, 163 hitz  

Udako ikastaroak Beleixe irratian egunero

Beleixe irratia, beraiek dioten moduan, Sakanako uhinak euskaraz goxatzen dabil 1999. urtetik. Ia-ia hasieratik ere udako ikastaroetan lagun izan ditugu, eta gaurtik aurrera eta uztailaren 20ra bitartean udako ikastaroen berri zuzena emango dute egunero.

Gaurkoan Irati Iciarrek Photoanalysia eta HIESak emakumeak nahiago ditu ikastaroak azaldu dizkie bertako entzuleei eta bihar berriz, Saioa Jaimek, UEUko Nafarroako arduradunak Euskal HIria historian zehar eta Drogak eta droga-menpekotasunak ikastaroei buruzko informazioa eskainiko du.

IKastaroak hasi bitartean hauxe izango da programazioa udakoei dagokienez:

Ekainak 14, osteguna
Sexualitatea eta gure izate osoa
BItartekaritza familiarra

Ekainak 15, ostirala
Audio-film baten eraketak
Feminismoaren ibilbideak

Ekainak 18, astelehena
Nazismoa eta islama
Irudiekin idazten

Ekainak 19, asteartea
Estetika naturaleko taillerra
Kanta dezagun!

Ekainak 20, asteazkena
Aeronautika hurbilketa
Apiterapia

Ekainak 21, osteguna
Ipuinen mekanika
Antzerki fisikoa

Ekainak 22, ostirala
Harreman harmonikoak izateko
Euskararen merkatu balioa


Ekainak 25, astelehena
Oteiza, izpi.rituaren (h)arian
Softwarearen lokalizazioa

Ekainak 26, asteartea
Flora mehatxatua
GIS libreen aldaraketa

Ekainak 27, asteazkena
Emakumea eta psikologia
Hizkuntza plangintza

Ekainak 28, osteguna
Sexuen esanhaiak
AJAX bidezko programazioa


Hauek guztiak entzun nahi badituzue, Beleixe irratia sintonizatu!

2007-06-11

Permalink 22:00:13, Atalak: udaneurrira, 53 hitz  

Emakume gaiak pil-pilean

Gizartearen erdia baino gehiago osatzen dute eta gero eta gehiago lantzen dira gai desberdinak genero ikuspegitik. Gure udako ikastaroetan ere gizartean islatzen den interes hau ere ageri da, izan ere, hainbat ikastaro zuzen-zuzenean lotzen baitira emakumearekin:


2007-06-08

Permalink 11:16:21, Atalak: udaneurrira, 127 hitz  

Nola sortu ziren UEUren udako ikastaroak?

UEUren udako ikastaroen jatorria 1970. hamarkadaren hasieran Baionan antolatzen ziren Euskal Asteak izeneko jardunaldetan topatu behar dugu. Ekitaldi hauek Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak elkarteek antolatzen zituzten eta beraien helburua zabala zen: euskaldunak elkar ezagutzea, egun batzuekin elkarrekin bizitzea eta lantaldeak sortzea. Jean Haritxelhar eta Piarres Xarriton euskaltzainak izan ziren kultur aste horien bultzatzaile nagusienak.

Helburu hauek batzuei ez zitzaizkien nahikoak iruditzen eta jomuga handiagoen bila jarri behar zirela uste zuten. Honen haritik, Karlos Santamaria euskal matematikari eta pentsalariak Kultur Aste haiek Udako Unibertsitatea bihurtzea proposatu zuen. Roselló aldean katalanek martxan jarri zuten Universitat d'Estiu zeukan buruan. Proposamena oso ondo hartu zen eta ideia berria abian jarri zuten.

Lan horren ondorioz, 1973an udako ikastaroen lehen ekitaldia egin zen eta horrekin batera, UEUren ibilbidea.

(Argazkia ARGIA.com)

2007-06-06

Permalink 11:14:21, Atalak: udaneurrira, 153 hitz  

Diru laguntza ugari bizkaitarrentzat!

Badakigu zuetako asko gure udako ikastaroetara gustura etorriko zinatekela, baina askotan matrikula eta egoitzako prezioak muga izaten direla, batez ere ikasle zaretenontzat. Arazo honetaz aspaldi jabetu zen UEU eta hori dela eta urtetik urtera ahalegin handia egiten du Euskal Herriko Udal, Foru Aldundi eta beste erakundeekin herritarrentzat diru laguntzak bilatzeko.

Aurtengoan ahalegin horrek fruitu gehiago eman ditu batez ere bizkaitarrentzat, izan ere, bertako unibertsitateko ikasle eta unibertsitate ikasle-ohi langabetuek MATRIKULA, EGOITZA eta JOAN-ETORRIA DOAN izango baituzue!
Laguntza hau jasotzeko baldintzak hauek dira:

  • Unibertsitateko ikaslea izatea.
  • edo Unibertsitateko ikasle ohia izatea eta langabezian egotea.
  • Bizkaian 3 urtez erroldatuta egotea.
  • Ikastaroan % 80ko asistentzia izatea.
  • Joan-etorri eta ostatu/mantenu gastuen egiaztagiriak aurkeztea.

Eskaria egiteko eta laguntzaren inguruko informazioa zuzenean jasotzeko (laguntzaren zenbatekoak, aurkeztu beharreko dokumentazioa...) idatzi gestioa@ueu.org helbidera edo deitu 946 79 05 46 (Unai) telefonora. Dirulaguntza guztien informazioa HEMEN.


Ikusten duzuenez, bizkaitarrek ez duzue aitzakiarik ikastaroetara ez etortzeko! Zabaldu ezazu mezua zure lagunen artean!

2007-06-04

Permalink 13:28:05, Atalak: udaneurrira, 136 hitz  

Informazio-zerbitzuak, Xaho eta Amejoramenduaren legea

Udako ikastaroen barruan bada hasieratik jasotzen den tradizio bat: sarrera ekitaldiak, hain zuzen ere. Ekitaldi akademiko hauek hasiera ofiziala ematen diete ikastaroei, eta bertan hezkuntza, kultura, adimistrazioa zein euskalgintzako eragileak biltzen dira.

  • Aurtengo berrikuntzetako bat sarrera ekitaldia Eibarren ere egingo dugula da. Bertan, Odile Kruzeta eibartarrak eta Euskadi Irratiko Zuzendariak Informazio-zerbitzuen antoleta, problemak eta geroa izeneko hitzaldia emango du. Ekitaldia ekainaren 29an (ostirala) Eibarko UEUren egoitzan izango da, arratsaldeko 18:00etan.
  • Uztailaren 9an (astelehena), Fermin Arkotxa irakasleak Agosti Xaho idazle eta kazetariari buruzko hitzaldia eskainiko du Baionako Elkar megadendan, arratsaldeko 17:30etan.
  • Uztailaren 16an, azkenik, Floren Aoiz Amejoramenduaren legeari buruz arituko da Iruñeko Hizkuntza Eskolan arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Hitzaldi hauetako batetara etortzeko interesa baduzu, nahikoa duzu komunikazioa@ueu.org helbidera mezu bat bidaltzea.


(Iaz Mikel Bujandak, Iruñeko Euskalerria irratiko Zuzendariak eman zuen hitzaldia Larraonan)

2007-06-01

Permalink 16:21:14, Atalak: udaneurrira, 18 hitz  

Medioetan

Atzoko prentsaurrekoak isla izan du medioetan:


Beste inon ikastaroei buruzko informazioa topatzen baduzu esaiguzu!

Azken erantzunak

Ekaina 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution