Iruñeko prentsaurrekoarekin batera, blog honentzat udako ikastaroen atzera kontua hasi da. Berrikuntzekin datozen ikastaro hauek aukera zabala eta kalitatezkoa eskaintzen dutela eta edozeinek neurrira egindako ikastaro bat topatu dezakeela azpimarratu dute Irati Iciarrek, udako ikastaroen arduradunak; Lore Erriondok, UEUko Zuzendariak eta Saioa Jaimek, UEUko Nafarroako arduradunak. Kazetari ugari hurbildu dira prentsaurrekora.
Berrikuntza nabarienak hauxek dira:
1. Iraupena. Lehen aldiz, Eibarren bi aste jarraian burutuko dira ikastaroak. Baionan eta Iruñean aste batez.
2. Egoitza aldaketa. Baionan Bernat Etxepare lizeoan egingo dira ikastaroak eta Iruñean Hizkuntza Eskola Ofizialean.
3. Ostaturik ez da eskainiko.
4. Lizarran hitzaldiak eskainiko ditu UEUk, bertako Udalaren laguntzarekin.
5. Inoiz baino dirulaguntza gehiago daude.
Izena emateko epea ekainaren 21era arte egongo da zabalik. Ikastaro guztiak eta matrikula HEMEN.
Azken erantzunak

| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||