Artxiboak: Maiatza 2007

2007-05-30

Permalink 14:01:17, Atalak: udaneurrira, 121 hitz  

UEUk gaur aurkeztu ditu udako ikastaroak Iruñean

Iruñeko prentsaurrekoarekin batera, blog honentzat udako ikastaroen atzera kontua hasi da. Berrikuntzekin datozen ikastaro hauek aukera zabala eta kalitatezkoa eskaintzen dutela eta edozeinek neurrira egindako ikastaro bat topatu dezakeela azpimarratu dute Irati Iciarrek, udako ikastaroen arduradunak; Lore Erriondok, UEUko Zuzendariak eta Saioa Jaimek, UEUko Nafarroako arduradunak. Kazetari ugari hurbildu dira prentsaurrekora.



Berrikuntza nabarienak hauxek dira:

1. Iraupena. Lehen aldiz, Eibarren bi aste jarraian burutuko dira ikastaroak. Baionan eta Iruñean aste batez.

2. Egoitza aldaketa. Baionan Bernat Etxepare lizeoan egingo dira ikastaroak eta Iruñean Hizkuntza Eskola Ofizialean.

3. Ostaturik ez da eskainiko.

4. Lizarran hitzaldiak eskainiko ditu UEUk, bertako Udalaren laguntzarekin.

5. Inoiz baino dirulaguntza gehiago daude.


Izena emateko epea ekainaren 21era arte egongo da zabalik. Ikastaro guztiak eta matrikula HEMEN.

2007-05-25

Permalink 12:51:33, Atalak: udaneurrira, 107 hitz  

Matrikula irekita

 Ekainaren 21era arte web gune honetatik udako ikastaroetan izena emateko aukera duzu.

  • UEUk 20 beka emango ditu: matrikularen %50 ikasle eta langabetuei
  • BIZKAITARREK (unibertsitateko ikasle/unibertsitateko ikasle ohi langabetuak): Matrikula DOAN eta mantenu/ostatu/bidai gastuen zati bat ordainduko zaizuela.
  • DONOSTIARREK: Matrikula DOAN duzuela.
  • Hainbat UDALEK herritarrei dirulaguntzak ematen dizkietela (zerrenda web gunean ikusgai).
  • Dirulaguntzen inguruko informazio gehiago: gestioa [a bildua] ueu.org (Unai).

Orain hasiko gara propagandarekin jo-ta-fuego, hori dela eta, zuen laguntza ezinbestekoa zaigu! Udako Ikastaroen diptiko eta liburuxken ale batzuk banatu nahi badituzue, eskatu eta gustura bidaliko dizkizuegu! Informazio gehiago HEMEN  eta ikastaroak [a bildua] ueu.org

Azken erantzunak

Maiatza 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution