>
Bere hiri utopikoaren azalpena eman digu, baina hori baino lehen begirada poetikoaz hitz egin du. Gaztea zenean nola sentitu zen euskalduna izateagatik eta nola gizartean sortzen diren klase eta zirkulu desberdinak. Begirada poetikoa esan duenean, ez dio esan nahi positiboa bakarrik eman. Poetikoa ez baita beti polita, izan baitaiteke satirikoa, iluna, tristea...
Orain dela berrehun urteko administrazio politikoarekin ezin omen da berak amesten duen hiri kosmopolita eta homogeneoa sortu.
Pesimista azaldu da Atxaga, ilun. Baina ez omen da modu dramatikoan hartu behar, berak azaldu duena errealitatea delako. Gauzak hobetzekotan ekin egin behar zaio.
>
Irati Iciar udako ikastoroko arduradunarekin berbetan izan gara, eta ikastaroek izan duten harrerarekin pozik, udako ikastaroek 35 urtetan ikasleen artean nolako aldaketa egon den ulertzen lagundu digu: “Orain dela 35 urte, euskaraz ikasteko aukera bakarra hau zen, udako ikastaroetan. Jendea euskaraz zirelako bakarrik etortzen zen, eta Iruñean mila pertsona elkartu ere izan ginen. Jendea ikastaro batetik bestera joaten zen hitzaldirik hitzaldi. Orain berriz, belaunaldi berriek ikastolatik hasi eta unibertsitatera arte euskaraz ikasi dute, eta ez dute lehengoen grina bera euskararekiko. Gai baten matrikulatzen dira, bertan emango dena ikasteko.” Momentuko gizarteari erantzunez moldatu izan dira ikastaroak.
Urterik urte gero eta jende gehiago izaten da ikastaroetan. Baina askok, gura bai, baina ezin izaten dute etorri, uztaila ez delako une egokia izaten eurentzako. Horregatik, etorkizun ez oso urrun baten ikastaroen aldia luzatzea aztertzen ari dira.
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
---|---|---|---|---|---|---|
<< < | > >> | |||||
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak