2007-07-23

Permalink 12:40:11, Atalak: udaneurrira, 261 hitz  

Datorren urtera arte!

UEUk Iruñean eskaini dituen ikastaroak amaituta, aurtengo eskaintzak izan duen harrera ebaluatzeko unea heldu da. Gainera, 35. edizio honek hainbat aldaketa ekarri du eta ildo berriaren behin-behineko emaitzak aztertuko ditugu.

 
Aurten bi ikastaro gehiago eskaini ditugu eta, guztira, ehun ikasle gehiago ere etorri dira. Eibarren eskaini ditugun ikastaroek, aldiz, ikasle berri horiek guztiak ekarri ditu. Ikastaroa eta ostatuaren formulak eragin zuzena izan du Baionan: iaz baino 47 ikasle gutxiago etorri dira, denak Hegoaldekoak. Horixe baloratu eta erantzuna emango dio UEUk. Iruñean, azkenik, ondo funtzionatzen duen formula topatu dugula ematen du, UEUk bere eskaintza etengabe hobetzeko esfortzuak egiten baditu ere.

al" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt"> 
Ikasle gehienek Gipuzkoa eta Bizkaitik etortzen jarraitzen badute ere, ikastaroak non eman eta bertako herritarren parte-hartzea nabarmen igo egiten da. Horrela izaten da Baionan eta Iruñean: bakoitzak bere herrialdeko ikasleak erakartzen ditu. Nafarroaren kasuan, gainera, aurten ikasle nafar asko izan dugu, ia-ia bizkaitarrak beste. Lanbideari dagokionez, UEUk bere eskaintza etengabeko prestakuntzaren atalean kokatzea lortu du. Izan ere, parte-hartzaileen erdia profesionalek osatzen dute. Bestetik, erakarri ditugun unibertsitarioak ikasketen azken urteetan dabiltza eta UEU hezkuntza osagarritzat hartzen dute.
"MsoNormal" style="text-align: justify; text-indent: 35.4pt">ortEmptyParas]--> 
="EU" style="font-family: Arial">Guretzat hainbat arlotako adituren arteko zubiak eraikitzea ere oso garrantzitsua da eta bilgune izaera sustatzeko bi ekimenek harrera beroa jaso dute, hala nola, blog hau eta Zer-OH! (Zergatik Orain eta Hemen) http://www.flickr.com/photos/ui2007">http://www.flickr.com/photos/ui2007 argazki-bloga.

 

Eskerrik asko!

2007-07-20

Permalink 15:02:08, Atalak: udaneurrira, 178 hitz  

Historia handiko eraikina

Aste honetan Hizkuntza Eskolaren historiaren berri izan dugu. Bertan izan da Aitor Etxarte, Hegoalde ikastolako zuzendaria, eta berak kontatu dizkigu eraikinaren nondik norakoak.

XIV. mendean lursailak apezpikuarenak ziren, Albako dukearen lehengusu behamondar bat bertan bizitzen hasi zen arte. XV. mendean, Kontrarreforma garaian, ostera, herrira etorritako bi jesuitei aterpe eman zien familia nobleak, eta aurreraxeago seminarioa egiteko aukera izan zuten jesuitek. Seminario hori izango da gaur Hizkuntza Eskola dena. Kolonietan erregeen kontrako konspirazioa egiteagatik kanporatuak izan ziren baina, eta 1777an alde egin behar izan zuten.

Desamortizazio garaian, eraikina militarren kuartela izatera pasa zen. Iruñea hiri militarra zen, eta toki asko behar zuten tropak akuartelatzeko: Egoitza asko pasatu ziren kuartela izatera. Gero, erabaki ziren kuartel denak zentralizatzea, eta gaur egun dagoen lekura joan zen kuartela. Egoitza udalera pasa zen, eta eskola bihurtu zen. Eraikinaren beheko solairua biltegi moduan erabiltzen zen. Hemen gordetzen ziren San Ferminen konpartsa, garbiketarako tresnak...Eskola izan eta gero abandonatuta egon zen denbora luzean, behe solairuak biltegi izaten jarraitu zuen artean. Geroxeago Hizkuntza Eskola bihurtuko zuten.

Gustura asko egon gara Hizkuntza Eskolan. Datorren urtera arte!


Permalink 14:52:10, Atalak: udaneurrira, 106 hitz  

Esan nahi eta ezin

Hitzak, sentimenduak, keinuak... askotan sobera izaten ditugu. Baina behar ditugun guztietan falta. Sexuen esanahiak eta esan nahiak askotan bihurtzen dira, ezin esanak.

Gure gizarte honek moldeetan sartzen gaitu eta ez da erraza hortik ateratzea. Elkarrizketak ere garrantzitsua izan behar du, sinergia beharrezkoa dela ikasi dugu sexologiako ikasleei esker. Bai sexuen arteko kolaborazioa beti delako garaile, beti da sinergia. Fisikatik datorren kontzeptua den arren ez baitu zertan fisikoa izan beharrik.

Baina Zer gertatu da Euskal Herriko mutilekin? SExologiako ikastaroan ez dira behintzat azaldu. Lotsatuta geratuko ziren guztiak etxean. Eta ziur zer esana izango zutela ikastaro honetan. Sexuaren esanahiak eta esan nahiak, batzuentzat esan nahi eta ezinak dira.


Permalink 14:30:57, Atalak: udaneurrira, 184 hitz  

Gatazka, egunkaria ez den paperean

Hau amaitzear dago! Lizarran aurten izan diren hitzaldiak behintzat amaitu dira. Ostegunean izan da azkena, euskal literatura eta gatazka politikoaren ingurukoa.

 

;text-align: justify">Gatazka politikoa testuinguru duten liburuak asko dira. Duela urte biko ikastaroetan hainbat idazlek gatazka literaturan lantzeko hausnarketa egin zuten, eta  “Maldetan sagarrak” liburuan bildu ziren gero. Liburuko koordinatzaile Ibon Egaña eta Markos Zapiain partehartzailea izan dira hizlariak.

 

;text-align: justify">Egañak nabarmendu duenez, ipuin eta nobelek ez dute berdin gaia jorratzen: “Nobeletan gatazkaren jatorrian zentratzen dira, eta ipuinetan berriz, gatazkak sortutako ondorio eta minetan”. Ipuinetan indarkeria politikoak eguneroko bizitzan nola eragiten duen kontatu ohi da, eta sarri “pertsonaien psikologian beldurra ematen duen hurbiltasunaz sartzen dira idazleak”.

 

;text-align: justify">Zapiainek liburuetako etakideek izaten dituzten amets eta nahigabeko irudikapenei buruz egin du berba. Amets gehienak amesgaiztoak direla eta heriotzarekin zerikusia dutela ondorioztatu du 24 amets aztertu eta gero. Baina, ondorio horrek argi  zer esan nahi duen ez daki: “Azken finean idazleek irudikatzen dituzten ametsak dira; ez dakigu etakideek zer amesten duten”.

 

Permalink 11:19:48, Atalak: udaneurrira, 93 hitz  

Makulurik gabe

Gauza ederra harmonia goxoan bizitzea, komunikatzeko trebetasuna edukitzea, totelka egin gabe jende aurrean hitz egitea... Hori da UEUko ikastaro hauetan Gotzon Carcarren eskutik ikasi dutena. 

Txikitatik komunikatzen bizi gara, arnasa hartzea bezala delako komunikazioa, beharrezkoa. Beno, beharrezkoa baino gehiago nahitaezkoa. Eta beti da ona nahitaezkoa den zerbaitetan hobetzea.

Gotzon Carcarrek esanda dakigu hitz makuluak birus informatikoak bezala direla, guztiak noizbait hitz egin dugu eee... eee..., nola esan, hitz makuluekin. Hitz makuluak kutsakorrak dira. Makulu horiek gabe hitz egiten ikasten dugunean ikasiko dugu ondo hitz egiten. Oinez inoren laguntzarik gabe ikasten dugunean bezala.


:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

| Hurrengoak >

Uztaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

udaneurrira

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution