Artxiboak: Abendua 2008

2008-12-29

Permalink 18:53:46, Atalak: 3 - Ekintzak, 136 hitz  

Eguberri kantuz!

Oleeeentzerooo, Ooolentzero!!

 Olentzero menditik Urruñara iristen  

Horra, aurten asanbladako kideok Olentzero berpizten saiatu gira, Urruñako karriketan barna ibiliz. Hotz frango zenez, Olentzerok sagarno botilak ekarriak zauzkigun berotu eta alaiki kantatzerat abiatzeko.


Musikari apartak izan genituen lagun, milesker Iñaki eta Oliviari gure atsaldea animatzeagatik eta Urruñaren biziaraztean laguntzeagatik!


  

Eskerrak ere, bertaratu zineten gazte guzier, giro aparta ezartzen lagundu baizenuten, eta atsaldeko 5etatik 8:30 arte, hotz egin arren irri frango egin ahal izan baikinuen.



Herriko Etxea

 
Inmobiliarioetako bat. 

Orai gauza seriosagoei lotuz, jakinarazi nahi dizuegu, aurten olentzerok Urruñako Herriko Etxeari eta baita ere, bertako Inmobiliarioei ikatza ekarri ziela; adieraziz, herrian agintean diren jendeek ez dutela bertako gazteen nahiei kasurik egiten eta inmobiliarioek, gure ama lurra kanpotarrei saltzen segitzen dutela, asegaitzak zaizkigun prezioetan, herriko seme-alaben beharrei kasurik egin gabe.

Permalink 18:43:54, Atalak: 1 - Aurkezpena, 151 hitz  

Gazteok ere leku bat behar dugu!!

Uda ondarrean, gazte batzuk atxemanak izan ziren, gure herritik beren ideiak azaldu nahiean, pintura batzuk egiten. Herriko etxearen erantzuna, gezurra, gazte horiei auzia kentzearen hitza errespetatua ez baitzen izan, euskualdunon “hitza hitz” ezin uler lezake frantses batek. Nahiago izan dute bide kriminalizatzailea, ulerkortasuna eta laguntza baino herrian krispazioa sortuz.

Baina, erran beza dakienak gazteek ze baliabide duten beren kezkak adierazteko? Elkarren artean bildu eta beren hitza entzunarazteko? Arazo honi irtenbidea emateko aldarrikatzen dugu Gatetxea.

Oztopoak eman nahi dizkigute erranez, burugabeko gazteak garela edo bide txarretik joaten garela, horrela justifikatzen dute, gure bidean zailtasunak ezartzea. Baina guk badakigu gure beharrei erantzuteko, biltzeko eta gogoetarako esparru bat ezinbestekoa zaigula, gazteek ere baititugu hunkitzen gaituzten arazo sozial, politiko eta ekonomikoak. Zein drogen edo sexualitatearen inguruko galderak. Gazteak izateak ez baitu erran nahi, ezjakinak garenik, eta informatzeko edo eztabaidatzeko beharra ez dugunik.

Horregatik, gazteok bateraturik lanean karraskan segituko dugu gaztetxe bat lortu arte!!

Permalink 18:41:57, Atalak: 1 - Aurkezpena, 253 hitz  

Gazte Asanbladaren hasiera

1991. urtean hasi zen mugimendu hau. Hainbat gazte ibili ziren gaztetxe baten eskean baina alferrik, ez baitzuten erantzun egokirik jaso. Urte guzti hauetan gazteak ez dira egon beraien herrian hala nola Urruñan, ez baitzen gazteak beraien gustura ibiltzeko espazio aske edo alternatiborik  “espace jeune”ni begira.

Azken bolada honetan mugimenduak berriz bizia hartu du. 2008-ko uda bukaeran gazte talde txiki batetik 31 laguneko talde indartsu eta gogotsu batetara pasa da. Hasiera batean, herriko etxeko laguntza ere ukan genuen, baina konturatu zirenean ez ginela ber bidetik ibiltzen beldurtu, alde egin eta bizkarra eman ziguten!! Horren ondotik Urruñako festak agertu ziren eta nola  baliatu genituela!! Beraien debeku eta baimenen gainetik herriko elkarte batzuei esker lortu genuen izugarrizko afari bat eta gau bat antolatzea.

 Hori baino lehen mendi martxa bat ere egin genuen eta bere erantzuna ere ukan zuen, nahiz gazte, nahiz helduen partetik. Hain zuzen ere 20 bat lagun ibili ziren Ibardingo bideetatik. Bidean krakada goxo bat izateko parada ere izan zen. Gure gaztetxe egunak hainbesteko oihartzuna ukan zuen, Lesaka, Irun, Baiona, Sara...-ko herrietatik ere etorri zela jende mordoa.

Hori guztiaz aparte, erakusteko ez dugula inor baztertzen, ez eta beste elkarte batek eginiko aktibitateak boikotatzen, besta komiteko korrika txapelketan ere parte hartu genuen. Sari bat irabazi genuen, azkenarena, baina bukatu genuen!!

Gazte asanblada honek bere helburua lortzeko asmoa du eta lortuko du Berttoli, Hazia, Herritarrak, eta holako elkarte eraginkorrei esker!

 

Lortuko dugu!! Gazte, geroa hire esku!!!

 HERRI BAT GAZTETXE BAT!! Urruñan ere gaztetxea!!!


 

Azken erantzunak

Urruñako Gazte Asanblada

Urruñako gazte batzuk bildu gira, gaztetxe bat lortzeko dinamika bat bultzatzeko. Hori dela eta, esparru hau erabiliko dugu gure ekintzen berri emateko eta Urruñako gazteek zein interesatuak direnek beren arazo edo kezkak plazara ditzaten.

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution