PATXI, LEHENDAKARI BERRIA?

2009-03-23
Hauxe bai hautagai "modernoa"...
"text-align:center">

BBKK-n ENGAINUA ETA LAPURRETA!!!!!

2009-03-02
Aupa!
Egunon, badaramat aste bat edo buruari bueltaka...eta azkenean nere kontu korrentea bankuz aldatu dut...Zergatia? Esaten denez, leku guztietan engainatuak gara egunero, telefono mobilak, RENFE-ren prezioak, tabernetako prezioak...eta nola ez...bankuetan ere. BBKK delako bankuaz hitzegingo dizuet...duela gutxi arte, han bait nengoen...
Arazoa duela astebete hasi zen, dirua ateratzera joan nintzen, BBKK kutxa batean, eta hara non iragarki bat ikusten dudan, "disko gogorra oparitzen zutela nomina etxeratua bazenu" OK, adoz, nere kasua zen...
Lehiatilara joan, iragarkiaz galdetu, eta mahaitxo baten itxaroteko esan zidan... Disko gogorraren "papeleo" guztiak bete, betikoa, izen-abizen, NAN-a, telefonoa... eta azkenean, orritxo bat eman zidan letra nimiñoekin...nire ustetan...Times New Roman 5-eko tamainarekin...eta orria ematerakoan esan zidan:
-Sinatu eta zeure etxera eramango dizute...
Adoz, hala ere, sinatu aurretik, irakurtzen hasi nintzen poliki...orduan berak esan zidan, importantziarik ez bazuen moduan:
-Beno hor agertzen da 26 euro eta piku kobratuko dizugula etxera eramateagatik disko gogorra...-eta erantzun nion:
-Ez didazu horrelakorik esan lehen, ni etorriko naiz aparatuaren bila honaino- berak ezetza esan zidan, aparatua ez dakit nondik zetorrela eta derrigorrezkoa zela diru hori ordaintzea...(Orduan, pentsatu nuen aparatua 150 euroedo gehiago kostatzen zuela eta nik 26 eurogatik banuela...)...hala ere, irakurtzen jarraitu nuen letra nimiñoa...eta...beste behin ere bitxikeri bat...nere nomina 24 hilabetez euki behar nuen BBKK-n...eta bihar bertan kaleratzen banaute lantokitik? Berak esan zidan orduan:
- Ba, 24 hilabetez ez badaukazu nomina...150 euro ordaindu beharko dituzu, penalizazio moduan...- orduan esan nion hori engainu bat zela eta berak harrokeriz betea erantzun zidan mobiletan ere horrelako klausulak ipintzen zituztela...Hori badakigu...baina mobil konpainian 18 hilabetero mobil bat oparitzen dizute...BBK zer? KAKA!!!
Honetaz aparte, BBKK-n gutunak ordaindu behar dira...lotsagabe hutsak dira! nire dirua dute, haiek egunero jolasteko eta gainera kobratuko didate?

Nire banku berrian ez da holakorik gertatzen...

PODZAPP

2009-02-23
www.podzapp.comwww.podzapp.com
Ari-podzapp

Aupa!
Beste baten Podcast-ei buruz hitz egin nuen, gaur, Podcast miresgarri baten berri emango dizuet, gainera egunotan kolaborazioak egingo ditu eta entzun ahal izango nauzue bertan... WWW.PODZAPP.COM.
Podcast honek, gainerako podcast -en zapping bat da, hau da, Podcast honetan, la creme de la creme agertzen da, berriena, alaiena, freskoena... irrifarrez ibili nahi baduzu mundutik, ez ahaztu...WWW.PODZAPP.COM.

Federico Campanini

2009-02-20
Aupa!
Zertan ari gara? Hori da nire gaurko galdera.
Federico Campanini dugu hila, zergatia?
Lau edo bost kaikuengatik(zerbait esateagatik...), ez ote zuten pentsatu, gora egin beharrean, bazela garaia...behera joateko, eta "lagun" hura sendatzeko?

Hauxe da gure gaurko gizartean indartzen ari den sentimendua, ni, neu eta bukatzeko ni neu...ez gara besteetaz arduratzen, animaliak dirudigu, gogorrenak iraun behar du...Ideia hau, duela urte batzuk animaliengandik banantzen gintuen, baina egunotan...nork daki...

Bi bideo ipiniko ditut...ez dut gehiagorik esango...

ZERGATIK IGO DA URAREN ORDAINAGIRIA?

2009-02-08
Aupa!
Etxe honetan egun bat lehenago kexatu ziren, uraren ordainagiria oso altua zelako...ikusiko dugu zergatia...

:: Hurrengo orrialdea >>



Web orri bat badaukat gaztelaniaz WWW.TXOTX.ES, hala ere, ideia ona iruditu zait blog bat egitea euskaraz, badiduri gaur egun ahaztuta dugula...baina ez lagunok, JO TA KE aritu behar gara geurea dena ez galtzeko.
Locations of visitors to this page

Page Rank

| Hurrengoak >

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution