Artxiboak: Maiatza 2012

2012-05-31

Permalink 09:31:05, Atalak: Tximintx  

Derioko Ahotsak grabazio batzuk sarean

2011n Tximintxeko kideok Derio eta Sondikako adineko hainbat pertsona elkarrizketatu genituen Ahotsak proiektuaren barruan. Atzotik sarean daude hiru elkarrizketa horien 29 bideo (eta hurrengo egunetan gehiago egongo dira).

Mirentxu Elorriaga


Kanposantua

Juan Miguel Atxutegi



Bi talde kultural: asfaltoak eta morokilak

Begoña Soba



Bi bertso
----------

2012-05-29

Permalink 16:18:07, Atalak: Tximintx  

Euskara eskutik eskura

Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak kanpaina berria jarri du martxan: “Euskara, eskutik eskura”. Ekimenak tabernetan eta dendetan euskararen erabilera sustatzea du helburu, eta modu egokia ere bada herritarrek erosketak Txorierrin bertan egin ditzatela bultzatzeko.

Kanpainarekin bat egin duten merkatariek eta ostalariek puzzlearen irudia duten esku-orriak banatuko dituzte bezeroen artean. Azken hauek, erosketa bat euskaraz egiten duten bakoitzean, puzzlea betetzeko pegatina-pieza bat eskatu beharko dute. Saltoki bakoitzak puzzlearen pieza mota bakarra edukiko du, eta bezeroak herriko saltoki ezberdinetara joan beharko dira puzzlea osatu ahal izateko. Orotara bederatzi pegatina-pieza eskuratu beharko dira. Puzzlea osatu ostean, esku-orrian eskatzen diren datuak bete, eta hura udaletxeetan atondutako kutxetan sartu beharko dute. Parte-hartzaileen artean euskarazko GPS bat zozketatuko da herri bakoitzean.

Kanpainak ekainaren 25era arte iraungo du eta bezeroek nahi beste puzzle egin ahalko dute. Zozketak hurrengo asteetan egingo dira, eta irabazleen izenak saltokietan ipiniko diren kartelen bidez jakinaraziko dira.

----------

2012-05-28

Permalink 13:09:57, Atalak: Berbalagun  

Zapatu honetan Mintza eguna Santurtzin

Ekainaren 2an izango da berbalagun guztien eguna Santuritzin.

Egitaraua
11:00etan: Santurtziko Portuan Ongi etorria eta hamaiketakoa
12:00etan: Ibilbide gidatua eta ume eta gurasolagunentzak jolasak
13:30etan: Mintza bermuta
14:30etan: Bazkaria Gernika Parkean
16:30etan: Sari Banaketa
17:00etan: Euskal Erromeria
20:00etan: Mintza kalejira
.... eta sorpresa gehiago

----------
Permalink 09:32:16, Atalak: Tximintx, Bestorrene  

Herria martxan, martxa herrian 2012: kronika Aikorren



Arratsaldea da, Derioko herriko plaza ia hutsik dago, baina mugimendua igartzen da, jendea bertaratzen hasi da. Kamioitxo baten gainean lagun bi datoz berbetan: bata Txinbo da, Bilboko neskato pijoa, herrian martxarik ez dagoela dio, bakoitza bere etxean sartuta dagoela beti; bestea Tximitxe da, esperantza handiagoa du herrian.
Plazara heldu dira. Jende asko dago aurrean, geldi, isilik. Baina ez du horrela jarraituko. Musika entzun eta zapi laranja jarri dute idunean. Makila bana hartu eta oinez hasi dira, erritmoa jarraituz. Zuberoako erritmoa da izatez, pastoralarena. Plaza erdian zirkulua egin dute, ehun inguru dira eta abesten hasi dira. Bertako Aita-semeak eta zuberotarrez Baratze bat.
Aurrekoak desegiteko asti barik, batzuk sartu dira plazara baloia daramatela, tokeak eginez. Eta laster beste batzuk, baloi profesionala daramatela. Konturatu orduko, banangoaren soinua entzun da eta jende artean atera dira. Hirunaka edo launaka dantzatzen hasi dira. Ez genekien hainbestek banangoa zekitenik.
Txinbo eta Tximitxeren komentarioen artean, neska gazte eta malgu batzuek gimnasia erakustaldia egin dute. Etorriko den aldaketa ez da makala: Nagusien Etxekoak agertu eta saltsa dantzatzeko entrenatuta daudela erakutsi dute. “Espontaneo” batek bere “beat box” emanaldiarekin jendea animatzea lortu du, eta, estiloa aldatuz, emakumeen elkartekoek euren dantzei ekin diete.
Trikitiaren soinu eta globoflexia erakustaldiaren ondoren, plazako jendeak Txoria txori eta Maite zaitut abesten dutela lekua utzi diete Sevillako dantzei. Herri honetan danerik dago eta paraje.
Martxak jarraitzen duela erakusteko, binaka irteten hasi da jendea, bi, lau... ia ez dago denentzako lekurik plazan. Noiz ikusi dugu hainbeste jende polka dantzatzen.



Amaierarantz goaz. Berriro pastoralaren erritmoa, berriro makil hotsa plazan. Guk euskaraz eta Xalbadorren heriotzean izan dira entzungai. Hauek ere entseatu beharko zuten ba!
Txinbok eta Tximitxek pastoralaren erara agurtu dute ekitaldia:

Txinbo:
"Agur ikus-entzuleak,
herria jarri dugu martxan!
itsuek be-esan dezaten
Martxa dago gure herrian!"

Tximitxe:
"Derioko herritarrok,
bi ordu in-doguz ie
gu bagoaz txosnetara
hasi daitela ba jaie"

Apurka-apurka, ilara luzea desegiten joan da. Amaitu da parte-hartzea, inplikazioa handia izan da. Oraingoan egon ezin izan direnak hurrengoan egongo dira. Herria martxan dagoela argi dago, eta herri honetan martxa dagoela.
----------

2012-05-21

Permalink 16:15:36, Atalak: Tximintx  

Herria martxan, martxa herrian 2012: bideo-laburpena

----------
Permalink 14:21:07, Atalak: Tximintx  

Herria martxan, martxa herrian Azkoitian aurkeztu genuen

Azkoitian izan da asteburu honetan Gunea eguna, Topaguneak antolatuta. Tximintxekook aurkeztu genuen han HMMH. Beste hainbat elkarteren ideiak eta proiektuak ere aurkeztu ziren. Horietako asko eta asko oso interesgarriak.

Guk egindako aurkezpena:

----------

2012-05-17

Permalink 09:04:01, Atalak: Tximintx  

Zapatu honetan Gunea eguna Azkoitian

Zapatu honetan Gunea eguna izango da Azkoitian Topaguneak antolatuta. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Goizean euskaldunon elkarteon 25 ideia plazaratuko dira. Horien artean, Tximintxen Herria martxan, martxa herrian aurkeztuko dugu.



GOGORATU: egun horretan Bodologuak ere izango da Derion.
----------

2012-05-14

Permalink 17:47:57, Atalak: Tximintx  

Maiatzaren 19an, Bodologuak Derion

Gurea aretoan izango da, arratsaldeko 6etan. Sarrerak bi euro balio du eta aurretik eros daiteke.

----------

2012-05-10

Permalink 13:37:44, Atalak: Tximintx  

HERRIA MARTXAN! MARTXA HERRIAN!

----------

2012-05-07

Permalink 14:47:58, Atalak: Tximintx  

Bihar entsaio orokorra

Bihar, arratsaldeko 7etan Herriko Plazan, Herria martxan, martxa herrian-ek azken entsaioa egingo du. Erdu kantatzera eta dantzatzera.

----------

2012-05-04

Permalink 10:09:03, Atalak: Tximintx  

Zamorako apaiz-kartzela astelehenean Zamudion

Txorierriko euskara elkarte guztiek antolatuta, eta Lagatzuko euskal astearen barruan, astelehenean Zamorako apaiz kartzelaren inguruko hitzaldia izango da Zamudiotorren. Bertan izango dira Anjel Zelaieta, Josu Naberan, Xabier Amuriza eta Martin Orbe.

----------

2012-05-02

Permalink 14:40:45, Atalak: Tximintx  

Book-trailer lehiaketa martxan

Pasa den astean hasi zen book-trailer (edo liburu-trailer) lehiaketa. Animatu eta parte hartu.

Informazio gehiago hemen.

----------

2012-05-01

Permalink 23:15:52, Atalak: Tximintx  

Herria Martxan! Martxa Herrian! Azken entsaioak

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak --------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Nabigatu euskaraz

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution