Mezua: Mallabia: euskararen herriak ezagutu

2010-06-23

Permalink 15:26:39, Atalak: Euskararen herriak ezagutu  

Mallabia: euskararen herriak ezagutu

Leitzatik Mallabira gatoz, hurbilera. Gipuzkoa tokatzen bazen ere, Bizkaira gatoz, orain dela gutxi Mallabian izango delako Uema eguna. Eta, hori dela eta, Mallabia bisitatzera goaz.

Mallabia Bizkaian dago, Durangaldean. Baina herri honek harreman gehiago du ondoko Ermua eta Eibarrekin, Durangaldeko beste herriekin baino. Deriotik 40 bat kilometrotara dago. Autopistatik joanez gero, Ermuan irten eta Mallabiarantza jo behar da atzera. Errepidetik joanez gero, Zaldibar pasa eta gero heltzen gara Mallabira.



Mallabiak 1.200 biztanle ditu. Muga egiten du Ermua, Eibar, Markina, Zaldibar, Bolibar eta Berrizekin. Armarridun hainbat etxe daude Mallabian, baita hainbat baseliza ere. Baten bat bisitatzea ere merezi du.

Mendi bueltak egiteko leku zoragarria da Mallabia. Oiz mendira igotzeko hainbat bide irteten dira Mallabitik bertatik, edo bere auzoren batetik. Oiz mendira igo barik ere, paseo eta buelta ederrak egin daitezke Mallabiatik.

Bizitza kulturala ere badu Mallabiak. Nabarmendu behar dira herriko jaiak, abuztuan egiten direnak. Hala ere, ospetsuak dira ere urrian egiten dituzten urriko jaiak.



Non lo egin:
Mañe hotela: http://www.hotelruralmane.com/menu.php
Trabaku Goikoa landetxea: http://www.nekatur.net/trabaku

Non bazkaldu/afaldu:

Eguzki alde jatetxea
Josu Mendizabal jatetxea
Hambre jatetxea
Trabaku Goikoa jatetxea
Hesparru jatetxea



Inguruetan zer egin:

Debabarrena eskualdea: http://www.debabarrenaturismo.com/


Informazio gehiago:

- Mallabiko udala: http://www.mallabia.org/
- Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Mallabia
- Mallabiari buruzko informazioa Uemaren webgunean: http://www.uema.org/default.cfm?atala=herriak
- Ibilbideak: http://www.mallabia.org/ibilbideak.php
- Drogeteniturri aldizkaria: http://www.euskalbirusa.org/index.php?option=com_docman&task=cat_view&gid=6&Itemid=6

Euskararen herriak ezagutu:

- Aduna
- Gatika
- Leitza
- Mallabia

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak --------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Nabigatu euskaraz

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution