Artxiboak: Urtarrila 2010

2010-01-28

Permalink 12:49:37, Atalak: Aikor  

Eskufonoa Txorierrin, ez mugikorra

Juan Luis Goikoetxearen artikulua Aikorren.



- Egun on, Txori!
- Úrtebarri, Luki!
- Nik halako potrokolorik ez dot ikasi, Txori!
- Protokoloa esaten da Luki!
- Ez, neska, potrokoloa da.
- Bai zera! Hi haz izatekoa gizona!
- Ba, erdaldun batek potrokoloaren ordez portukuloa be esaten dau.
- Hoba whiskia barik betiko kafea hartu bahuan Luki.
- Baleiteke, baina ez esan andreari eta seme-alabei gero!
- Ez, Luki, gure pekatuak bion artean garbitakoak dira.
- Ba, Txori, letretan doktorea –eta gorputzez dotorea!- zara, baina egia dinotsut, erdaldunek handiagoak be esaten deuriez: behin: Un pueblo que se llama De Río non dan -batek. Nik, Será Derío –erantzun neutsan.
- Euskaldun askok be Luki, Dério eta Zamúdio esaten dabe, baina Derío, Zamudío -Derixo, Zamudixo- esan behar da ze, goranzko diptongoak izankeran, i bokala eta o banatu egiten dira Txorierrin. Holantxe: De-rí-o; Za-mu-dí-o.
- Aiko barrabana! Hori be jakin gure Txorik!
- Heuk be hik ekonomia ikasi huan Luki, ez?
- Bai, atzerriratuta egon nintzanean, baina hango tituluak ez dau balio hemen.
- Edozelan be, zuhurra bahaz hi Luki.
- Lukia beti zuhurra, oilo lapurretarako baino ez bada be.
- Ez, ez, zuhurra, akordaldi itzelak eukiten dituana.
- Hori bai gero! Oraingo telefono mugikorrari be nik ESKUFONOA esango neuskio ze, tele + fonoa bada betikoa; hau, esku + fonoa. Polita ez?
- Bai, ona Luki!
- Badakizu Txori zer esan eustan Martin Orbe abadeak honeek trapazeria modernoak dirala-eta? Zera, abade lagun batek, asko kostata, ordenagailutik mezuak hartzen ikasi dauela, baina, ezin joño bialdu mezuok!; hartu bai, bialdu ez; hori ez dauela ikasi.
- Harek esateko ez dozu hori handia.
- Berak, gero, zelan egin barre, Txori!
- Agur!
- Ezin etorri banaz, eskufonoz deituko deutsut.


(*) Ahozko moduan esaten dana, letra baltzez doa
----------

2010-01-18

Permalink 11:27:18, Atalak: Tximintx  

Derion euskararen egoera zertan den

2006ko inkesta soziolinguistikoaren datuak hartuta, Derion euskararen egoera zertan den azalduko dugu labur-labur.



Derion euskaldunen kopurua Txorierrin baino dezente baxuagoa da, Bizkaian pare gutxi gorabehera eta Euskal Autonomia Erkidegotik behera dago.



Urtez urteko eboluazioari dagokionez, azken 25 urtetan Derion erdaldunen kopurua asko jaitsi da. Dena den, galera horiek erdibana gutxi gorabehera jaso dute bai euskaldunen kopuruak zein ia-euskaldunen kopuruak. Gainera, 81eko eta 96ko egoerara itzuli gara. Hau da, euskaldunen kopurua ia-euskaldunena baino handiagoa izatera (2001ean ere, baina ia-ia parekoak ziren kopuru biak). Azkenik, aipatu behar da behingoz Deriok %30eko muga gainditu duela.



Derioko etxeetan erabiltzen den hizkuntza nagusia gaztelaniak jarraitzen du izaten, alde handiz. Aipatzekoa da euskara eta gaztelania ez den hizkuntzen erabilerak izan duen igoera.



Ama-hizkuntzari dagokionez, azken 25 urteetan ez da aldaketa nabarmenik gertatu. Gaztelania jaitsi da (batez ere azken 5 urtetan) eta euskara igo da (batez ere azken 5 urtetan). Eta %25eko marrara ailegatu da. Aipatzekoa da Derion euskadunen kopurua %32koa izanik, euskara ama-hizkuntza dutenen kopurua (bakarrik ala gaztelaniarekin) ia-ia parekoa izatea.
----------

2010-01-17

Permalink 13:31:09, Atalak: Kukuke antzerki eskola  

2010ean ere Kukuke antzerki eskolak aurrera darrai

Eta horren proba:











----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution