Artxiboak: Azaroa 2009

2009-11-26

Permalink 10:19:42, Atalak: Aikor  

Aikorrizketan: Gora Euskal Herria? Gora Euskal Harria? Gora Euskal Ardia?

Hilabete honetan Aikor aldizkarian Juan Luis Goikoetxeak argitaratutako artikulua.

- Egun on!
- Zelan hartu halan emon!
- Burua biztuta nator gaur Txori.
- Zer pasetan dok, ba, Luki?
- Paseu? Euskal Herria berbea gauza batzuetarako baino ezin erabili leitekeela.
- Noz bai eta noz ez, ba, mutil?
- Bai euskarako kontuetarako; ez beste ezertarako. Futboleko selekzinoan galarazota dago Gora Euskal Herria esatea, ze hor gora altzau gura dozuna ez da euskara, ezpada kirola, eta kirolean espainola edo frantsesa baino ezin zeintekez izan.
- Baina esan neike, Luki, Gora Euskara Batua?
- Hori bai Txori. Baita: Gora Euskal Gramatika; Gora Euskaltzaindia; Gora Baldintza eta Subjuntiboa! Hori legala da.
- Gora Euskal Harria erabiliko joat, orduan, Luki?
- Et, et, et, kontuz harriekaz! Harria mendiaren zatia da eta mendia geografia danez, Euskal Herriko Geografiarik ez dago; euskararen geografia bai, Euskal Herrikoa ez. Harria ez da legez euskal, harriak espainolak edo frantsesak dira. Barandiaranek topauko megalitoagaitik aldarrika hasi zeintekez: Gora “Pedruscus Vulgaris”, baina ez Gora Euskal “Pedruscus Vulgaris”.
- Halan bada, Gora Euskal Ardia esango joat ala?
- Ezta hori bere Txori! Ze ardia aberea da, ez dau berbarik egiten. Ezin da izan euskal. Ardiak beti esaten dau testu berbera: beeeeee; musikea aldatzen dau: larri dagoenean zarratuago egiten dau bekokorroa edo ozenago; ardiak testua baino gehiago musikea ipintzen deutso testuari. Laster agertuko da kafea hartzen Iñaki Arbilduko, harexeri itaundu.
Ardia –legala bada- ez doa Nafarroatik Lapurdira, ezpada Espainiatik Frantziara.
- Pentzetan joat Luki gaurko hire diskurtsoak garaun guztiak nahastau deustazala. Behin honezkero ez jakiat zer esan be: ardi-txakurra; erdi-txakurra ala txakur erdia?
- Banajoak etxera Euskal Estres hau kentzen.
----------

2009-11-23

Permalink 15:56:11, Atalak: Tximintx  

Bertso afaria antolatu du udalak

Derioko Udalak bertso afaria antolatu dau abenduaren 11rako (barikua).
Bertan, Angel Mari Peñagarikano eta Sebastian Lizaso bertsolariak ibiliko dira bertsotan.

PREZIOA: 10€

IZENA EMATEKO
Epea: Azaroaren 27ra arte.
NON:
Etxebizitza informazio bulegoan
94.406.46.40 telefonoan
etxebizitza@deriokoudala.net helbidean.

----------

2009-11-20

Permalink 09:51:04, Atalak: Tximintx  

Euskararen eguna Txorierrin, aurton Zamudion

Txorierriko Mankomunitateak urtero legez, euskararen eguna dela eta ekitaldiak antolatu ditu Txorierrin, aurton Zamudion.

Honako ekitaldi hauek izango dira:

- Azaroak 27, barikua: bertso-saioa Zamudion, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza eta Unai Iturriagagaz.

- Azaroak 28, zapatua:
12:00tan Umeentzako tailerrak eta puzgarriak
13:00tan Diapositiba emanaldia: Trekkingo Baltoro, GI eta GIIra
19:00tan Taberna ibiltaria

Eta, horrez gain, institutu eta eskoletan ekintza gehiago.

----------

2009-11-19

Permalink 17:18:37, Atalak: Tximintx  

Getarin getari ....

Txorierriko Txepetxako lagunek asteburuko barnetegia antolatu dute hil honen akaburako. Azaroaren 28an eta 29an Getariara joango dira euskaraz praktikatzera. Baina irekia da irteera, eta gura duten guztiek izango dute joateko aukera. Beraz, Tximintxeko kideak animatu gura ditugu Getariara joateko.

Argibideak Txepetxako blogean bertan izango dituzue.

 
----------

2009-11-13

Permalink 11:14:56, Atalak: Tximintx  

“Zorion perfektua” Derion

Asteburu honetan “Zorion perfektua” euskarazko pelikula izango dugu Derioko Gurea zinema aretoan.

NOIZ: Azaroaren 14an, 20:30ean eta azaroaren 15ean 19:30ean.

 

IZENBURUA: “ZORION PERFEKTUA”

ZUZENDARIA: Jabi Elortegi (Bermeo, 1969)

GIDOILARIA: Anjel Lertxundi (eta beste).

AKTOREAK: Anne Igartiburu, Aia Kruse, Alberto Berzal, Felix Arkarazo, Elena Irureta, Zorion Eguileor, Amaia Lizarralde,…

IRAUPENA: 90 min.

ESTREINALDIA: Donostiako zinemaldian.

 

TRAILERRA:

 

Donostiako Zinemaldia estreinatu zen Jabi Elortegi bermeotarrak zuzendutako film hau. Anjel Lertxundi idazle oriotarraren izen bereko nobelan oinarrituta dago eta protagonista nagusia Anne Igartiburu da.

 

 

----------

2009-11-12

Permalink 10:23:21, Atalak: Tximintx  

2009an txarriak ez ziren ezkondu Txarribodan

Zemendiak 7, zapatua, Tximintxen Txarriboda bertso-bazkaria.

Bazkaldu aurretik, trikipoteoa egin dogu tabernetatik. Gazte kuadrila polita batu gara.
(Trikitilariak)


Makinak ondo berotu ostean, “Lagun onak” txokora goaz, Remen, Enrique eta euren laguntzaileek prestatutako bazkari gozoa jatera.

Porrusalda, solomoa piperrakaz, tarta izozkiagaz, kafea eta patxarana, bapo!
(Remen bazkaria prestatzen)


(Bazkaltzen)





(“Tarterak”)


Eta bazkal ostean, bertsolarien txanda. Hiru neska gazte, hirurak bizkaitarrak.
Gustura entzuten doguz.
(Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra)


(Bertsolariak entzuten)





Umoretsu dabiz, berde-berde, gaiak be halangoxeak dira eta.
Azken gaia hauxe: Entzun dogu bertsolari txapeldunari sari extra emongo deutsiela aurten, agertokian dagoan beste bertsolari baten zerbitzua. Zeuek aukeratu!

Iratxe Ibarra:
Igor Elortza “señor perfekto”
danean dabil primeran.
Bizkaiko txapel guztiak daukaz
ta danon ganetik hegan.
Baina gaur ez da ondo ibili,
joan jaku aldasbeheran,
jakin nahi neuke bere ganean
egonda zer sentitzen dan.

Onintza Enbeita:
Ze guapa nauen agertokian
neura txapel barriagaz!
Hotel batera joango naz orain,
noski, Andoni Egañagaz.
Nahiz eta kalbo ta hagin barik
egon zaharraren zaharragaz,
dana hain ondo egiten badau
gero moja sartuko naz!

Oihana Bartra:
Txapelduna neu izango ei naz
argi lotu da jadanik,
nik zerbitzua hartuko neuke
noski Jon Maiarengandik.
Tablaua itxi ta oherantza
eroan behar dot handik
ta behin hasita bardin-bardin deust
txapelagaz edo barik.



Barre piloa egin ostean, amaitu da bertso-saioa, baina gure umorea ez! Dana batu eta trikipoteoan jarraituko dogu herriko tabernetatik giro ederrean. Datorren urtean gehiago!
(Trikipoteoa)

----------

2009-11-05

Permalink 17:10:01, Atalak: Aikor  

Aikorrizketan (II)

Hilero Aikor aldizkarian Juan Luis Goikoetxeak ekarten dabezan Txori eta Lukiren istorioak.

–Egun on Txori!
–Halan ekarri Luki!
–Lezamako istripua zer neska? Itzelezko danbadea hormearen kontra! Hileko bat-eta! Zaurituetarikoak bion ezagunak! Zelan paseu leiteke hori?
–Eztaipanipa! Tren gidariari, hil danari botatzen deutsie batzuk errua, arinegi joan dalako. Jendeak zer daki? Kontua da 2009an lanean hildako 70. behargina izan dala.
–Istripu hau, neskato, zoritxarrez, ez da lehenengoa. Badakizu Bilbon badana kalea “Lezamako trenbide zaharra” deritxana. Handixe pasetan zan antxinako Lezamako trena, 1898an inauguratu zana. Zorigogorrez, 1900ean, urten egin eban errailetatik, eta 1901ean lokomotora bat lehertu jakon. Arrazoi horregaitik-eta, aldatu egin zan; oraingo trenbidea ez da ordukoa. Gaurkoa, 1908an inauguratu zan. Holakoak kontauta, bataren batek kaminoa seguruagoa dala esan leike.
–Bai zera, Luki. Ez da urte askorik itzelezko istripua ikusi nebala Larrabetzutik Lezamarako bidean. Derioko Institutura etozan lau ikasle kotxean –denpora sobra barik– eta Larrabetzutik Lezamarako zatian astoa plantau jaken bide erdian belarri eta guzti, ez arre, ez iso. 120 zaldiko autoak astoa jo eta zentailea laseko triskantzea: gazteak arrakalaz beterik, besoren bat apurtuta-eta, baina sugertez, bizirik. Astoa, ostera, burua haizetako kristaletik barrura, hilik.
–Ostean, haze nahastea asegurukoakaz- eta, ez?
–Asegurukoak epaiketarako datuak batzen ibili ziranean (h)arrantza eta honantza, istripua ikusi eban amama moinodunak konteu eutsien asto difuntuak sarri-sarri gurutzatzen ebala kaminoa auzoko asto emeari bisita egiteko.
–Asto horrek, Txori, bihotza eukan belarriak baino handiagoa. Bego zeruetako lantzarrean aske ze, solte dagoan astoa bedar txarrera eztoa. (Phelixier).
----------

2009-11-04

Permalink 16:26:51, Atalak: Tximintx  

Udagoieneko osterak 10 urte

Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko osterak 10 urte egin ditu aurton. Eta urtero legez, Bizkaiko hainbat herritara eramango ditu euskarazko kultur produkzioak, kalitatezkoak eta erakargarriak.

Programa hasi da dagoeneko, baina oraindik hainbat ekitaldi daude ikusgai.



10 urtetan Osterak ez du Derio ukitu, ea 20. baino lehen gurera datorren ostera egitera udagoienean.

----------

2009-11-03

Permalink 13:05:57, Atalak: Tximintx, Kukuke antzerki eskola  

Halloween Derion

Kukuke antzerki eskolako umeek ere Halloween opsatu egin zuten. Hona argazkiak:













----------

2009-11-01

Permalink 15:03:03, Atalak: Tximintx  

Txarriboda Bertso-bazkaria

----------
Permalink 14:56:59, Atalak: Berbalagun  

Azaroko berbalagun agenda

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution