Artxiboak: Urria 2008

2008-10-31

Permalink 08:49:15, Atalak: Tximintx  

Asteburu honetan, Txorierrin, aukera zabala

Asteburu honetarako planik ez badeukozu, Txorierrin badago zer ikusi eta zertaz gozatu:
 
- AZAROAK 1, ZAPATUA:
 
ZER: "Bertsotramarrazkya"

NON: Sondikako kultur etxean

ORDUA: 20:00etan
SARRERA: 6€
 
INFORMAZINO GEHIAGO GURE BLOGEAN: www.blogari.net/tximintx
 
 
- AZAROAK 2, DOMEKA:
 
GOIZEZ,
ZER: Zamudioko azokea.
NON: Kotxozulo parkean.
ORDUA: Goizean zehar.
 
 
ARRASTIZ,
ZER: Bizkaiko Bertso Txapelketako final laurdena.
BERTSOLARIAK:
NON: Larrabetzuko frontoian.
ORDUA: 17:30ean
SARRERA: arruntak 8€ // gaztetxoak 3€
 
INFORMAZINO GEHIAGO: www.botasarean.biz
----------

2008-10-26

Permalink 22:52:26, Atalak: Tximintx  

BERTSOTRAMARRASKYA Sondikan



Tramagilea: Xabi Paya
Bertsolariak: Onintza Enbeita, Fredi Paia, Uxue Alberdi, Sustrai Colina
Marrazkilaria: Patxi Gallego
Bertsolariek beti euki izan dabe esakera zahar bat kontran: irudi batek mila berbak baino gehiago balio dau. Munduko bertsorik onenak ezin dau adierazo, antza, irudi txarrenak beste. Beti esaldi hori gogoratu beharra etsigarria da bertsolarientzat. Baina… bertsoari irudia gehitzen badeutsagu? Bertsolariek berbaz dinoena begiz ikusiko bagendu? Gehiago hondino: bat-bateko irudiek bat-bateko bertsoak sortuko balitue? Galdera horreen erantzuna da Bertsotramarraskya. Saio barritzaileak pantaila handian sartu gura ditu bertsoak, irudigilearen zertzeladei bat-bateko soinua emonda. Batuketak oin arteko esakeraren aurkakotasuna apurtzen dau: ea zer emon leikien mila bertsok eta mila irudik alkarregaz!

SONDIKA
Sondikako Kultur Etxea
Azaroak 1, zapatua
Sarrera: 6 €
Ordua: 20:00etan
----------

2008-10-22

Permalink 18:09:03, Atalak: Tximintx  

TXARRIBODA - Bertso Bazkaria

----------
Permalink 18:06:59, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda. URRIA (II)

Hemen dituzue aukera gehiago
----------

2008-10-15

Permalink 11:01:38, Atalak: Berbalagun  

Gaur gure Berbalaguna Deia egunkarian

Gaur Deia egunkarian gure Berbalagun programaren inguruko artikulua argitaratu dute. Hona hemen:

empiezan fila de SUBTITULO -->empiezan 3 filas de AUTOR -->
Berbalagun proiektu berria proposatu dute Txorierrin
Euskaraz aritzeko taldeak sortu eta bultzatuko dira eskualdeko sei udalerrietan.
e ENCABEZAMIENTO DE NOTICIA -->abla de NOTICIA -->e> 
Derio. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea Osatzen duten udalerriek Totoan enpresaren bitartez, Berbalagun Plana jarri dute martxan barriro, Txorierriko Mankomunitateko herrietan Euskara erabilera trinkotzeko. Proiektu honen bitartez euskaraz dakitenak bildu egiten dira, euskaldun zaharrak ikasle berriekin, denen artean euskaraz hitzegiteko.

Egitasmoaren barruan, euskararen normalizazioa bilatzen da Txorierrin, honen erabilera sustatuz eta bide batez, handituz. Horretarako, euskal komunitateak sortu eta daudenak indartuko dira, txorierritarrek berez daukatenak aprobetxatuz eta zabalduz. Ezinbestekoa da beraz, euskararen alde biltzen direnen parte hartzea lortzea.

Plana martxan zegoen jada Larrabetzun eta Derion, eta orain hedatu egin da beste lau udalerrietara, beti ere, Euskara Teknikariaren gidaritzapean. Izena emateko, Toxorierriko Berbalagunen telefonora deitu daiteke edota mankomunitatetik pasatu, gainera, Euskara elkarteek ere, Tximintx, Lagatzu, Zorrizketan edota Arrekikili-k eta eskualdeko AEK eta Udal Euskaltegiak ere informazioa eman dezakete. >L.U.

----------

2008-10-14

Permalink 18:06:03, Atalak: Berbalagun  

Txorierriko Berbalaguna sustatzeko akordioa

Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute mintzapraktika programak sustatzeko, horien artean Txorierriko programa. Informazio gehiago hemen eta hemen.
----------

2008-10-12

Permalink 20:06:24, Atalak: Tximintx  

Larru haizetara antzerki obra Derion

Ez ahaztu. ostiral honetan Derion- Bikoteatroa konpainiaren "LARRU HAIZETARA" antzerki obra. Urriak 17, 20:30etan, Gurea aretoan. Prezioa 5 (Sarrerak salgai Derioko etxebizitza udal informazio bulegoan).





----------

2008-10-06

Permalink 18:02:23, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda URRIA (1)





Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------

2008-10-03

Permalink 14:16:51, Atalak: Berbalagun  

Oraindik eman dezakezu izena Berbalagunen

Beste herri batzuetan (eta gurean ere) egiten dena ikusteko, hona bideotxo bat:

----------

2008-10-02

Permalink 17:43:21, Atalak: Bestorrene, Aikor  

Marmolgintzaren urrezko urte haiek

Vista Alegre hilerriari Derioko kanposantua esan ohi zaio. Argitu beharra dago, hala ere, izan, Bilboko hilerria dela. Eta Zamudio eta Derioko lurretan daudela hilerria bera eta hari lotutako beste eremu batzuk. Gauzak asko aldatu dira inguru horretan azken urteotan. Garai batean, edonon ikusten ziren marmolgintza tailerrak; 15 baino gehiago izan ziren. Gaur egun, banaka batzuk baino ez dira gelditzen.

Beste garai bateko artelanak

Bilbok kanposantu berri eta handi bat eraikitzea erabaki zuen XIX. mendearen azken aldera, Begoñakoa txiki gelditu zitzaiolako. Txorierrin lurrak erosi, eta Vista Alegre egin zuen. Lezamako burdinbidea ere garai hartakoa da, eta arrazoi beragatik egin zuten: gorpuak eta bisitariak ekartzeko eta, horrela, hilerriari zerbitzua eman ahal izateko.
Kanposantua 1901ean inauguratu zuten. Orduan, inguru hartan zerbitzu berriak sortu beharra etorri zen. Garrantzitsuena: marmola landuko zuten enpresak. Batzuk kanpotik etorri ziren, Galiziatik, Leonetik, Italiatik, Gipuzkoatik... eta bertoko batzuek ere hartu zuten ofizioa. Esaterako, 80ko hamarraldian marmolgintza arloko 16 enpresa izan ziren. Gehienek kanposanturako egiten zuten lan, baina batzuek kanporako ere egiten zituzten lanak. Enpresa txikiak ziren, lauzpabost lagunekoak; handienak 10 langile inguru izango zituen. Hona hemen garai hartako tailer batzuen izenak: Edu Bulunburu, Hermanos Sarasola, Txaldi (aita eta semea), Azkuna, Nikolas Gonzalez, Antonio Madariaga, Lazaro Alvarez, Jose Mari Iñarra, Juan Rey. Pedro Madariaga, Elio Madariaga, Asensio Landeta, Patxi Zallo, Carlos Arevalo “Txato”, Goyo Garcia, Luis Zapatero...


Luis zapatero, kanposantu ondoko tailerrean, aspaldiko argazki batean

Ohituren aldaketa
Azken 20 urteotan, aldaketa handiak izan dira gure gizartean kanposantuei eta hildakoak ehorzteko moduei dagokienez. Ohituren aldaketek eta espaziorik ezak harriaren eta marmolaren beharrizana asko gutxitzea ekarri dute. Alde batetik, gero eta gehiago dira erraustea nahiago dutenak; eta bestetik, panteoi eta sepultura gutxi egiten dira. Hilobietan jartzen den apaingarri bakarra marmolezko plaka izaten da.
Marmoldegiak ixten joan dira apurka-apurka, eta Txorierrin zortzi bat baino ez daude orain. Haietako hiruk edo lauk Txorierriko kanposantuetarako lanak egiten jarraitzen dute, baina gehienek eraikuntzara bideratu dute beren jarduna: sukaldeak egiten dituzte, atariak, fatxadak... Beste alde batetik, lanen mekanizazioak asko murriztu du langileen beharrizana. Materialen jatorriari dagokionez, berriz, ez da aldaketa handirik izan:
-Kare harria: Markinatik zekarten lehen; orain, Debatik
-Marmola: Italiatik eta Almeriatik zetorren lehen; orain ere bai.
-Granitoa: gehiena Hegoafrikatik dator, baina beste leku batzuetatik ere.
-Bestelako harriak: lan artistikoetarako erabiltzen ziren lehen; gaur egun marmol mota asko dago eraikuntzarako. Munduko leku askotatik dakartzate.


Behar diren zenbakiak sartuz makinak berak egingo du ia dena

Marmolezko artelanak
Ez da oso aspaldi burdinazko zinta luzeak, area eta ura erabiltzen zirela harritzarrak ebakitzeko. Ostean, zizela eta mailua izan ziren lanabes nagusiak. Tailerrean egin ostean, idiek tatarrez eramaten zituzten piezak jarri behar ziren lekuraino, eta palankak eta poleak erabiliz muntatzen zituzten. Gaur egun ordenagailuz maneiatzen diren makinen bidez ebaki daitezke harritzarrak, eta inskripzioak idatzi. Piezak mugitu eta euren lekuan jartzeko, kamioiak eta lumak erabiltzen dira. Beraz, zerikusirik ez. Teknikak ez ezik arlo artistikoak ere aldaketa garrantzitsuak izan ditu. Vista Alegre kanposantuan XX. mendearen hasierako artelan ederrak daude, arkitekto ezagunek sinatuak eta eskultura nabarmenez apainduak. Lucanini italiarra eskultorerik preziatuena izan zen bere garaian. Txabarri, Ibarra, Lezama-Legizamon eta Bizkaiko beste familia aberats batzuen panteoiak erdiko kale nagusian ikus daitezke oraindik. Hala ere, hilerriak lehengo handitasuna galtzen joan da denboraren poderioz, eta lan arruntagoak egin dira azken urteotan. Juan Rey, orain dela gutxi Derion hil dena, marmolgintza artelan gisa landu duen azkenetakoa da, beharbada.


Juan Isidro Zapatero "Txaldi", marmolari jubilatua

Juan Isidro Zapatero “Txaldi” “Lan gogorra izan arren, garai onenak ezagutu ditut”
Badira urte batzuk jubilatu zela, eta orain dela gutxi ebakuntza egin diote herniatik. Marmolgintzak utzitako gaitzak, beharbada. Marmolarien lana gogorra zela dio, baina urterik onenak bizi izan zituela, lana denontzat zegoela. “Aita Txaldi ere gaztea zela hasi zen marmolgintzan, eta neuk ofizioa hartu nuen 60ko urteetan. Ia mendea amaitu arte ibili naiz lanean. Ofizioaren bilakaera bizi izan dut; hala ere, ez dut ikusi lan ikusgarririk egitea; haiek lehenago egin ziren. Hargintza egiten genuen hasieran, eta harrizko blokeak lantzen genituen. Zizela, punta-zizela eta mailua erabiltzen ziren horretarako. Geroago, 1975. urtearen inguruan, granitoa merkatura sartu eta harri meheak hasi ginen erabiltzen. Lanak harri-xaflez egiten genituen, rotaflexak erabiliz. Lanak kanposantu askotarako egin ditut, garai hartan lan handia zegoen eta: Gernika, Balmaseda, Sopuerta, Espinosa... Guztiok denetarik egiten genuen, baina egia da batzuk trebeagoak zirela lan batzuetan; hizkiak grabatzen, adibidez. Nire garaiko gehienak jubilatu egin dira, eta marmoldegiak apurka-apurka ixten joan dira”
----------

2008-10-01

Permalink 11:41:10, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun: aurkezpena

Txorierriko Mankomunitateak eta Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak Berbalagun proiektua antolatu dute.

ZER DA BERBALAGUN?

Berbalagun mintzapraktika programa bat da. Bertan, euskaraz berba egiteko ohitura duten pertsonak, ohiturarik ez dutenekin (“euskaldun berriak” eta “euskaldun zaharrak”) elkartzen dira euskara praktikatzeko.

Eta zer egiten dute? Astean behin elkartu eta ordu betez bakoitzari gehien gustatzen zaiona egin (kafe bat hartu, paseo bat eman, musean jokatu, kantatu, mendira joan, ...) baina BETI EUSKARAZ!!

Berbalagun Larrabetzun eta Derion martxan egon da eta primeran funtzionatu duela ikusita, Txorierri osora zabaltzea pentsatu da. Horretarako zuon laguntza ezinbestekoa da eta horregatik guztioi animatu gura zaituztegu Berbalagunen parte hartzera.

Beraz, badakizu, euskara ikasten ari zaren hori edo euskaltegitik aspaldi pasatakoa eta erdi ahaztuta daukazun horietakoa bazara eta praktikatu gura baduzu, hauxe da zure aukera! Berbalagun!

Eta Euskaldun zaharra edo euskaldun osoa bazara eta euskara ikasten dabilen horri lagundu gura badiozu, lotsagatik edo konfiantza faltagatik ez baduzu dakizun

euskara eder hori asko erabiltzen eta praktikatu gura baduzu edo, beste barik, lagunarte ederrean eta euskararen alde astean ordu bete bat egin gura baduzu, animatu eta etorri Berbalagunera!

EMAN EGIZU IZENA BERBALAGUNEN!

- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.

- Euskaraz berba egin gura duen lagun bat edo birekin elkartuko zaitugu.

- Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako alkartu: kafetxoren bat hartzeko, ibiltzera joateko, ...

- Helburua euskaraz berba egitea da, ez dira klaseak.

INFORMAZIO GEHIAGO edo APUNTATZEKO:

Telf.: 635.75.35.95 / e-mail: txorierri.berbalaguna[abildua]gmail.com

rong>La Mancomunidad de Txorierri y la federación de Asociaciones de Euskera de Txorierri, Totoan, han organizado el programa Berbalagun.

¿ QUÉ ES BERBALAGUN?

Berbalagun es un programa de prácticas orales en euskera, en el cual se juntan, personas que tienen costumbre de hablar en euskera con personas que no la tienen (“euskaldun berris” yeuskaldun zaharras”) para hablarlo y así practicarlo.

¿Y qué es lo que hacen? Se juntan una vez por semana y durante una hora hacen lo que más les guste ( tomase un café, dar un paseo, jugar al mus, cantar, ir al monte, … ) pero ¡SIEMPRE EN EUSKERA!

El programa Berbalagun ha estado funcionado en Larrabetzu y Derio y viendo los buenos resultados, se ha decidido extenderlo a todo el Txorierri. Para ello, vuestra ayuda es imprescindible y por eso queremos animaros a todas-os a participar en Berbalagun.

Por lo tanto, ya lo sabes, sí estás aprendiendo euskera o sí hace tiempo que pasaste por el euskaltegi y lo tienes medio olvidado y lo quieres practicar, ¡esta es tu oportunidad! ¡Berbalagun!

Y sí eres euskaldun zaharra y quieres ayudar a aquel que quiera aprenderlo o por pura vergüenza o falta de confianza no usas ese euskera tan bonito que sabes y lo quieres practicar o, simplemente, quieres aportar una hora a la semana a favor del euskera ¡anímate y ven a Berbalagun!

¡APÚNTATE A BERBALAGU

- Es suficiente tener una hora libre a la semana.

- Te juntaremos con una o dos personas que quieran hablar en euskera.

- Vosotros decidiréis dónde, cuándo y para qué: para tomar un café, para ir a pasear, ...

- El objetivo es hablar en euskera, no son clases.

MÁS INFORMACIÓN e INSCRIPCION:

Telf.: 635.75.35.95 / e-mail: txorierri.berbalaguna[abildua]gmail.com

 

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution