Artxiboak: Ekaina 2008

2008-06-25

Permalink 10:37:22, Atalak: Tximintx  

Alkatea gutaz berbetan

Aurrekoan enteratu ginen Derio Berbetan blogari esker, gure herriko alkateak, Lander Aiarzak, Tximintxeri buruz egin zuela berba Berria egunkarian egin zioten elkarrizketa batean. Hona hemen alkateak esandako hitzak:

Euskararen inguruan hainbat kanpaina jarri duzue martxan. Zein helbururekin? Euskarazko egunkari batean publizitatea egiteak badu abantailarik? Zergatik aukeratu duzue Berria egunkaria?

Euskararen aldeko politikak lehentasuna du gure eguneroko jardunean, bai udalean bai udaletik kanpo; udaletxean funtzionario euskaldunak izan behar ditugu, herri administrazioarekin edozein hizkuntza ofizialetan komunikatu nahi duten herritarrei erantzuna emateko gai izan daitezen.
Zorionez, hizkuntz normalizazioaren aldeko udal talde nekaezina dugu: Tximintx Euskara Elkartea. Esaterako, beraiekin batera, euskara ikasi eta kalean erabiltzeko Berbalagun proiektua abiarazi genuen, eta izan duen arrakasta ikusita, Txorierriko haran osora zabalduko da. Horrez gain, Derioztarren Euskera liburua egiteko eta argitaratzeko lanean parte hartu genuen. (...)

Kontu bat bakarrik: azken hilabetean Tximintx agertu da Berrian azken bost urteetan baino gehiago (jaiak direla eta artikulu osoa, azken bi emanaldi nagusien entresaka kultura arloan, Landerren elkarrizketa). Zergatik ote?
----------

2008-06-23

Permalink 14:10:13, Atalak: Tximintx, Aikor  

Derioztarrak mundura!

Testua: Ixone Zubieta, Tximintx euskara elkarteko kidea



Nori ez litzaioke gustatuko munduko bazter guztiak ezagutzea, bertan dauden paisaia bitxiak ikustea eta, zelan ez, munduan dauden kultura eta ohitura hain ezberdinetan murgiltzea. Baina, lastima, gehienok ez daukagu ez astirik, ez dirurik hori egiteko.
Uda heltzear dagoela, ohikoa izaten da galdera hau: “Zu, nora zoaz oporretan?” Eta erantzuna zenbat eta herrialde exotikoagoa izan, hainbat hobea dela ematen du. Baina, ze demontre, aukera izan ezkero…

Ekainaren hasieran, astebetean zehar, munduko kontinente ezberdinetan bidaiatzen ibili diren herritarren istorioak entzuteko aukera paregabea izan genuen Derion. Bakoitzak herrialde hori aukeratzeko arrazoiak, bidaiatzeko modua, bertakoekin izandako harremanak eta aurkitutako trabak kontatu zizkigun, baita ikusitako paisaien hainbat argazki erakutsi ere.
Gu ere haiekin ibili gara astebetez, arratsalde bakoitzean mundu zahar honetako kontinente batetik, eta guzti hori Deriotik mugitu gabe. Eskerrik asko gurekin esperientzia hori konpartitu nahi izan duzuen guztiei, nik, behintzat, asko disfrutatu dut eta!
Ondo pasa oporretan, zoazen lekura zoazela, eta ea datorren urtean Derioko puntu ezberdinetan zure bidaiaren zati txiki bat konpartitzeko aukera daukagun.
----------

2008-06-12

Permalink 20:07:27, Atalak: Tximintx  

Ino, Ino, Ino... Badator Bonbardino

Umeok ez galdu hurrengo ekitaldia
----------

2008-06-11

Permalink 17:01:13, Atalak: Tximintx  

Gronholm metodoa gaur Derion

Gaur iluntzeko 19:30tan Gronholm metodoa izeneko antzezlana izango da Gurea aretoan. Txorierriko Mankomunitateak antolatu du emanaldia eta 3 euro balio du sarrerak.

----------
Permalink 15:25:49, Atalak: Berbalagun  

Zapatu honetan Mintzaeguna

Zapatu honetan izango da Mintzaeguna Getxon, Egizu eta Topaguneko lagunek antolatua. Deriotik berbalagun batzuk joango gara Getxora, iaz Donostiara joan ginen moduan.

----------

2008-06-09

Permalink 16:05:53, Atalak: Tximintx  

Bost kontinente

Txerra Rodriguez tximintxkideak bere blogean Derioztarrak bost kontinenteetan hitzaldi zikloari buruzko iritzia eman du. Hona hemen bere artikulua:

Pasa den astean nire herriko euskara elkarteak ekimen polit bezain interesgarria jarri zuen martxan: Derioztarrak 5 kontinenteetan.

Eta zertan datza? Ba, aste osoan zehar hainbat derioztarrek kontatu zuten euren bidaiaren bat, euskaraz eta jendaurrean, argazkiz eta mapaz hornituta. Astelehenean Ozeania izan behar zen, baina emaleak, lan arazo batzuk tarteko, ezin izan zuen hitzaldia eman eta Txinari buruzko emanaldia egin zuen Udanek. Asteartean Afrika, asteazkenean Amerika eta ostegunean Asia. Eta dena borobiltzeko, barikuan Jon Maiaren Apaizac obeto.

Herriko jendeak bere bidaiak kontatzea. Sinplea da ideia. Eta herriko hainbat lekutan (aurten euskaltegi biak, CANtxa, Trippy taberna eta Gurea aretoa). Eta emaitza? Ba, bost hitzaldien artean 100 pertsonatik gora, batez beste 25 hitzaldiko (kontuan hartuta Deriok 5.000 biztanle duela eta horietatik %30 gutxi gorabehera euskalduna dela).

lang="EU"> Eta, gainera, inguru hurbilean eragiten, auzo-komunitate-herrian eragiten. Fishmanen ereduaren arabera, eragin beharreko oinarrizko esparruan. Eta merke, oso merke egin daitekeen hitzaldi zikloa, 0tik gertu du kostuak. Euskararen erabilera ez du normalizatuko, ez horixe. Baina aurrerapauso xumea da norabide egokian. Hurbila, gertukoa, motibatzeko modukoa. Datorren urtean berriro egingo dugu(te).
----------

2008-06-08

Permalink 18:28:05, Atalak: Tximintx  

Derioztarrak 5 kontinenteetan + Apaizac obeto (Jon Maia). Argazkiak.

Amaitu da bidaien astea. Hemen dituzue bertan ateratako argazki batzuk.

----------
Permalink 18:17:58, Atalak: Tximintx, Berbalagun  

Argazkigintza ikastaroa

Berbalagunak antolatuta argazkigintza ikastaroa burutu dugu. Hona hemen bertako argazki batzuk.



----------
Permalink 18:04:04, Atalak: Tximintx  

San Isidroko kontzertuko argazkiak

Hemen dituzue San Isidro jaietako kontzertuko argazki batzuk.



----------

2008-06-06

Permalink 23:50:41, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda EKAINA (I)

Badator uda eta egun luzeak. Hemen dozu aukera aprobetxatzeko. Animo.



Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------
Permalink 07:55:25, Atalak: Tximintx  

Gaur Apaizac obeto

Eta gaur, Derioztarrak 5 kontinenteetan zikloari amaiera emateko, Jon Maia izango dugu Gurea aretoan arrastiko 8etan Apaizac obeto izeneko hitzaldiarekin. Hitzaldi honek Euskal Herritik Ternuara egindako bidaia kontatzen du.
----------

2008-06-05

Permalink 09:40:41, Atalak: Tximintx  

Eta gaur Birmania

Astelehenean Txina, martitzenean Mozanbike, eguaztenean Wall Mapu (maputxeen herria) eta eguenean Birmania, Myanmar. Derioztarrak bost kontinenteetan. Eta bihar, amaitzeko, Ternua.

Gaur arrastiko 8etan Cristina Gagok eta Jose Carlos Loresek Trippy tabernan (Elenarenean) Birmaniari buruzko bidaia-kronika egingo dute. Zoritxarrez, aktualitatez blai dago herri hau. Badakizue, hurreratu gaur arrastian Trippyra eta gozatu hitzaldiarekin.
----------

2008-06-04

Permalink 10:11:21, Atalak: Tximintx  

Gaur Aner Mentxaka Udal Euskaltegian

Gaur beste hitzaldi bat daukagu Derion, Derioztarrak bost kontinenteetan hitzaldi zikloaren barruan. Gaurko honetan Amerika tokatzen da. Aner Mentxakak emango du hitzaldia. Iaz Txilen izan zen, Maputxe indiarren lurretan barrena.

Hitzaldia arrastiko 8etan izango da Udal Euskaltegian.
----------

2008-06-03

Permalink 15:12:46, Atalak: Tximintx  

Gaur Iñigo Urrutia CANtxan

Gaur Derioztarrak 5 kontinenteetan hitzaldi zikloaren barruan Iñigo Urrutia derioztarra izango da CANtxan, arrastiko 8etatik aurrera.

Iñigok Mozanbikera egindako bidaia kontatuko digu bertan ateratako argazkien laguntzarekin. Esan bezala, CANtxan, udaletxe ondoan (lehengo Caja Laborala zegoen tokian).
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution