Mezua: Idaho: airean joan eta behea jo

2008-04-10

Permalink 09:06:30, Atalak: Aikor  

Idaho: airean joan eta behea jo


Juan Luis Goikoetxearen testua

Pedro Bilbao Arrietakoaren ahotik jaso dut esaldi hori, Amerikara ardi-jagole joan zenarenetik. Pedro izatez, euskalduna da, euskaraduna, globalizazio aroan ere, doala doan lekura unibertsoa euskal bilakatzen duena; hizkuntzaren kanpaiari euskal hotsa, berbotsa ateratzen diona.
Gaur egun, kanpaien aldekoak nahiz aurkakoak dira gure artean. Derion bizi den Urlia elizara hurreratu da, abade parrokoari kanpaiak isilarazteko eskatuz, ezin egin duela lorik-eta. Ez daki, hurrean, bera Derioratu aurretik, bazela euskararen kanpaia.
Sandiaren eta Berendiaren seme-alaba hamazortzi urtekoak erdaraz bizi dira, euskaraz ikasi arren. Gurasoen kanpaia egunero dabil ekinean saminez errepikaturik: “Egizue euskaraz, ba!”. Gazteok, ordea, gor, krudel guraso euskaldunei erdal kanpai hotsak jotzen ze, “Mihin bako arrana, sasiak jan!” dio esaera zaharrak. Lehenago ere, Angeluseko kanpaiak entzutean, txapela erantzirik sinestedunak errezoa, aldameneko astoak, ordea, ederrak belarriak, baina ahoa belarrera.
Aspaldiko urteetan, bestalde, herriaren ahoa kanpaiak izan ohi ziren. Landetako ardien edo basabehien arranaren nagusia dorreko kanpaia zen. Zoli-zoli entzun zitekeen kilometroetara haren din-dana. Gure egunotan, ordea, jo egiten dira Txori Herrietako kanpaiak, baina eurek baino dezibelio handiagoko hotsa sortzen dute beste tramankulu eta makinatzar askok.
Eskerrak Txorierrin Aikor kanpai handia entzuten dugula. Jabi Agirrek “jubilaroa” berba polita sorturik 69. Aikorreko kanpaiak zabaldu du herririk herri, beste hamaikatxo albiste interesgarrirekin batera.
Sarri, aro digital honetan, urruneko kanpaiak entzuten ditugu hurrago geureak baino, Txinakoak edo Kontxintxinakoak. Hala ere, tinko baieztatuko dugu: “Hizkuntza bakoitzak bere barruan du herri horren muin eta esentzia, esango genuke. Hizkuntzaz aparte ba omen dira beste berezitasun batzuk; baina, nire ustez, euskara adinakorik ez dugu”. (Jesus Altuna antropologoak 59. Administrazioa Euskaraz aldizkarian).
Arrietako Pedro artzainak euskal kultura zabaltzen du, euskaraz pentsatzen du –ingelesa ere jakinik-, kanpaiari euskal hotsa ateratzen dio. Zelan, bestela burutara etorri: Idaho, airean joan eta behea jo?

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution