Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-30

Permalink 18:20:10, Atalak: Aikor  

Berbalagun agenda MAIATZA (I)

Maiatzean badozu non ibili. Aprobetxatu.
----------

2008-04-28

Permalink 14:30:34, Atalak: Tximintx  

Derioztarrak ahotsak.com-en

Orain dela gutxi aurkeztu dute ahotsak.com webgunea. Webgune horren helburua da Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea.

Martxan jarri eta gutxira euskara elkartea ahotsak-eko kideekin harremanetan jarri zen eta guk egindako lana eurei eskaini, euren webgunean para dezaten. Esan eta egin. Ahotsak-eko kideek derioztarren berbak denon eskura jarri dute euren webgunean.

Eta hau hasiera baino ez da. Aurrerantzean elkarlana estutuko dugu ahotsak-eko kideekin.

Derioko hizkera eta ahozko ondarea

Derioztarren euskara

----------

2008-04-22

Permalink 15:55:20, Atalak: Tximintx, eguenak  

Bariku honetan Film laburrak Derion

Bariku honetan, hilak 25, Deriora etorriko da Topaguneak antolatzen duen Film Laburren Zirkuitua. Gaueko 21:30tan izango da Derioko Gurea aretoan. Sarrerak 3 euro balio du helduentzat eta 2 euro umeentzat. Dena den, nahi duenak mezu honi erantzuna emanez, gonbidapenak lortu ditzake (10 gonbidapen ditugu erantzuten dutenen artean banatzeko).

Film laburrei buruzko informazioa bideoan:




Filmen sinopsiak
----------

2008-04-13

Permalink 15:55:06, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda APIRILA (II)



Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------

2008-04-10

Permalink 09:06:30, Atalak: Aikor  

Idaho: airean joan eta behea jo


Juan Luis Goikoetxearen testua

Pedro Bilbao Arrietakoaren ahotik jaso dut esaldi hori, Amerikara ardi-jagole joan zenarenetik. Pedro izatez, euskalduna da, euskaraduna, globalizazio aroan ere, doala doan lekura unibertsoa euskal bilakatzen duena; hizkuntzaren kanpaiari euskal hotsa, berbotsa ateratzen diona.
Gaur egun, kanpaien aldekoak nahiz aurkakoak dira gure artean. Derion bizi den Urlia elizara hurreratu da, abade parrokoari kanpaiak isilarazteko eskatuz, ezin egin duela lorik-eta. Ez daki, hurrean, bera Derioratu aurretik, bazela euskararen kanpaia.
Sandiaren eta Berendiaren seme-alaba hamazortzi urtekoak erdaraz bizi dira, euskaraz ikasi arren. Gurasoen kanpaia egunero dabil ekinean saminez errepikaturik: “Egizue euskaraz, ba!”. Gazteok, ordea, gor, krudel guraso euskaldunei erdal kanpai hotsak jotzen ze, “Mihin bako arrana, sasiak jan!” dio esaera zaharrak. Lehenago ere, Angeluseko kanpaiak entzutean, txapela erantzirik sinestedunak errezoa, aldameneko astoak, ordea, ederrak belarriak, baina ahoa belarrera.
Aspaldiko urteetan, bestalde, herriaren ahoa kanpaiak izan ohi ziren. Landetako ardien edo basabehien arranaren nagusia dorreko kanpaia zen. Zoli-zoli entzun zitekeen kilometroetara haren din-dana. Gure egunotan, ordea, jo egiten dira Txori Herrietako kanpaiak, baina eurek baino dezibelio handiagoko hotsa sortzen dute beste tramankulu eta makinatzar askok.
Eskerrak Txorierrin Aikor kanpai handia entzuten dugula. Jabi Agirrek “jubilaroa” berba polita sorturik 69. Aikorreko kanpaiak zabaldu du herririk herri, beste hamaikatxo albiste interesgarrirekin batera.
Sarri, aro digital honetan, urruneko kanpaiak entzuten ditugu hurrago geureak baino, Txinakoak edo Kontxintxinakoak. Hala ere, tinko baieztatuko dugu: “Hizkuntza bakoitzak bere barruan du herri horren muin eta esentzia, esango genuke. Hizkuntzaz aparte ba omen dira beste berezitasun batzuk; baina, nire ustez, euskara adinakorik ez dugu”. (Jesus Altuna antropologoak 59. Administrazioa Euskaraz aldizkarian).
Arrietako Pedro artzainak euskal kultura zabaltzen du, euskaraz pentsatzen du –ingelesa ere jakinik-, kanpaiari euskal hotsa ateratzen dio. Zelan, bestela burutara etorri: Idaho, airean joan eta behea jo?
----------

2008-04-09

Permalink 14:15:49, Atalak: Tximintx, Aikor  

Aikorreko txokoetan ere bagaude

Aikor herri aldizkariak Txokoak izeneko leku berria egin du bere webgunean. Eta han ere Tximintxek bere lekua izan badu.

Bi lekutan jarraitu ahal izango duzue gure ekimenen berri. Gozatu eta erabili (mingaina).
----------
Permalink 10:06:51, Atalak: Tximintx  

Apirilean hainbat aukera Derion

Apiril honetan Derion hainbat aukera dago. Euskarazko zenbait ekitaldi antolatu dira eta horien berri eman nahi dizuegu:

- Apirilak 12 eta 13 (zapatu eta domeka): Fraklin eta Lakuko altxorra, film emanaldia, Gurea aretoan.

- Apirilak 19 eta 20 (zapatu eta domeka): Lainomendi dantza taldearen 18. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldia, horiek guztiak euskaraz.

- Apirilak 20 (domeka): Derioko liburutegiak antolatuta (Txorierriko besteekin batera) Tolosara irteera, Lizardiren bideak egitera.

- Apirilak 25 (barikua): Tximintxek antolatua,  Film laburren emanaldia Gurea aretoan, gaueko 21:30tatik aurrera.

 
----------

2008-04-02

Permalink 12:50:35, Atalak: Aikor  

Euskarazko Film Laburren Zirkuitua Deriora helduko da hil honetan


2008ko Apirilak 2 - aikor
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskarazko Film Laburren Zirkuituaren bosgarren edizioa aurkeztu berri du. Zirkuitua hamar laneko 38 emanaldik osatzen dute eta apirilaren 3tik 15ean egingo dute Euskal Herrian zehar.
Zirkuitua apirilaren 25ean, barikuz, ailegatuko da Txorierrira; Deriora, hain zuzen ere. Gurea Aretoan film labur hauek eskainiko dira: Unrest eta All about Eves (Gentzane Agirre), Azken trena (Mikel Alvarez), Columba Palumbus (Koldo Almandoz), Momorro (Asier Mendoza), Itzalak (Iñigo Kintana), Ardauaren negarra (Logela Multimedia), Anteojonudoak (Kalageli taldeak), Zeruari (Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñano) eta Bestaldean (Trastaka Ekoizleak). Azken hirurak Topaguneak antolatutako Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyaren hiru edizioetan saritutako lanak dira. Emanaldia iluntzeko 9:30ean izango da eta horren ardura Tximintx Euskara Elkarteak hartuko du.
Plaza berriak euskal egileentzat
Film Laburren Zirkuituaren bidez, Topaguneak eta federazioa osatzen duten euskara elkarteek aukera ematen dute euskarazko film laburren produkzioa ezagutarazteko. Era berean, ekarpena egiten dute herrietako kultur eskaintza aberasteko. Federazioak bere gain hartzen du filmak bilatzeko, aukeratzeko eta banatzeko lana, eta nahi duten elkarte guztiei euren herria zirkuituan sartzeko aukera ematen die.
Beste alde batetik, Zirkuituak plaza berriak eskaintzen dizkie euskal egileei, euren lana ezagutzera eman dezaten. Antolatzaileek apustu berezia egingo dute aurten. Izan ere, zirkuituan ´beteranoak’ diren Almandoz eta Kintanaren lanekin batera, bidea egiten hasi diren Gentzane Agirre edo Asier Mendoza, besteak beste, gonbidatu dituzte bosgarren ediziora.
Ikusleak eta egileak elkarrengana hurbiltzea ere beste helburuetariko bat da. Hori dela-eta, saio askotan solasaldia egingo da egileekin proiekzioaren ondoren.
----------

2008-04-01

Permalink 22:16:22, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda APIRILA (I)

Apirila kargatuta dator. Ez galdu aukerarik.


Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution