Artxiboak: Urtarrila 2008

2008-01-31

Permalink 11:11:35, Atalak: Berbalagun  

Larre-gain: sagardoa nahi?

Urtero legez, Txepetxa AEKko lagunak Sagardotegira joango dira, beste behin ere Larre-Gainera. Otsailaren 16an joango dira eta izena emateko azken eguna otsailaren 12a izango da.

Autobusa arrastiko 18:00tan irtengo da Mungiatik, eta 18:10tan Derion izango da. Sagardoa dastatu eta gero, Hernanira joango dira. Izan ere, itzultzeko autobusa 04:00tan irtengo da Hernanitik.

Berbalagunok eta Tximintx kideak ere animatuta zaudete sagardotegira joateko. Ahoa irekitzen joateko, iazko irteeraren kronika.

----------

2008-01-30

Permalink 23:38:12, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda OTSAILA (I)

Otsaila bete beteta dator. Aukeratu eta ondo pasa.


Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------

2008-01-29

Permalink 18:18:15, Atalak: Tximintx, Berbalagun  

Asteburuko argazki biduma


Domeka honetan Berbalagunok joan gara Leintz-Gatzagara. Bertako gatz museoa ikusi ostean, Aitzorrotzera joan ginen. Eguraldi ezin hobea egin zuen eta bertako paisaiak ere bikainak izan ziren.









Eta arrastian Santi Mamiko baseliza ondoan, Kanporamartxo, txorizoak eta xolomoa, sua eta ardoa, barreak eta Tximintxekoak.









----------

2008-01-25

Permalink 09:44:23, Atalak: Tximintx, Berbalagun  

Asteburua kargatuta dator

Asteburu honetan, Tximintxek bi ekitaldi antolatu ditu. Urtero legez, Kanporamartxo jaia ospatuko dugu, iazko leku berean: Santi Mami baseliza ondoan. Gainera, aurton eguraldi ederra ei dator.

Bigarrenik, Berbalaguneko bigarren txangoa egingo dugu, domekan bertan. Leintz-Gatzaga aldera joango gara, Arrikurutz aldera. Edonork egin dezake txango hori. Gainera, bidean Leintz-Gatzagako museoa bisitatuko dugu. Erdu geugaz, 8:30tan Derioko kiroldegian.

Ahoa gozatzeko, pasa den azaroan Gibijoko otsategira egindako txangoan ateratako zenbait argazki.














----------

2008-01-23

Permalink 09:09:37, Atalak: Aikor  

Aikor aldizkariak 6

Aikor! aldizkariak 6 urte bete ditu aurten eta TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak ekitaldi bat antolatu du urteurrena ospatzeko. Ekitaldi hori arrastiko 20:00etan izango da Derioko Gurea Aretoan urtarrilaren 24an. Bertan Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak eta Fran Lasuen musikaria izango dira, besteak beste.
----------

2008-01-20

Permalink 12:26:33, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda. URTARRILA (II)

----------
Permalink 11:19:24, Atalak: Tximintx, Berbalagun  

Berbalagun txangoa eta Sasimartxo

Badugu plana urtarrilaren 27rako. Begiratu kartela eta animatu.
----------

2008-01-14

Permalink 09:28:39, Atalak: Aikor  

Zeu ere aikorlagun!!!

Iaz hasi ginen aikorlagun kanpainarekin. Horren emaitza izan da 100 aikorlagunetik gora garela gure eskualdean. Baina oraindik ez da nahikoa, gehiago behar ditugu.

Zergatik egin aikorlagun:




Zelan egin aikorlagun:
Hemen daude aikorlagun egiteko argibideak.


----------

2008-01-09

Permalink 11:42:51, Atalak: Tximintx  

2007an egindakoak

2007a amaitu egin da eta 2008a hasi. Balantzea egiteko momentua heldu da, beraz. Labur-labur azalduko ditugu 2007an egindakoak:

- Berbalaguna: urtea 32 berbalagunekin hasi ginen eta amaitu egin dugu 43 lagunekin. Kopurua ederra da (5.000 biztanletik 43, beste herri batzuetan eskandaluzko zenbakiak emango lituzke). Ekintza osagarri batzuk egin ditugu, ez agian nahi beste, baina tira. Horien artean, nabarmendu behar dira Mintzaegunera egindako irteera eta Jurgen Wolf-ekin izandako hitzaldi tailerra. Baita hilero hilero kaleratu dugun kultura agenda ere. 2008. urtea aldaketa urtea izango da. Izan ere, Txorierri osora zabalduko da berbalaguna, horrek dakarren berrikuntza eta abarrekin.

- Kulturgintza: otsailean izan genuen lehen ekitaldia: Kanporamartxo. Urtero legez, antolatu genuen ekitaldi hau. Gainera, leku berrian ospatu genuen, Santi Mamiko landetan. Otsailean beste berrikuntza bat izan genuen: lehen aldiz antolatu genuen film laburren emanaldia Derion.
Martxoa Korrikaren hilabetea izan zen. Horren harira, Txorierriko euskara elkarteok kultur zirkuitua eratu genuen. Emanaldi horietatik bat Derion izan zen, Edorta Agirre eta Asisko Urmenetaren hitzaldia.
Maiatzean, aldiz, Derioko jaiak izan ziren plater nagusi. Urtero legez, txosna paratu eta barikuko kontzertua antolatu genuen: Basaki, Zea Mays eta Trikizio.
Ekainean, aldiz, maiatzean izan behar zen Pako Aristiren hitzaldia izan genuen literaturari buruz. Horrez gain, urteroko zitari kasu eginez, kurtso amaieran umeentzako ekitaldia ekarri genuen. Oraingo honetan Txan magoa. Horrekin Gurea aretoa ere "estreinatu" genuen.
Azaroan ekin genion berriro ere kulturgintzari. Urteroko zita bihurtu den txarribodara paiatarrak etorri ziren. Barre egin genuen gogotik, bai horixe, anai-arreba hauen lepotik (edo lepora).
Abenduan euskararen egunarekin hasi zen. Aurten Derion izan da eta Tximintxek laguntza eman du. Bereziki ederra izan zen bertso-saioa (Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldunak batera). Horrez gain, umeentzako ekitaldia antolatu genuen: Sebastopoleko titiriteroak. Eta, zelan ez, amaitzeko Olentzeroa.

- Komunikazioa: aurten blogari inoiz baino gehiago ekin diogu. 116 artikulu idatzi ditugu eta 5.000 bisita inguru izan ditugu urte hasi zenetik. Aikor.com webgune berrituan ere ireki genuen blog honen klona, baina aikorrek bertan behera utzi zituen blogak azaroan, eta ordutik desagertu egin da. Testu dokumentu dezente ere igo ditugu box.net-era. Argazkiak ere, batzuk flickr-era eta beste batzuk aikor.com-era. Oraindik landu ez duguna bideoaren bidea da, aurten hasi beharko, beraz.
Aikor aldizkarian ere hartzen dugu parte. Horren adibide dira Bestorrene kolektiboak idatzi dituen 11 artikulu (edo elkarrizketa). Horrez gain, aikorlagun kanpaina ere hartu eta hartzen ari gara parte.


----------

2008-01-02

Permalink 23:48:16, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda. URTARRILA (I)

Urte barria hasi arren, jarraitzen dugu ohitura zaharrakaz. Hemen dozue hilabete honetako hainbat ekitaldi. Ondo pasa.





Hilabete osoko agenda pdf formatuan gura badozue klikatu hemen
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution