Artxiboak: 2008

2008-12-02

Permalink 15:10:40, Atalak: Tximintx  

Bazatoz bertsolari txapelketaren finalera?

Abenduak 20, zapatua, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala izango da BEC-en, 17:30ean.


Gogoratu, izena emoteko azken eguna BIHAR dala!

 

Tximintxekook, Txorierriko beste Euskara Alkarteakaz batera, Txorierritar bertsozale guztiak animatu gura doguz Bizkaiko Bertsolaritzaren jai handi honetara danok batera joan gaitezan. Apunta zaitez!

 

o       Autobusa DOAN (Txorierriko Mankomunitatearen laguntzari esker).

o       SARRERAK:

·        Bazkide eta Berbalaguna: 12€

·        16 urtetik beherakoak: 6€

·        Besteak: 16€ (Prezio ofiziala)

 

o       APUNTATEKO eta sarrerak enkargateko:

·        Tximintxen (635.75.35.95 edo tximintx@gmail.com)

----------
----------

2008-11-30

Permalink 22:41:06, Atalak: Tximintx  

Bazkide kanpaina barria








----------

2008-11-20

Permalink 12:04:17, Atalak: Tximintx, Aikor  

Bai, baina ez ....

Belen Ganak, Tximintxeko kideak, artikulua idatzi du hurrengo Aikorrerako. Artikulua hemen:

Euskaltegira datozen ikasleen perfila eta motibazioa guztiz aldatu dira. Garaiak aldatu egin dira, orokorrean. Lehen euskararekin motibatuta etortzen ziren euskaltegira; orain gehiengoa titulu bat lortzeko asmoarekin dator.
Jakin badakigu tituluak, masterrak eta perfilak eskuratu behar direla gaur egun lana lortzeko, curriculum itxurosoa baino areago erakargarria edo “betea” izateko. Baina euskaltegira EGA edo titulu bila datorren jendearekin nago arduratuta. Askotan espainolez sartzen eta irteten direlako, eta karrejoan ere ez direlako lotsatzen ahopeka inperioko hizkuntzaz egiten dutenean. Horiek ez dute pentsatzen euskara normaliza daitekeenik.
Euskarak aurrera egingo badu, lan munduan sartu eta bertan normalizatu beharko du; horretan bat gatoz denok. Baina, etxe hau eraikitzeko, ezinbestekotzat jotzen dut guztion artean normalizazio plan eginkorra egiten asmatzea; eta ez plan solteak.
Beste alde batetik, eta betiko aldarriei dagokienez: “Herri bat gara”, “hizkuntza bat dugu”, “bere aldeko apustua egin behar dugu”. “Egingo dugu, baietz?” “Ezetz?”..., baietzaren alde egin genuen aspaldi, eta egiten jarraitzen dugu. Baina uste dut ez dugula asmatu ardura hori seme-alabei, auzokoei, lagunei eta ezagunei transmititzen.
Batzuentzat dagoeneko historia diren antzinako gau eskolak, ikastolen hasierako ezkutuko lanak, Euskaltzaindia, euskaltegiak, D eredua... euskararen aldeko apustuak izan ziren eta emaitza ona eman dute. Baina ez da nahikoa, eta ez gaitezen erlaxatu.
Paradoxa bat esango dizuet: datuen arabera, Txorierrin Derio da euskararen ezagutza handiena duen herria; eta haren atzetik, Sondika. Baina kalean ez dago horren pareko islarik.
Eskolak, institutua, Politeknika, hiru euskaltegi eta euskara elkarte bat daude Derion, baina kaletik euskara entzutea sano urria da oraindik. Gazteriak, antza, ez du antzinako euskararen aldeko erronkaren beharrik? Zer egin motibazioa lantzeko?
Zerbait apurtu ote da transmisioan? Etxeko lanak egin beharrean, eskoletara pasatu ote dugu ardura? Zer egin dezakegu tituluak gorde eta euskara mihi puntan dantzan erabiltzeko? Euskaraz bizitzeko? 
 

 

----------

2008-11-19

Permalink 18:41:05, Atalak: Tximintx  

Go!zen Derioko Gurea Aretoan

Azaroaren 21an, ostirala, Gurea Aretoan
----------

2008-11-17

Permalink 00:32:17, Atalak: Berbalagun  

Berbalagunen eskutik ezagutu Txorierri ermitaz ermita.

Hasi gara ermitaz ermitako bidea egiten. Hona hemen lehen etaparen laburpena.


Erandioko Andramari elizako hilobian hasi gara. Bertan Martiartuko Martin banderizo gerlaria eta Zamudioko Mayora ei dagoz XV. mendetik.
Goierrirantza jo eta "desagertuta" ei dagoen San Martin ermita ikusi dugu. Lehen karlistadan Espartero general liberalen tropak hondatu eta harrezkero baserri bihurtutakoa.


Bidez aldatu eta laster Aresti baserri ondotik pasatu gara, bertako bat Colonen lehen bidaian joan ei zen Ameriketara eta bertan hil.
Gure lehen ermitara heldu gara: Santi Mami, Erandio eta Leioako mugan. Zergatik daude inguruko Santi Mami guztiak herri bien arteko mugan? Hona argazkia:



Aurrera jarraituz Unibertsitateko eskultura eta inguru bitxitik pasatu gara


Laster San Kristobal ermita eta ondoan dagoen Madalena ermitatxoa.


Goiherriko sokatira talde txapeldunaren entrenamendu lekua ikusi dugu. Programan egon ez arren, Tomas Olabarrietaren etxe ondotik pasatu eta bera han zegoela aprobetxatuz, bere "altxorra" bisitatu dugu. Hainbeste museo etnografiko egongo dira berak baino pieza gutxiagorekin! Begiratu argazkian gure koadrilak jartzen duen interesa


Martiartura heldu gara. San Antonio ermita eta Dorre galanta


Hainbeste konturen ostean berandu egin da eta Andramariturri eta Akarlanda beste baterako utziz artez bueltatu gara Erandiora.

----------

2008-11-16

Permalink 23:33:07, Atalak: Tximintx  

Txarriboda Bertso-bazkariko argazkiak

Hemen txarribodaren argazkia. Klikatu handiago ikusteko
----------

2008-11-12

Permalink 22:11:28, Atalak: Aikor  

Berbalagun agenda AZAROA (2)



Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------
Permalink 19:48:08, Atalak: Berbalagun  

Azaroaren 16an mendi ibilalditxoa egingo dugu berbalagunok

Datorren domekan, hilak 16, mendi ibilalditxo bat egingo dugu Txorierriko berbalagunok. Lehen ibilaldi honetan Erandio-Goikoatik Loiura joango gara ermitarik ermita.

Goizeko 9:00etan Erandio Goikoako eliza aurrean elkartuko gara eta ermitarik ermita Martiartuko dorreraino joango gara. Handik Andramari iturritik gora joango gara Akarlandaraino eta amaitzeko Loiuraino bajatuko gara.


3-4 orduko ibilalditxoa izango da, baina gura duenak erdia bakarrik egin dezake.


Esan lagunei, zein familiari eta ANIMATU! Baldintza bakarra euskaraz berba egitea da.



Txorierri ermitaz ermita (1 Erandio-Loiu) map
----------

2008-11-10

Permalink 20:57:42, Atalak: Tximintx  

Badator Txarriboda (az ahaztu apuntatzen)

----------
Permalink 20:54:03, Atalak: Tximintx  

Pelikula euskaraz Gurea Aretoan

Datorren ostegunean, azaroaren 13an, 19:30ean, Derioko GUREA ARETOAN,  (K/Lainomendi 2. Isidro Deunaren elizaren ondoan), Aldaketa klimatikoari buruzko "ARTIKOKO ERREGE-ERREGINAK" izeneko pelikula proiektatuko da. EUSKARAZ. Sarrera libre eta doakoa da.

Ostiralean,   erdaraz proiektatuko da. Hil14an pelikula amaitu ondoren, mahai-ingurua egingo da, euskaraz eta erdaraz. Dinamizatzailea klima aldaketan aditua den Izaro Basurko izango da.


----------

2008-11-05

Permalink 12:37:38, Atalak: Berbalagun  

Berriro ere Deia egunkarian

Gaurkoan berriro ere Deia egunkarian agertu da gure Berbalaguna.

Artikulua hemen:

empiezan fila de SUBTITULO -->empiezan 3 filas de AUTOR -->r>
'Berbalagun' mintzapraktika programa abian da
Proiektu hau Larrabetzun eta Derion martxan egon da eta izan duen arrakasta ikusita, Txorierri osora zabalduko da.

Sara Gándara

e ENCABEZAMIENTO DE NOTICIA -->abla de NOTICIA -->
Derio. Txorierriko Mankomunitateak eta Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak Berbalagun proiektua antolatu dute, Larrabetzun eta Derion arrakasta handia izan duen proiektua, alegia. Hortaz, Txorierri osora zabaldu nahi dute, euskararen erabilera gero eta murritzagoa dena ikusita.

Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta, horretarako, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak hizkuntza horretan berba egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartuko dira, eta berdin dio euskaldun berriak edo euskaldun zaharrak badira.

Horretarako, nahikoa da astean behin elkartzea, eta bakoitzak nahi duen gauza egin dezake, hala nola kafe bat hartu, paseo bat eman, mendira joan edo nahi duen gaiaren inguruan mintzatu. Baldintza bakarra da gauza horrek guztiak euskaraz egitea. Gehienez ordubeteko geraldiak izango dira, astean behin egingo direnak.

Baina Berbalagun proiektua aurrera ateratzeko ezinbestekoa da euskara egunero erabiltzen duten pertsonek laguntza eskaintzea, bai eta euskara ikasten ari diren pertsonen partaidetza ere. Kasu bietan beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, izan ere, antolatzaileek jende kopurua ikusi behar dute eta, horren arabera, taldeak osatu.

Zentzu honetan, euskaraz berba egin gura duen lagun bat, edo bi, gehienez, euskara egunero erabiltzen duen beste batekin elkartuko dira, eta hortik aurrera nahi dutena egin dezakete. Hau da, bakoitzak erabakiko du zer egin nahi duen, euskaraz, beti ere.

Antolatzaileek adierazi dutenez, helburua da euskararen erabilera sustatzea, baina 'Berbalagun' min-tzapraktika programa ez da, inolaz ere, kurtso bat. Ez dira klaseak, bakoitzak dakiena beste batzuei erakusteko para besterik ez da.

Proiektua Txorierri osora zabaltzeko, bertako Mankomunitateak eta Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak zonaldeko bizilagunen laguntza eskatu dute. Euskara ikasten ari diren edo euskaltegitik aspaldi pasatakoa eta erdi ahaztuta duen lagunen bila ari dira eta, horretarako, hurrengo helbide elektronikoa eskaini dute: txorierri.berbalaguna@gmail.com.

Era berean, 'Berbalagun' min-tzapraktika proiektu honen inguruan informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 635.75.35.95 telefono zenbakira deitu dezakete. Jendearen partaidetza funtsezkoa da 'Berbalagun' aurrera ateratzeko.
----------

2008-11-02

Permalink 21:37:43, Atalak: Aikor  

Berbalagun agenda AZAROA (1)



Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------

2008-11-01

Permalink 09:49:29, Atalak: Aikor  

Aikor, Txorierrin irakurriena

Azken Aikor aldizkariak aurtengo apirila eta maiatza bitartean eginiko ikerketaren berri ematen du. Ikerketa horrek emaitza oso esanguratsuak ematen ditu, baina batez ere azpimarratu behar da Aikor dela Txorierrin gehien irakurtzen den aldizkaria. Zorionak, beraz, Aikor egin eta sustegatzen duzuen guztiei.

Ikerketaren emaitza guztiak ere deskargatu ditzakezu Aikorrreko webgunean bertan.

----------

2008-10-31

Permalink 08:49:15, Atalak: Tximintx  

Asteburu honetan, Txorierrin, aukera zabala

Asteburu honetarako planik ez badeukozu, Txorierrin badago zer ikusi eta zertaz gozatu:
 
- AZAROAK 1, ZAPATUA:
 
ZER: "Bertsotramarrazkya"

NON: Sondikako kultur etxean

ORDUA: 20:00etan
SARRERA: 6€
 
INFORMAZINO GEHIAGO GURE BLOGEAN: www.blogari.net/tximintx
 
 
- AZAROAK 2, DOMEKA:
 
GOIZEZ,
ZER: Zamudioko azokea.
NON: Kotxozulo parkean.
ORDUA: Goizean zehar.
 
 
ARRASTIZ,
ZER: Bizkaiko Bertso Txapelketako final laurdena.
BERTSOLARIAK:
NON: Larrabetzuko frontoian.
ORDUA: 17:30ean
SARRERA: arruntak 8€ // gaztetxoak 3€
 
INFORMAZINO GEHIAGO: www.botasarean.biz
----------

2008-10-26

Permalink 22:52:26, Atalak: Tximintx  

BERTSOTRAMARRASKYA Sondikan



Tramagilea: Xabi Paya
Bertsolariak: Onintza Enbeita, Fredi Paia, Uxue Alberdi, Sustrai Colina
Marrazkilaria: Patxi Gallego
Bertsolariek beti euki izan dabe esakera zahar bat kontran: irudi batek mila berbak baino gehiago balio dau. Munduko bertsorik onenak ezin dau adierazo, antza, irudi txarrenak beste. Beti esaldi hori gogoratu beharra etsigarria da bertsolarientzat. Baina… bertsoari irudia gehitzen badeutsagu? Bertsolariek berbaz dinoena begiz ikusiko bagendu? Gehiago hondino: bat-bateko irudiek bat-bateko bertsoak sortuko balitue? Galdera horreen erantzuna da Bertsotramarraskya. Saio barritzaileak pantaila handian sartu gura ditu bertsoak, irudigilearen zertzeladei bat-bateko soinua emonda. Batuketak oin arteko esakeraren aurkakotasuna apurtzen dau: ea zer emon leikien mila bertsok eta mila irudik alkarregaz!

SONDIKA
Sondikako Kultur Etxea
Azaroak 1, zapatua
Sarrera: 6 €
Ordua: 20:00etan
----------

2008-10-22

Permalink 18:09:03, Atalak: Tximintx  

TXARRIBODA - Bertso Bazkaria

----------
Permalink 18:06:59, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda. URRIA (II)

Hemen dituzue aukera gehiago
----------

2008-10-15

Permalink 11:01:38, Atalak: Berbalagun  

Gaur gure Berbalaguna Deia egunkarian

Gaur Deia egunkarian gure Berbalagun programaren inguruko artikulua argitaratu dute. Hona hemen:

empiezan fila de SUBTITULO -->empiezan 3 filas de AUTOR -->
Berbalagun proiektu berria proposatu dute Txorierrin
Euskaraz aritzeko taldeak sortu eta bultzatuko dira eskualdeko sei udalerrietan.
e ENCABEZAMIENTO DE NOTICIA -->abla de NOTICIA -->e> 
Derio. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea Osatzen duten udalerriek Totoan enpresaren bitartez, Berbalagun Plana jarri dute martxan barriro, Txorierriko Mankomunitateko herrietan Euskara erabilera trinkotzeko. Proiektu honen bitartez euskaraz dakitenak bildu egiten dira, euskaldun zaharrak ikasle berriekin, denen artean euskaraz hitzegiteko.

Egitasmoaren barruan, euskararen normalizazioa bilatzen da Txorierrin, honen erabilera sustatuz eta bide batez, handituz. Horretarako, euskal komunitateak sortu eta daudenak indartuko dira, txorierritarrek berez daukatenak aprobetxatuz eta zabalduz. Ezinbestekoa da beraz, euskararen alde biltzen direnen parte hartzea lortzea.

Plana martxan zegoen jada Larrabetzun eta Derion, eta orain hedatu egin da beste lau udalerrietara, beti ere, Euskara Teknikariaren gidaritzapean. Izena emateko, Toxorierriko Berbalagunen telefonora deitu daiteke edota mankomunitatetik pasatu, gainera, Euskara elkarteek ere, Tximintx, Lagatzu, Zorrizketan edota Arrekikili-k eta eskualdeko AEK eta Udal Euskaltegiak ere informazioa eman dezakete. >L.U.

----------

2008-10-14

Permalink 18:06:03, Atalak: Berbalagun  

Txorierriko Berbalaguna sustatzeko akordioa

Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute mintzapraktika programak sustatzeko, horien artean Txorierriko programa. Informazio gehiago hemen eta hemen.
----------

2008-10-12

Permalink 20:06:24, Atalak: Tximintx  

Larru haizetara antzerki obra Derion

Ez ahaztu. ostiral honetan Derion- Bikoteatroa konpainiaren "LARRU HAIZETARA" antzerki obra. Urriak 17, 20:30etan, Gurea aretoan. Prezioa 5 (Sarrerak salgai Derioko etxebizitza udal informazio bulegoan).





----------

2008-10-06

Permalink 18:02:23, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda URRIA (1)





Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------

2008-10-03

Permalink 14:16:51, Atalak: Berbalagun  

Oraindik eman dezakezu izena Berbalagunen

Beste herri batzuetan (eta gurean ere) egiten dena ikusteko, hona bideotxo bat:

----------

2008-10-02

Permalink 17:43:21, Atalak: Bestorrene, Aikor  

Marmolgintzaren urrezko urte haiek

Vista Alegre hilerriari Derioko kanposantua esan ohi zaio. Argitu beharra dago, hala ere, izan, Bilboko hilerria dela. Eta Zamudio eta Derioko lurretan daudela hilerria bera eta hari lotutako beste eremu batzuk. Gauzak asko aldatu dira inguru horretan azken urteotan. Garai batean, edonon ikusten ziren marmolgintza tailerrak; 15 baino gehiago izan ziren. Gaur egun, banaka batzuk baino ez dira gelditzen.

Beste garai bateko artelanak

Bilbok kanposantu berri eta handi bat eraikitzea erabaki zuen XIX. mendearen azken aldera, Begoñakoa txiki gelditu zitzaiolako. Txorierrin lurrak erosi, eta Vista Alegre egin zuen. Lezamako burdinbidea ere garai hartakoa da, eta arrazoi beragatik egin zuten: gorpuak eta bisitariak ekartzeko eta, horrela, hilerriari zerbitzua eman ahal izateko.
Kanposantua 1901ean inauguratu zuten. Orduan, inguru hartan zerbitzu berriak sortu beharra etorri zen. Garrantzitsuena: marmola landuko zuten enpresak. Batzuk kanpotik etorri ziren, Galiziatik, Leonetik, Italiatik, Gipuzkoatik... eta bertoko batzuek ere hartu zuten ofizioa. Esaterako, 80ko hamarraldian marmolgintza arloko 16 enpresa izan ziren. Gehienek kanposanturako egiten zuten lan, baina batzuek kanporako ere egiten zituzten lanak. Enpresa txikiak ziren, lauzpabost lagunekoak; handienak 10 langile inguru izango zituen. Hona hemen garai hartako tailer batzuen izenak: Edu Bulunburu, Hermanos Sarasola, Txaldi (aita eta semea), Azkuna, Nikolas Gonzalez, Antonio Madariaga, Lazaro Alvarez, Jose Mari Iñarra, Juan Rey. Pedro Madariaga, Elio Madariaga, Asensio Landeta, Patxi Zallo, Carlos Arevalo “Txato”, Goyo Garcia, Luis Zapatero...


Luis zapatero, kanposantu ondoko tailerrean, aspaldiko argazki batean

Ohituren aldaketa
Azken 20 urteotan, aldaketa handiak izan dira gure gizartean kanposantuei eta hildakoak ehorzteko moduei dagokienez. Ohituren aldaketek eta espaziorik ezak harriaren eta marmolaren beharrizana asko gutxitzea ekarri dute. Alde batetik, gero eta gehiago dira erraustea nahiago dutenak; eta bestetik, panteoi eta sepultura gutxi egiten dira. Hilobietan jartzen den apaingarri bakarra marmolezko plaka izaten da.
Marmoldegiak ixten joan dira apurka-apurka, eta Txorierrin zortzi bat baino ez daude orain. Haietako hiruk edo lauk Txorierriko kanposantuetarako lanak egiten jarraitzen dute, baina gehienek eraikuntzara bideratu dute beren jarduna: sukaldeak egiten dituzte, atariak, fatxadak... Beste alde batetik, lanen mekanizazioak asko murriztu du langileen beharrizana. Materialen jatorriari dagokionez, berriz, ez da aldaketa handirik izan:
-Kare harria: Markinatik zekarten lehen; orain, Debatik
-Marmola: Italiatik eta Almeriatik zetorren lehen; orain ere bai.
-Granitoa: gehiena Hegoafrikatik dator, baina beste leku batzuetatik ere.
-Bestelako harriak: lan artistikoetarako erabiltzen ziren lehen; gaur egun marmol mota asko dago eraikuntzarako. Munduko leku askotatik dakartzate.


Behar diren zenbakiak sartuz makinak berak egingo du ia dena

Marmolezko artelanak
Ez da oso aspaldi burdinazko zinta luzeak, area eta ura erabiltzen zirela harritzarrak ebakitzeko. Ostean, zizela eta mailua izan ziren lanabes nagusiak. Tailerrean egin ostean, idiek tatarrez eramaten zituzten piezak jarri behar ziren lekuraino, eta palankak eta poleak erabiliz muntatzen zituzten. Gaur egun ordenagailuz maneiatzen diren makinen bidez ebaki daitezke harritzarrak, eta inskripzioak idatzi. Piezak mugitu eta euren lekuan jartzeko, kamioiak eta lumak erabiltzen dira. Beraz, zerikusirik ez. Teknikak ez ezik arlo artistikoak ere aldaketa garrantzitsuak izan ditu. Vista Alegre kanposantuan XX. mendearen hasierako artelan ederrak daude, arkitekto ezagunek sinatuak eta eskultura nabarmenez apainduak. Lucanini italiarra eskultorerik preziatuena izan zen bere garaian. Txabarri, Ibarra, Lezama-Legizamon eta Bizkaiko beste familia aberats batzuen panteoiak erdiko kale nagusian ikus daitezke oraindik. Hala ere, hilerriak lehengo handitasuna galtzen joan da denboraren poderioz, eta lan arruntagoak egin dira azken urteotan. Juan Rey, orain dela gutxi Derion hil dena, marmolgintza artelan gisa landu duen azkenetakoa da, beharbada.


Juan Isidro Zapatero "Txaldi", marmolari jubilatua

Juan Isidro Zapatero “Txaldi” “Lan gogorra izan arren, garai onenak ezagutu ditut”
Badira urte batzuk jubilatu zela, eta orain dela gutxi ebakuntza egin diote herniatik. Marmolgintzak utzitako gaitzak, beharbada. Marmolarien lana gogorra zela dio, baina urterik onenak bizi izan zituela, lana denontzat zegoela. “Aita Txaldi ere gaztea zela hasi zen marmolgintzan, eta neuk ofizioa hartu nuen 60ko urteetan. Ia mendea amaitu arte ibili naiz lanean. Ofizioaren bilakaera bizi izan dut; hala ere, ez dut ikusi lan ikusgarririk egitea; haiek lehenago egin ziren. Hargintza egiten genuen hasieran, eta harrizko blokeak lantzen genituen. Zizela, punta-zizela eta mailua erabiltzen ziren horretarako. Geroago, 1975. urtearen inguruan, granitoa merkatura sartu eta harri meheak hasi ginen erabiltzen. Lanak harri-xaflez egiten genituen, rotaflexak erabiliz. Lanak kanposantu askotarako egin ditut, garai hartan lan handia zegoen eta: Gernika, Balmaseda, Sopuerta, Espinosa... Guztiok denetarik egiten genuen, baina egia da batzuk trebeagoak zirela lan batzuetan; hizkiak grabatzen, adibidez. Nire garaiko gehienak jubilatu egin dira, eta marmoldegiak apurka-apurka ixten joan dira”
----------

2008-10-01

Permalink 11:41:10, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun: aurkezpena

Txorierriko Mankomunitateak eta Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak Berbalagun proiektua antolatu dute.

ZER DA BERBALAGUN?

Berbalagun mintzapraktika programa bat da. Bertan, euskaraz berba egiteko ohitura duten pertsonak, ohiturarik ez dutenekin (“euskaldun berriak” eta “euskaldun zaharrak”) elkartzen dira euskara praktikatzeko.

Eta zer egiten dute? Astean behin elkartu eta ordu betez bakoitzari gehien gustatzen zaiona egin (kafe bat hartu, paseo bat eman, musean jokatu, kantatu, mendira joan, ...) baina BETI EUSKARAZ!!

Berbalagun Larrabetzun eta Derion martxan egon da eta primeran funtzionatu duela ikusita, Txorierri osora zabaltzea pentsatu da. Horretarako zuon laguntza ezinbestekoa da eta horregatik guztioi animatu gura zaituztegu Berbalagunen parte hartzera.

Beraz, badakizu, euskara ikasten ari zaren hori edo euskaltegitik aspaldi pasatakoa eta erdi ahaztuta daukazun horietakoa bazara eta praktikatu gura baduzu, hauxe da zure aukera! Berbalagun!

Eta Euskaldun zaharra edo euskaldun osoa bazara eta euskara ikasten dabilen horri lagundu gura badiozu, lotsagatik edo konfiantza faltagatik ez baduzu dakizun

euskara eder hori asko erabiltzen eta praktikatu gura baduzu edo, beste barik, lagunarte ederrean eta euskararen alde astean ordu bete bat egin gura baduzu, animatu eta etorri Berbalagunera!

EMAN EGIZU IZENA BERBALAGUNEN!

- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.

- Euskaraz berba egin gura duen lagun bat edo birekin elkartuko zaitugu.

- Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako alkartu: kafetxoren bat hartzeko, ibiltzera joateko, ...

- Helburua euskaraz berba egitea da, ez dira klaseak.

INFORMAZIO GEHIAGO edo APUNTATZEKO:

Telf.: 635.75.35.95 / e-mail: txorierri.berbalaguna[abildua]gmail.com

rong>La Mancomunidad de Txorierri y la federación de Asociaciones de Euskera de Txorierri, Totoan, han organizado el programa Berbalagun.

¿ QUÉ ES BERBALAGUN?

Berbalagun es un programa de prácticas orales en euskera, en el cual se juntan, personas que tienen costumbre de hablar en euskera con personas que no la tienen (“euskaldun berris” yeuskaldun zaharras”) para hablarlo y así practicarlo.

¿Y qué es lo que hacen? Se juntan una vez por semana y durante una hora hacen lo que más les guste ( tomase un café, dar un paseo, jugar al mus, cantar, ir al monte, … ) pero ¡SIEMPRE EN EUSKERA!

El programa Berbalagun ha estado funcionado en Larrabetzu y Derio y viendo los buenos resultados, se ha decidido extenderlo a todo el Txorierri. Para ello, vuestra ayuda es imprescindible y por eso queremos animaros a todas-os a participar en Berbalagun.

Por lo tanto, ya lo sabes, sí estás aprendiendo euskera o sí hace tiempo que pasaste por el euskaltegi y lo tienes medio olvidado y lo quieres practicar, ¡esta es tu oportunidad! ¡Berbalagun!

Y sí eres euskaldun zaharra y quieres ayudar a aquel que quiera aprenderlo o por pura vergüenza o falta de confianza no usas ese euskera tan bonito que sabes y lo quieres practicar o, simplemente, quieres aportar una hora a la semana a favor del euskera ¡anímate y ven a Berbalagun!

¡APÚNTATE A BERBALAGU

- Es suficiente tener una hora libre a la semana.

- Te juntaremos con una o dos personas que quieran hablar en euskera.

- Vosotros decidiréis dónde, cuándo y para qué: para tomar un café, para ir a pasear, ...

- El objetivo es hablar en euskera, no son clases.

MÁS INFORMACIÓN e INSCRIPCION:

Telf.: 635.75.35.95 / e-mail: txorierri.berbalaguna[abildua]gmail.com

 

----------

2008-09-30

Permalink 16:56:46, Atalak: Tximintx  

Urrian Derion Oskorri eta Bikoteatroa

Derioko udalak euskarazko bi ekitaldi antolatu ditu urrirako:

- OSKORRIren kontzertua. Urriak 10, 22:00etan Mikel Deuna plazan. Dohainik.
Derioren 320.urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da ekitaldi hau. Informazio gehiago, euren webgunean.



- Bikoteatroa konpainiaren "LARRU HAIZETARA" antzerki obra. Urriak 17, 20:30etan, Gurea aretoan. Prezioa 5 (Sarrerak salgai Derioko etxebizitza udal informazio bulegoan).





----------

2008-09-24

Permalink 12:21:08, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun, euskararen ahotsa Txorierrin zabalduz




Testua: Oihana Astobieta

TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta Mankomunitateak Berbalagun proiektua jarri dute martxan. Proiektuak helburu hau du: euskaldunak eta euskalduntzen dabiltzanak harremanetan jartzea elkarrekin, euren artean euskara modu naturalean erabil dezaten herriko edozein txokotan.

Asko dira euskaraz berba egiteko ohiturarik ez duten txorierritarrak. Batzuek ume-umetatik jakin arren, ez dute euskaraz berba egiten, eta beste askok, ostera, nagusitan ikasi dute euskara, baina gero ikasitako hori ez dute praktikatu. Arrazoiak ere asko izan daitezke: txarto egingo duten beldurra, lotsa... Edo, beharbada, norekin berba egin ez edukitzea. Berbalagun egitasmoa hutsune hori betetzen ahaleginduko da eta horretarako, euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak batuko ditu. Batzuek hizkuntza praktikatu ahal izateko; eta besteek euren ezaupideak konpartitu ditzaten. Guztiek euskaraz berba egiteko ohitura barnera dezaten.

Baina Berbalagun proiektua ez da berria Txorierrin. Arrekikili Larrabetzuko euskara elkarteak aspaldi bultzatu zuen urian, eta Tximintx euskara elkarteak duela hiru urte jarri zuen martxan Derion. Aurtengo ikasturtean bailara osora zabalduko da proiektua, beste herrietako euskaldunek ere har dezaten parte esperientzia zoragarri honetan. Berbalagun egitasmoa TOTOANek (Arrekikili, Zorrizketan, Lagatzu eta Tximintx) eta Txorierriko Mankomunitateak antolatu dute elkarlanean, AEKren eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin. Era berean, babesa jaso dute Eusko Jaurlaritzatik eta Bizkaiko Foru Aldunditik.

Norentzat?
Berbalagun egitasmoa 17 urtetik gorako pertsonentzat da. Orain arteko parte-hartzaileek hainbat arrazoi aipatu dituzte Berbalagun proiektuan izena emateko: euskara praktikatzea, euskara maila hobetzea, euskara ikasten dabilenari lagundu gura izatea, lagun talde berria ezagutzeko aukera izatea, euskara plazaratzeko norberaren ekarpen txikia egitea, erdi ahaztuta duten hizkuntza berreskuratu nahi izatea.

Egitasmo honetan parte hartzeko bete behar den baldintza bakarra hau da: euskaraz berba egin nahi izatea. Eta horretarako, nahikoa da astean ordubete libre izatea. Berbalagun proiektuak euskaraz hitz egin nahi duten lagunak elkartuko ditu; non, noiz eta zertarako, parte-hartzaileek eurek erabakiko dute: kafe bana hartzeko, paseatzera joateko, seme-alabekin jolasteko, poteoan ibiltzeko, kartetan jokatzeko, mendira joateko...

Berba egin soilik?
Euskaraz berba egiteaz gain, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute berbalagunek. Izan ere, egitasmoaren arduradunek ekintza osagarri sorta zabala antolatuko dute hilero, parte-hartzaileek elkar ezagutzeko eta euskaraz edozer egin daitekeela erakusteko: mendi irteerak, ikastaroak, bazkari-afariak, txangoak... Ikasturte amaieran, Mintza Egunean hartuko dute parte. Mintza Eguna Euskal Herri osoko berbalagunak batzen dituen jaialdia da.





Izena emateko
Tel: 635 75 35 95 (Oihana)
e-mail: txorierri.berbalaguna@gmail.com
Non: Txorierriko Mankomunitatea, Txorierriko euskara elkarteak, udal euskaltegia eta Txepetxa AEK euskaltegia.
Noiz arte: urriaren 24a

Nondik norakoak
Mintzapraktika programen mugimendua Donostian sortu zen 1993. urtean, Bagera euskara elkartearen eskutik. Geroago, Lasarte, Arrasate eta Getxora zabaldu zen. Programen inguruko lehenengo mintegia Eibarren egin zen 1998. urtean, eta handik urte batera Mintzapraktika batzordeak sortu ziren AEKn eta Topagunean (Euskal Herriko Euskara Elkarteen Federazioa). Bizkaian Berbabarri egitasmoa aurkeztu zen 2001. urtean. Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiak, AEK-k, Uztarri euskaltegiak eta Topaguneak bultzatu zuten, mintzapraktika programak koordinatzeko. Bost urte geroago hitzarmena sinatu zuten Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzeko, eta iaz AEK eta Topagunearen artean gauzatu zen akordioa.
Herrien eta euskalkien arabera, izen ezberdinak erabiltzen dira mintzapraktika programak izendatzeko: Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri... Gaur egun 48 mintzapraktika egitasmo daude Euskal Herrian; 2.450 berbalagun inguru.



“Gura dugu eta euskara hutsean egingo dugu. Kito”

Berbalagun egitasmoa orain bost urte jarri zuten martxan Larrabetzun, eta Isabel Etxebarria “Xiberu” da arduradunetako bat.



Euskaldun zaharra zara? Berria?
Euskaldun berria.

Noiz hasi zinen euskara ikasten?
Hamalau urte nituela. Haiek beste garai batzuk ziren. Koadrilako gehienak batera euskaldundu ginen, eta “berbalagun” egitasmoa era ezin naturalagoan gauzatu genuen: gura dugu eta euskara hutsean egingo dugu. Kito.

Zergatik jarri zenuten martxan Berbalagun egitasmoa urian?
Arrekikili euskara elkartetik bultzatu zen orain dela bost urte. Beste herri batzuetako egitasmoen berri bagenuen, eta, beste alde batetik, urteak generamatzan Larrabetzuko erdaldunak euskara ikastera animatzeko ideiarekin. Ezagun euskaldun batzuk konbentzitu genituen bariku arrastietan euskara gutxi zekitenekin osteratsu batzuk egiteko, eta handik aurrekoa historia da jadanik.

Noiz batzen zara zeure taldeko lagunekin? Zertarako?
Astean behin batzen gara ordubetez, kafea hartzeko orduan.

Beste ekintza osagarririk antolatzen duzue?
Hasieran ikastarotxoak antolatu genituen, norberaren trebetasunak eta ezaupideak elkarri erakusteko. Eta, bide batez, afaritxoak-eta egiten genituen.

Zelango ekarpena egiten dizu euskara ikasten dabilenari laguntzeak?
Pena ematen du ikusteak jendea zenbat ordu sartzen dabilen euskara ikasten, eta ikasitakoa zein gutxi aprobetxatzen duen. Haiei laguntzeak ekarpen hau egiten dit: nahiz eta herri euskaldun batean bizi, jendeak euskaraz egiteko duen beldurra ken daitekeela sinestea.

Zenbat berbalagun zarete Larrabetzun?
Kopurua aldatzen doa urterik urte. Gainera, urte bi daramatzagu euskara tailerra egiten. Hori Berbalagun egitasmoaren osagarria da. Iaz 20-25 bat lagun ibiliko ginen egitasmoan. Jendea animatu nahi dut Berbalagunera etortzera, euskara tailerrera etortzera... Baina, batez ere, euskaraz egitera, gure esku dago-eta.


BERBALAGUN EGITASMOA TXORIERRIN



Jakingo dozuen moduan, Txorierriko Mankomunitateak 2007 urtean hurrengo 4 urtetarako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu eban, 2007-2010 urteetarako plana hain zuzen be, eta horretarako hainbat txorierritarren iritziak jaso genduazan, nondik nora jo erabaki ahal izateko.

Iritzi horreen artean, nagusienetako bat txorierritar askok euskara jakin badakiela, baina gero ez dabela erabiltzen izan zan. Ba omen dagoala zeozelango lotsa, beldurra, konfidantza eza… eta horri zelan edo halan aurre egin behar geuntzala.

Ganera bertoko euskaldun zahar askoren artean be, badago euskeraz txarto berba egiten daben sentsazinoa, euren euskera txarra, zatarra edo antzeko zeozer dalakoan.

Horrexegatik, eta gure hizkuntza Txorierriko kaleetan gehiago entzun ahal izateko Berbalagun egitasmoa Txorierri osora zabaldu gura izan dogu, orain arte bai Derion bai Larrabetzun martxan izan dan egitasmoa izanik, nahi daben txorierriztar guztiek norbaitegaz euskaraz berba egiteko parada euki dagien, eta gure euskera eskoletatik aparte beste edonon be entzun eta erabili dagigun.

Animatu zaiteze bada taldeetan parte hartzera eta euskera erabiltzera. Badakizue, “PIXKA BAT ES MUCHO”.

Sorkunde Aiarza Begoña, Txorierriko Mankomunitateko Euskara Arduraduna
----------

2008-09-17

Permalink 09:14:31, Atalak: Tximintx, Berbalagun  

Aprender euskara en Derio

Hay varias formas de aprender euskara en Derio. Las dos fundamentales son el euskaltegia Txepetxa de AEK y el Udal Euskaltegi. Animate a sumergerte en el mundo del euskara.

Iraila da. Ikasturtea hasten da, baina ez bakarrik ikastetxe eta unibertsitateetan. Euskaltegietan ere. euskara elkarteak derioztar guztiak animatu nahi ditu euren burua euskaldundu edo alfabetatu dezaten. Horretarako, aukera ezin hobeak ditugu gure herrian bertan: Txorierriko Txepetxa AEK euskaltegia eta Txorierriko udal euskaltegia.

Txorierriko AEK:
Gorbea kalea 5, behea Derio
944543967
txepetxa[abildua]aek.org

Txorierriko Udal Euskaltegia:
Herriko plaza 3, Derio
944540062
euskaltegia.txorierri[abildua]bizkaia.org



----------

2008-09-04

Permalink 15:45:11, Atalak: Berbalagun  

Emon izena Berbalagunen

Zer da Berbalagun?

Euskaldun zaharrak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzen dituen proiektua da, euskara hutsean berba egiteko.