Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-28

Permalink 07:54:12, Atalak: Aikor  

Aikorrek ere gabon zoriontsuak opatzen ....

----------
Permalink 07:51:13, Atalak: Tximintx  

Olentzeroa Derion izan zen

2007ko Olentzerori buruzko argazki sorta.


















----------

2007-12-26

Permalink 10:34:29, Atalak: Tximintx  

Eguberri onak

Tximintx euskara elkarteak eguberri onak opa die bazkide guztiei, blog honen irakurle guztiei, gure ekitaldietara etorri diren guztiei, gurera batu diren artistei, gure berbalagunei, Derioko euskaldun guztiei, Txorierriko elkarteetako kide guztiei, Aikor irakurtzen dutenei eta ahaztu zaizkigunei.



ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!!!!!

----------

2007-12-21

Permalink 09:26:17, Atalak: Tximintx  

Abenduaren 24an Olentzaroa Derion

Abenduaren 24an, urtero legez, Olentzaroa Deriora etorriko da. Aurten, baina, beste leku batetik etorriko zaigu ikazkina. Errekalde parkera helduko zaigu, arrastiko 4etan. Horren ostean, astoekin eta gurdiarekin herri osotik emango du buelta.

Olentzaroa Tximintx euskara elkarteak eta Derioko Ipar-Alde abesbatzak antolatzen dugu, Derioko udalaren laguntzaz. Etorri baserritarrez jantzita .......

----------

2007-12-19

Permalink 18:52:28, Atalak: Berbalagun  

Mintzapraktikari buruz beste bideo bat

Beste behin ere agerian geratu da zein inutilak garen teknologia berriekin. Bideoa ikusi dugu bai, baina hona ekartzeko modurik asmatu, ezta bromatan. Beraz, loturarekin konformatu behar:

http://www.berria.info/bideoak.php

----------

2007-12-18

Permalink 17:09:49, Atalak: Tximintx  

Kirol campusa Derion

Eusko Jaurlaritzak euskarazko hiru kirol campus antolatu ditu Gabon hauetan: Irunen, Gasteizen eta Derion. Gure herrian abenduaren 26 eta 27an, eta urtarrilaren 2an eta 3an, txirrindularitzari buruzko kirol campusa izango da Euskaltel-Euskadi taldearekin.

Gura baduzue, badakizue, txirrindularitza campusa Derion. Informazio gehiago eta izena emateko jo ezazu www.euskara.euskadi.net-era.


----------
Permalink 17:03:41, Atalak: Tximintx  

Gozamena oparitu

Gabonak datoz, opariak egiteko garaiak datoz. Egun hauetan gozamena oparitu, gozamena partekatu. Horretarako, milaka aukera irekiko dizkizu euskarazko produktuen katalogoak. Badakizue, gozamena oparitu.
----------

2007-12-17

Permalink 11:10:31, Atalak: Bestorrene  

Piedra en mano taldea: “Ez gara birtuosoak, baina jotzeko gogo handia dugu”



Nortzuk zarete eta nola hasi zarete?
Xabier eta Iker gitarrek, Julen baxuak, Arkaitz bateriak eta Gorka ahotsak osatzen dugu taldea. Xabier hasi zen ideiarekin, eta apurka-apurka jendea erakartzen joan da.

Zer jotzen duzue?
Orain arte bertsioak egiten ibili gara: Lehendakaris muertos, Eskorbuto, Los muertos de Cristo, Escuela de odio, Envi-dia cochina, Kortatu. Akordeak internetetik jaisten ditugu, eta ez baditugu aurkitzen, asmatu egiten ditugu. Orain hasi gara gure musika egiten, letra batzuk ditugu.

Euskeraz, gaztelaniaz?
Orain arteko abesti guztiak gaztelaniaz di-ra, euskaraz dugun bat izan ezik, Kortatu-rena.

Non ikasi duzue jotzen?
Batzuek bagenekien lehendik gitarra jo-tzen, akademietan ikasita. Beste batzuk orain hasi gara ikasten.

Asko entseatzen duzue?
Lehen ez geneukan lekurik, Udalari eskatu eta Larrabarri baserria utzi digute. Bertako sotoan 12 talde inguruk jotzen dugu astero. Nahiz eta guztiok ez dugun elkar ezagutzen Txorierrikoak gara. Uste dugu denok rock inguruan gabiltzala, raperoren bat ba-dago ere. Guk astean 4 ordu dugu jotzeko. Anplifikadoreak, mikrofonoak, bateria, or-denagailua... bertan daude, eta, nahiz eta guk eduki, bertakoak erabiltzen ditugu.

Noizko publiko aurrean?
Gugatik oraintxe bertan, hartu instrumentuak eta bagoaz. Gogo handiak ditugu.

Zeintzuk dira zuen talde erreferentzialak?
Bakoitzak bere gustuak ditu, baina hauexek izan daitezke: Sin dios, Los muertos de Cristo, Escuela de odio, Eskorbuto, Lehen-dakaris muertos.

Definitu zeuen burua.
Betikoa esango dugu. Gure instrumentuak oso txarrak dira, onek asko balio dute eta, ez gara birtuosoak, ez dakigu ondo solfeoa... baina jotzeko gogorik? Handia. Baten batek nahi badu gurekin kontaktatu, piedra_en_mano@hotmail.com da gure emaila.
----------

2007-12-14

Permalink 19:55:03, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda. ABENDUA (II)

Hor dozue abenduko agendaren bigarren hamabostaldia. Ondo aukeratu eta ondo pasa.

----------

2007-12-13

Permalink 13:33:30, Atalak: Tximintx  

Domeka honetan Sebastopoleko titiriteroak Derion

Domeka honetan Sebastopoleko titiriteroak izango dira Derion, Gurea aretoan. "Munduko ipuin eta kondairak" ekarriko dituzte Deriora.

Arrastiko 5etan izango da. Sarrera 2€ umeek, eta 3 € nagusiek. Tximintxeko bazkideek eta euren umeek sarrera doan izango dute.

----------

2007-12-04

Permalink 12:21:14, Atalak: Tximintx  

Aurten ere Durangoko azokan egongo gara

Aurten ere Durangoko azokan egongo gara, azken bi urteetan bezala. Topagunearen postuan egongo da salgai "Derioztarren euskara" liburua. Postua Barrenkale 74 zenbakian dago.

Horrez gain, bariku arrastian txanda egiten egongo gara Tximintxeko kideak.

Azokaren kartela
----------

2007-12-02

Permalink 17:40:21, Atalak: Berbalagun  

Berbalagun agenda. ABENDUA (I)

Hor doa abenduko agendaen lehen zatia. Badozue non aukeratu




Agenda osoa pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution