Mezua: Euskaldune zara? Asko dozu emoteko

2007-10-04

Permalink 11:19:55, Atalak: Berbalagun  

Euskaldune zara? Asko dozu emoteko

Euskaldune zara? Asko dozu emoteko.

EUSKALDUNE ZARA?
Asko direz gure inguruan euskara ikasten dabilzanak, baie ez dekie nogaz berba egin.  Euskaraz egin gura dauan horreri laguntzeko prest?  Hamen dekozu zeure aukerea, BERBALAGUNA.
- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz berba egin gura dauan bategaz edo bigaz alkartu eta zuek ebatziko dozue non, noz eta zertarako batu: kafetxo bat hartuteko, ibilten joateko, ...
- Helburua euskaraz berba egitea da, ez direz klaseak.

Emon eizu uzena Berbalagunen ....



Iker Martinez de Lagos-ek ere horren ganeko eritxia emon dau.

Getxoko Egizukoek ere aitatu deurie hau.

"Euskalduna naiz eta ez dut Berbalagunan izena eman behar.” Baten baino gehiagoren hausnarketa izaten da aurreko hau. Gu, berriz, ez gaude batere ados; berbalagunak inportanteak dira erabileran eragiteko, harreman sare berriak sortzen direlako, eta Getxoko euskaldunon komunitatea sendotzen delako, erdaldunengan eta ikasten ari direnengan eragin positiboa dutelako, gure hizkuntza kalera, plazara ateratzen dugulako, erakusten dugulako Getxon badagoela euskaraz bizitzerik. Alternatiba bat eskaintzen dugu eguneroko jarduera arruntak euskaraz egiteko: lagunekin elkartu, kafea hartu, poteatzera joan, bazkariak eta afariak, jaiak, kirola, irteera kulturalak.
Ezaguna denez Berbalaguna proiektuan euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak elkartzen dira, helburu bakar batekin: euskaraz hitz egitea. Berbalagun batzuk euskaltegian dabiltza eta ez daude ohituta euskara erabiltzera gelatik kanpo; ohitura aldaketa da haientzat, espazio berriak konkistatzen dituzte euskaraz. Beste berbalagun batzuek, berriz, amaituta dute euskalduntze prozesua, euskaldun osoak dira eta kasu batzuetan ama hizkuntza dute euskara. Haien zeregina berbalagun taldeetan ezinbestekoa da: besteentzako erreferentzia linguistikoa dira, irakasle lana egiten dute askotan eta, hala ere, eurek ere, asko ikasten eta jasotzen dute.
Getxon dugun urteetako esperientziak esaten digu hilabete batzuen ostean bi taldeen arteko muga hori difuminatu eta ezabatu egiten dela; hau da, partaideek ahaztu egiten dute nor den euskaldun berria eta nor euskaldun zaharra, eta denak sentitzen dira euskaldun taldean, besterik gabe. Aurten zure txanda da, utzi lotsa eta aurreiritziak etxean eta atera dezagun denon artean euskara kalera! ¤

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: txerra [Bisitaria] · http://www.blogak.com/garaigoikoa
Zahar berrikoek ere euskaldunok ditugun jarrerak lantzeko komikiak argitaratzen dituzte astean behin. Hona hemen horietako bat:

http://www.goiena.net/blogak/zaharberri/5-komikia
Permalink-a mezu RSS 2007-10-05 @ 11:50
Bidaltzailea: Xabi [Bisitaria]
Kanpainari ederto deritzot, jakina, baina arreta deitu dit gauza batek: hasierako testua oso desegokia dela hizkera aldetik. Koherentzia falta du faltan.

Testu berean alde batetik 'dekie', 'direz', 'dozue', 'hartuteko' eta bestetik 'duen', 'ibiltzera', 'ari direnak' agertzea ez zait batere zuzena iruditzen. Edo euskalkia edo batua, baina biak idatzian hain modu anarkikoan nahastea mesede gutxi egiten dio euskarari.

Kritika konstruktiboa da e! ez hartu modu txarrean.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-25 @ 15:05
Bidaltzailea: Xabi [Bisitaria]
Barkatu, "koherentzia du faltan" esan gura nuen, noski.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-25 @ 15:06
Bidaltzailea: tximintx [Kidea]
Aldaketa batzuk egin doguz, zeuk emondako gomendioa aintzat hartute. Eskerrik asko.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-26 @ 12:24

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution