Mezua: Ikasturtea hasi dugu ...

2007-09-26

Permalink 10:51:51, Atalak: Tximintx  

Ikasturtea hasi dugu ...

Ikasturte hasieran Tximintxek bere bazkide guztiei gutuna bidali die. gutun hori ere blogera ekarri nahi izan dugu, jakin badakigulako gure bazkide batzuek irakurtzen dutela bloga euren etxeko gutunak baino gehiago. Gutuna.

Derion, 2007ko irailaren 22an
Bazkide hori:
Tximintx euskara alkarteak ikasturte berriari ilusioz eta gogoz ekin dio.
Berbalagun proiektua berriro ere martxan dagoela adierazi gura dizugu, baita bertan
parte hartzera animatu ere. Horrez gain, datozen hileetan egingo ditugun zenbait
ekintza ere aurkeztu gura dizkizugu.
 Dakizuenez, Tximintx-ek BERBALAGUN proiektua sortu zuen duela
urte bi, Derioko Udala, Txorierriko Udal Euskaltegia eta Txorierriko
AEKrekin batera. Euskaldunak eta euskalduntzen ari direnak harremanetan jartzea
du xede doako zerbitzu honek.
Hori dela eta, Tximintx-eko bazkideak animatu gura zaituztegu
Berbalagunean parte hartzera. Euskaldunak zaretenak, asko duzue emateko eta
euskalduntzen ari zaretenak, ostera, asko duzue hartzeko. Berbalagun proiektuan
parte hartzeko izena eman behar da urriaren 11 baino lehen.
Matrikula honako lekuetan egin ahal da:
- Tximintx euskara elkartean: Besaide plaza z/g. (Derioko KZgunean) goizez
astelehen, eguazten eta barikuetan 9:00etatik 13:00tara eta arrastiz
astelehenetik eguenera 16:30etatik 18:30etara edo 635.75.35.95
telefonoan. Baita tximintx@euskalerria.org edo
derioberba@euskalerria.org helbideetan ere.
- Txorierriko AEKn, Txepetxan: Gorbeia 5, Derio. 94.454.39.67.
- Txorierriko Udal Euskaltegian: Herriko plaza z/g, Derio. 94.454.00.62.
 DATOZEN HILEETAKO EKINTZAK:
- Urriaren 24an Hitzaldi tailerra Jürgen Wolfen eskutik.
Gaia:“Zelan galdu lotsa jendaurrean (euskaraz) hitz egitean”
- Azaroaren 10ean Sª Martinetako txarriboda. Bertso bazkaria eta trikitilariak.
- Abenduaren 16an Sebastopoleko titiriteroak (umeentzat), “Munduko ipuin
eta kondairak”
- Abenduaren 24an, (Ipar-alde abesbatzagaz batera) Olentzeroren etorrera.
Tximintx euskara elkartea.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution