Mezua: Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

2007-06-05

Permalink 11:55:39, Atalak: Tximintx  

Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. Edizioa antolatu du. Lehiaketaren buruz burukoa uztailaren 14an izango da n eta izena emateko epea uztailaren 4an amaituko da.



Parte hartzeko eskariarekin batera egin nahi den graffitiaren zirriborroa bidali behar da. Epaimahaiak bidalitako zirriborroak aztertu eta guztien artean Gernika-Lumoko hamar hormatan margotuko direnak aukeratuko ditu. Orotara, hiru sari banatuko dira: 1.500 €, 1.200 € eta 900 €. Lanak hurrengo helbidera agindu behar dira:
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa, Gazte Saila
Arlozabal 8bis 1C
48220 Abadiño (Bizkaia).

Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa Mendaron, Getxon eta Tolosan izan da dagoeneko, eta errotuz doan ekimena dela esan daiteke. Lehiaketak gazteak euskararen mundura erakartzea du helburu, euren gustuko jarduerak euskaraz antolatuz. Era berean, graffitiaren mundua publikoarengana hurbiltzen du.
 
Gernika-Lumoko Udalak Gazte Planaren eta hiriaren bonbardaketaren 70. urteurrena gogoratzeko ekitaldien barruan sartu nahi izan du Lehiaketaren buruz burukoa. Horrela, lehiaketatik kanpo Picassoren margo ospetsuaren bertsio bat egingo da. Asteburu horretan AgroSkate jaialdia ere izango da Gernika-Lumon eta eguneko egitarauaren zati handi bat elkarlanean antolatu dute Topaguneak, Udalak eta AgroSkatek.

Informazio gehiago: www.topagunea.org/graffiti, edo gazteak2[abildua]topagunea.com edo 94 621 51 16 telefonoan.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: lumon [Bisitaria] · http://winglassikc.com/es/
Grafitti ona
Permalink-a mezu RSS 2007-08-22 @ 15:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution