Datorren asteburuan hasiko dira
Derioko jaiak, San Isidroak. Aurten ere
Tximintx euskara elkarteak jaietan presentzia nabarmena izango du. Urtero legez, txosna jarriko dugu
Derioko txosnagunean. Beraz, hemendik animatzen zaituztegu txosnatik pasatzera eta tragoxka batekin gozatzera.

Horretaz gain, barikuan (maiatzak 11)
Tximintx euskara elkarteak antolatuta, kontzertu mundiala izango da.
Hasteko,
Basaki taldeak motorrak berotuko ditu eta txosnagunea dantzan paratuko du. Horien ondoren,
Zea mays talde bilbotarrak plaza irakiten jarriko du euren rockarekin.

Eta, azkenik, amaitzeko
Trikizio taldeak goizeko bostak arte alaituko ditu bazterrak. Ez dago aitzakiarik, barikuan denok kontzertua ikusten.
Derioko jai egitaraua osorik ikuteko, egin klik
hemen.