Mezua: Derioko lehen kazetari euskaldunak

2007-04-12

Permalink 12:12:03, Atalak: Bestorrene  

Derioko lehen kazetari euskaldunak


1931 eta 1933 urteen bitartean Euzkadi egunkarian hiru lagunek euskaraz idatzi zituzten ri buruzko berriak. Ezizenak baino ez dakizkigu: Aketze, Urretxindorra eta Elexalde. Hona hemen euren beharraren gomuta.

Derioko lehen kazetari euskaldunak internet bidez topatu ditugu. Susa argitaletxearen armiarma.com webgunean aurkitu ditugu, sarean paratutako Euskal prentsaren lanak datu basean. Bertan Derio izena sakatuta Euzkadi egunkarian argitaratutako lau artikulu agertu zaizkigu, baita derioztar batek idatzitako olerki bat ere.

Euzkadi egunkaria jeltzaleen egunkaria izan zen. Egunkari horretan denetariko gaiak eta generoak agertzen ziren. Gehien bat erdaraz idatzita egon arren, euskarazko zati batzuk izan bazituen. Horien artean, herrietako gaiak. Herrietako kronika horiek egiteko berriemaile sarea eratu zuen egunkariak.

Deriori buruzko kronikak hiru ezizen ezberdinekin datoz: Aketze, Urretxindorra eta Elexalde. Artikulu guztiak bizkaieraz daude idatziak, Sabino Aranak zabaldutako garbizaletasunaren harira. Azter dezagun, gainetik bada ere, bakoitzak idatzitako artikuluen mamia.

Aketze
Deriori buruzko lehen kronika 1931ko apirilaren 12an argitaratu zen. Hurrengo hilean ere (maiatzaren 17an, hain zuzen ere) Aketzek sinatuta agertu ziren Deriori buruzko kronikak.
Lehenengoan bi kronika agertzen dira. Lehena hauteskunde propaganda da. Udal hauteskundeak direla eta, Derio eta Zamudioko gazteei (urte hartan Deriok eta Zamudiok udal bera zuten) deia egiten die Gangoiti monarkikoa (“axur baltza” deitzen dio) botatzeko eta Zorion Aslari botoa emateko. Hurrengo kronikan Ander Lopategi eta Anaste Goiri senar-emazteak agertzen dira. Izan ere, bi hauen seme zena, Sabin, ume txikia zela hil zen. Animoak ematen dizkie biei.
Bigarrenean Derioko gazteak animatzen ditu EAJk Zornotzan antolatutako Euskal jaietara joateko. Autobusa egongo da eta 9 “errial” balio du joan eta etorriak. Artikulutxoa amaitzen du Gora Derijotarrak! esaten.

Urretxindorra
Ia bi urte pasatu behar dira Deriori buruzko kronikak berriro topatzeko. Kasu honetan, 1933ko apirilaren 20an argitaratu ziren Urretxindorrak sinatuta. Lehenik eta behin, Markelin Aburto eta Berzbunde Berreteaga zoriontzen ditu alaba izan dutelako eta Agurtzane izena jarri diotelako. Berzbunde Derioko Emakume Abertzale Batzako lehendakaria zen garai hartan. Horrez gain, derioztarrak zoriontzen ditu Donostian izandako jai abertzalera asko joan zirelako.

Elexalde
Handik pare bat hilera, 1933ko ekainaren 15ean Deriori buruzko kronikak berriro agertu ziren Euzkadi egunkarian. Kasu honetan, sinatzaileak Elexalde izena jarri zuen.
Lau kronikatxo dakartza egile honek. Lehenak Bitxabal barrija izena du. Bitxabal errepidea da eta Geldora doanaz ari da (berak Geldotz deitzen dio auzo horri). Bigarrenean diru batze bati buruz ari da. Kartzelan da Tiburtzi Zarate derioztarra “Euzkadiren alde egitearren” eta horri sostengua emateko eskatzen die derioztarrei. Hirugarrena, orrilako (maiatzako) loreei buruzkoa da. Laugarrena, azkenik, Derioko apaizari buruzkoa da. Apaiza, Iñaki Bengoetxea izenekoa, Amoroton izan zen eta atzera ere herria etorri zela aipatzen zigun Elexaldek.

Derio´ko bat
Euzkadi egunkarian kronikak eta albisteez gain, olerkitxoak ere argitaratzen ziren. 1931ko ekainaren 21ean Gora Euzkadi olerkia argitaratu zen. Derio´ko batek sinatu zuen olerkitxoa. Hona olerkia:
Zeruan dagon jaunan ondoan
gure irakaslaria,
begira dago zelan datorren
beran nekean saria.
Ez da zuretzat, erbestetarra,
gure soloko garia
zuk an daukazu zeure lurretan
ganera zeure aberria.
Gu´k euskaldunok jarriko doguz
Euskadirentzat legeak
erbestetarrak egiñak baño
guretzat askoz hobeak.
Begoña´ko Ama, geuri lagundu
arerioai itzita
egunen baten ikusi daigun
geure Euzkadi askatuta.
Alkartu gaiten euskotar danok
indar ein daigun batera
ekar daiguzan Madril aldetik
geure lagiak atzera.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution