Mezua: Asisko eta Edortarekin berbetan

2007-03-16

Permalink 13:45:07, Atalak: eguenak  

Asisko eta Edortarekin berbetan

Larrabarri. Beti lez, arazo teknikoak. Arbela, aulkiak, errotulkiak, ... Hitzaldia ez da umoretsua. Pikutara propaganda guztia. Baietz okerreko bidea hartu!!!!! Umorezko zirkuituaren lehen ekitaldia eta ez da umorezkoa. gu gara gu alprojak.

20 pertsona. Txukun. Hastera doa. Asisko berandu-edo. 4 kajak: ekoizpena, eraldaketa, kontsumoa eta garraioa. Janaren inguruko berbaldia. Jana, elikadura, kontsumismoa, dietetika, nutrizioa, ...



Azalpenak. Sistemarekin beti kritiko. Nondik gatozen, baina batez ere nora goaz. Etorkizuneko balizko joerak. Anomia. Hori txarra al da? Bai, komunikazioa galtzen ari gara, protagonismoa berreskuratu behar dugu, berba egin, konspiratu. Gero eta mutuagoak gara.

Zer da bertakoa eta zer ez? Euskara bezala, bertakoa da guk nahi duguna. Guk bertakotzen duguna, besterik ez. Globalizazioa. Patata frijituak 140 osagai. No eta to. Erosoena, ez da beti onena. Denbora gehiago eskaini behar janari. Gure lehen kezka izatetik, kezka ez izatera pasa da.
 
Ordu laurdentxo baino ez. Tira, azkar-azkar. Presarik al duzue? Panorama beltza da, zein da irtenbidea? Sasoian sasoikoa eta tokian tokikoa. Trazabilitatea. Tramoak gutxitu, ekoizpenetik kontsumora doan bidea laburtu behar dugu, bidezidorrak hartu. Sistemaren iruzurrak kortozirkuitatu. Beti kritiko, protesta egin, gure eskubideak aldarrikatu. Eta badakizue, euren liburua erosi.

Hitzaldia amaitu da. Sinadurak bildu, opariak eman. Etxera, pues. Gustura. Hitzaldi sakona, baina beharrezkoa. Jana beste begi batzuekin ikusteko. Tokian tokikoa eta sasoian sasoikoa. Bai, horixe. Ondo ibili euskal herrietatik, Edorta eta Asisko.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Mezu honentzako erantzunak itxita daude.

----------

Tximintx elkartearen bloga

Blog hau Tximintx-ek antolatzen dituen ekintzak eta egitasmoak zabaltzeko leihoa da. ------------------------------------------------------------------------------ Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago. --------------------------------------------------------------------------------------
Estatistikak

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution